2010/11/26

Aste honetan, Hamaika Telebistako Hona hemen saioan AEKren praktika egitasmoen berri eman dute.

Aste honetan, Hamaika Telebistako Hona hemen saioan AEKren praktika egitasmoen berri eman dute, bideo honetan Barakaldoko berbalagunen testigantzak ikus ditzakezu.

2010/11/24

Hiromi Yoshidak, laguntza eskatu digu euskaraz irakurtzen ditugun liburuei eta ikusten ditugun pelikulei buruz.

Segura Irratian, Bixi Bixi (EBPN) irrati saioaren barnean, hilabetero galdera bat egin ohi dute, lehiaketa bat, alegia. Lehiaketan, dagokion sariaren irabazle izan zaitezkete, beraz, adi!
Hona hemen hilabete honetako galdera: Hiromiri Yoshidak, laguntza eskatu digu euskaraz irakurtzen ditugun liburuei eta ikusten ditugun pelikulei buruz.Beraz, zein dira zeuok euskaraz irakurri duzuen liburu eta filme gustukoena? Zergatik? Lagundu nahi badiozue eta bide batez Bixi Bixi lehiaketan parte hartu, helbide hauetako batera erantzuna bidali:bixibixi@euskalerria.org edota liernielorza@hotmail.com. Nahi izanez gero telefonoz deitu: 943 891941 telefono zenbakira, saioak irauten duen bitartean, asteazkenetan 12:15etik 13:15era eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Zozketa abenduaren 1ean, asteazkena, egingo dute, Bixi Bixiko zuzeneko saioan. Saria: 60 €-ko truke-txartela abenduan eskualdean egingo diren liburu azoketako batean erabiltzeko. Nola ez diogu, bada, Hiromiri lagunduko?

2010/11/23

Gaur, hilak 23, arratsaldeko 8etan Udaletxeko batzar-aretoan izango den bileran parte hartzeko deia egin die herritarrei Legorretako Udalak.

Gaur, hilak 23, arratsaldeko 8etan Udaletxeko batzar-aretoan izango den bileran parte hartzeko deia egin die herritarrei Legorretako Udalak. Bileran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), martxan zergatik eta zertarako jarri nahi duten, Euskara Aholku batzordearen osaera, maiztasuna, 2011-2012 urteetarako plan estrategikoa aurkeztu eta eztabaidatuko dute, besteak beste. Elkarte, erakunde, talde,norbanakoak...guztiak gonbidatuta zaudete.
Gaur, beraz, udaletxera nahi duen oro gerturatu daiteke.EBPNaren kudeaketa AHIZE -AEK-ri esleitu dio Legorretako Udalak. Barne Erabilera Plana ere hurrengo asteartean, hilak 30, aurkeztuko diete Udaleko langileei, goizeko 8etan.
Legorretako Udala

2010/11/22

Nik ere euskaraz! Euskal Herri osoko jendearen atxikimendua lortzea da helburua.

Euskal Herri osoko jendearen atxikimendua lortzea da helburua. Nik ere euskaraz!
Abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Egunerako, euskararen aldeko milaka aurpegirekin egindako mosaikoa osatzea helburu. Berrogeita hamar erakunde eta elkarte baino gehiagok elkarlanean antolatu dute euskarazko kultur egitarau zabal hau Donostian. Animatu eta jarri zure argazkia hementxe !

2010/11/19

AEK-k Korrika laguntzaile kanpaina aurkeztu zuen atzo Donostian emandako prentsaurrekoan.

Korrikak eta AEK-k, atzo goizean Donostian egin zuten prentsaurrekoan Korrika Laguntzaile kanpaina aurkeztu zuten. Ekitaldian, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikak, eta Korrikaren arduradun Edurne Brouardek hartu zuten parte. Korrika laguntzeko modu asko dagoela, baina, bereziki bi nabarmendu zituen atzokoan Edurnek; batetik, jada, martxan jarri direlako biak, eta bestetik, oso garrantzitsuak direlako korrika laguntzaile kanpaina eta materiala.

Korrika laguntzaile kanpaina abian da, beraz! 17. Korrikako materiala ere salgai dago jadanik AEKren euskaltegietan eta Euskal Herri osoko hainbat dendatan.

2010/11/18

Izarren argia filma ikustera joan ziren Beasaingo Goiztiri AEk euskaltegiko hainbat ikasle joan den astelehenean.

Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko hainbat ikasle Izarren argia izeneko filma ikustera joan ziren joan den astelehenean. AEK-k euskararen erabilera gelaz kanpo sustatu ohi horrelako jarduerekin. Gustatu ote zitzaien? Kritika onak izan ditu behintzat!

2010/11/16

Moodlemoot 2010 jardunaldiak izan dira Logroñon.

Azaroaren 11, 12 eta 13an burutu ziren Logroñon aurtengo estatu mailako Moodlemoot jardunaldiak. Moodle plataforman oinarritua dago AEKren online zerbitzuak hainbat ikastaro kudeatzeko erabiltzen duen gunea. Gogoan duzue zer den e-uskaltegia, ezta? Aurreko berri batean esan genuen moduan, AEKren on-line zerbitzuetako bat da e-uskaltegia. Bertan, euskara lantzen lagunduko dizueten hainbat baliabide topatuko duzue. Logroñon izan dira aurtengo estatu mailako Moodlemoot jardunaldiak. Bertan izan ziren online saileko Andoni eta Jaione hiru egunotan. Bideo honetan ikusi ahal izango duzue non izan ziren jardunaldi hauek.

2010/11/10

Zer da hizkuntza ongi hitz egitea? Ados zaudete diotenarekin?

Hainbat ikasleri honako galdera hau egin diegu: zer da zuretzat hizkuntza ondo erabiltzea? Entzun eta bidali zeuon iritzia hona. Zer da hizkuntza ondo erabiltzea? Ados zaudete diotenarekin?

2010/11/07

Mintzalaguna egitasmoa jarriko da martxan azaroan, Beasainen.

Euskaraz hitz egiteko zailtasuna dutenei eta euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenei zuzenduta Mintzalaguna egitasmoa jarriko da martxan azaroan Beasainen. Egitasmoan ikasle edo laguntzaile moduan parte hartzeko aurrez eman behar da izena Goiztiri AEK euskaltegian, Udal euskaltegian edota Udaleko Euskara zerbitzuan. Izena emateko azken eguna, azaroak 11, osteguna. Beraz, ez galdu aukera eta esan bahi nahi dut!

2010/11/04

Segurako talde batek, bideoa grabatu du "dida" Gaztea irratsaioak antolatu duen lipdub lehiaketarako.

"Dida!" Gazteako irratsaioak antolatu duen lipdub lehiaketa oso arrakastatsua izaten ari omen da. Lehiaketa honetan parte hartzeko Segurako talde batek, Xabier Leteren "gizon arruntaren klopak" abestiarekin bideoa grabatu du. Emaitza, ezin hobea izan da, lan polita egin dute segurarrek. Zorionak! Ikusi eta zeuon bozka eman nahi badiozue sartu hementxe eta egin ahal izango duzue. Ea gustukoa duzuen!