2022/02/25

Argazki lehiaketako irabazlea: ordiziako azoka!

Inauterietako argazki lehiaketako talde garailea Ordiziako jubilatu taldea izan da. ZORIONAK! 

Taldeek 3, 2 eta puntu 1ekin baloratu dituzte argazkiak eta puntu gehien lortu duena Ordiziako Azoka izan da; beraz, jubilatuok, laster izango duzue 2022. urteko egutegia taldeko argazkiarekin.




2022/02/22

Inauterietako argazki lehiaketa

Inauteriak heldu dira euskaltegira ere! Inauterien inguruko lanketa egiteaz gain, urteroko legez, argazki lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak kolorea, orijinaltasuna eta jasangarritasuna hizpide izanda taldeko argazkia atera du. Orain irabazlea aukeratu behar da. 

Zein izango ote da? 


1. ORDIZIAKO AZOKA


2. LIXIBA TERTULIAN


3. AIZKORRI MARATOIA



4. BEASAINGO ODOLKIAK


5. UNTXIAK GOSE


6. LAU KATU


7. EUSKAL BELDARRAK LORATZEN


8. ORDIZIAKO EUSKALTZAINDIA


9. ITSASOTARRAK LURREAN


10. UDABERRIA


11. BIRZIKLATU



12. BARRENA TALDEA


13. LEGORRETA 1


14. LEGORRETA 2





2022/02/07

KORRIKA ARROPA ETA PETOAK

Gero eta gutxiago falta da KORRIKA Goierritik igarotzeko. Apirilaren 8an, ostirala, Zumarragatik sartuko da, eta lau orduz Goierrin ibili ostean, Legorretatik aterako da Tolosaldera. 

KORRIKAren aldeko ekarpena egiteko aukera bat da KORRIKA arropa, osagarriak edota petoak erostea; beraz, badakizue, gertutartu Beasaingo herri dendara 👌

Horretaz gain, otsailaren 10era arte Ordiziako euskaltegian ere egongo da arropa salgai. Petoak ere badituzue 5€ren truke! Ez galdu aukera!