AEK-ko ikaslea bazara, eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 17tik martxoaren 17ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEKren ikaslea izateagatik.
Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.
Gainera, hainbat aukera dituzu: familia barnetegiak, euskalduntze barnetegiak, mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak, EGA/C1 prestatzekoak... Honatx datak:
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 3tik 16ra, uztailaren 17tik 30era, uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, abuztuaren 14tik 27ra eta abuztuaren 28tik irailaren 10era
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (A2): uztailaren 17tik 30era eta uztailaren 31tik abuztuaren 13ra.
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN-UREPELE): uztailaren 17tik 28ra, uztailaren 31tik abuztuaren 11ra eta uztailaren 17tik abuztuaren 11ra
EGA/C1 MAILA AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA: Abuztuaren 14tik abuztuaren 27ra
MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA (B1, B2): Abuztuaren 28tik irailaren 10era
FAMILIA BARNETEGIA: Uztailaren 3tik 14ra, uztailaren 17tik 28ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 11ra
Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia! Ez galdu aukera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina