2017/02/28

Korrika kulturala trukean



Korrika kulturaleko zikloari Kepa Junkerak eta Sorginek eman zioten hasiera eta ordutik, herriz herri eta auzoz auzo, ekimen kulturalek ez dute etenik izan. Asier Amondok, Korrika arduradunak, adierazi duenez, euskal gizarteari Korrikan zehar egiten duen “esfortzuaren eta lan militantearen atal txiki bat” eskaini nahi diote trukean eta hori egiteko modurik onena euskal kultura sustatzea da. Gainera, Korrika Laguntzaile txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute Korrika Kulturalaren emanaldietan.

Agenda Korrika aplikazioan

Korrika kulturalaren agenda guztia Korrikaren sakelakoetarako aplikazioan ere txertatuta dago. Agendaz gain, 20. Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du, geolokalizazioari esker. Akting enpresak garatu du, iOS eta Android gailuetarako.


Goierriko Korrika kulturala martxoan eta apirilean

Eskualdeko Korrika batzordeak hainbat ekitaldi ari dira antolatzen martxoaren erdialdetik aurrera egingo dituztenak. Ekitaldi horiek guztiek osatuko dute Goierriko Korrika kulturala eta aurrerago emango dizuegu horren berri.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina