2011/04/20

ZORIONAK, ZORIONAK, ZORIONAK... EUSKALAKARI GUZTIOI!!!

Hamar egun gelditu gabe, euskararen eremu guztian zehar, milaka eta milaka lagun, milaka eta milaka “euskalakari” ibili dira.
Donostiak gainezka egin zuen, gainontzeko hiriburuetan gertatu den bezala; eta gauza bera gertatu da Goierrin. Lekuko eramaileak eta parte hartzaileak ere anitzak izan dira, pentsakera eta ideologia desberdinak izanagatik ere, MAITATU, IKASI, ARI….EUSKALAKARI leloak batu ditu, euskarak batu ditu. ZUEK BATU DITUZUE . Horrexegatik, eskerrik asko eta mila zorion korrika mundiala izan dadin egin duzuen ahaleginengatik. EUSKALAKARIon lana gabe ezin zen hau bezalako ekitaldirik burutu. Eta ezinezkoa, baita ere, Korrika kulturala, korrika batzordeak... bizi izan duten arrakasta izatea. Horrexegatik guztiagatik mila esker batzordeetan lan egin duen orori, diruz lagundu duenari,egunean korrika pausoa edo eta txalo pausoa eman duenari... mila zorion ! Berriz ere lortu dugu!
GORA EUSKAL HERRI EUSKALAKARIA!

2011/04/18

Korrika 17 Goierrin

Legorretan sartzen... Ordizian... Ordizian Korrika txikia... Beasainen... Seguran... Eskerrik asko EUSKALAKARIOK!

2011/04/15

Korrika 17 Goierrin, Beasaingo hainbat irudi.

Ikusgarria izan da Korrika Goierritik pasatzen ikustea. Tropel mardula etorri zen Legorretan barrena, jende oldeak bat egin du Korrikarekin eta euskararen aldeko festa handia bihurtu zen Goierri. Bideo zein irudietan Beasaindik igaro zenekoa ikus dezakegu.
Euskalakari ugari bai ikus dezakegun moduan, eskerrik asko guztioi!

2011/04/12

Akirrok salaketa, Korrika eraikuntza.

Korri egin, natural aurreraka egiten da. Korrikak ere, natural, aurreraka egiten du. Horregatik gaur, larunbata 9, xelebrea izan da Beasaindik Ordiziara bitartean gazteak korrika atzeraka egiten ikustea. Akirrok? Zer da hori? Korrika atzeraka? Zergatik? (argazkiak eta bideoa Ordiziako Ahotsak eginak).

BIHAR ETORRIKO DA KORRIKA 17 GOIERRIRA!

Ttipi ttapa ttipi ttapa ika-sia-ri! Ttipi ttapa ttipi ttapa euska-laka-ri! Ari ari ari, euska-laka-ri! Hemen gaude euskararen alde bihar etzi, euska-laka-ri! Haiek eta guk? mai-ta-tu ! zu eta ni ? ika-sia-ri ! denok batera ? euska-laka-ri! Euskara eta ni, biok kantari! Euskara eta ni, lagun bi. Izan euskalakari eta ekin euskarari. Euskalakari izanez Euskara beti indarrez. Era, era, era, Korrika egitera! Azkar eta adi, korri euskalakari! Irri euskarari eta korri euskalakari! Irri eta korri denok euskalakari! Lagundu euskarari, euskalakari! Korrikaren bihotza, euskalakariren hotsa! Euskalakari izanda zu zeu sentituko zara. 17 bihotz handi, eta denak EUSKALAKARI! Korrikaren legera, euskara aurrera! Ez izan mutu, euskaldun bihurtu. Ari, ari, ari, euskaraz bizi hadi!

2011/04/07

Gaur hasiko da KORRIKA 17 Trebiñun.

Aurrera Korrika! Horiek dira Korrikari hasiera emateko erabiltzen diren bi hitz magikoak. Behin mezua lekuko barruan sartuta, 17. Korrikaren arduradun Edurne Brouardek Trebiñuko Gutxisolo euskara elkarteari emango dio lekukoa lehen kilometroa egin dezan. Aurretik beste bi mila baino gehiago izango ditu, Donostiara Errep'>Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean iritsi arte. Trebiñuko plazan hasiko da ekitaldia arratsaldeko bostetan, eta bertan egongo dira Asier Amondo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta Edurne Brouard Korrika 17ren arduraduna. Txalaparta doinuek eta Argantzungo abesbatzak egingo diote harrera mezu sekretua eramango duen lekukoari, eta Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlearen bertso eta dantzarien aurresku artean omenaldi xumea eskainiko zaio Korrikari. Kale animazioa eta umeen txokoa ere ez dira faltako Trebiñuko hasiera eguneko jaian. Hasiera ekitaldia Trebiñu herrian izango bada ere, jaiak Argantzunen jarraituko du, herriko frontoian arratsaldeko zazpietan hasiko den kontzertuarekin, Aske, Herrikada, Gose eta Betagarri taldeen eskutik. Korrika 17k, Trebiñutik aterata, gaur,17:30ean emango ditu bere lehen urratsak Argantzun aldera (18:27), eta berriro itzuliko da Trebiñura (19:37). Lehen kilometroetako lekuko eramaileak inguruko euskalakariak izango dira: Trebiñuko alkate Inma Ranedok eramango du lekukoa Udalaren kilometroan; Arabako Foru Aldundiko kultur diputatu Malentxo Arruabarrenak ere bai, Aldundiak lagunduta euskara ikasten ari diren sei etorkinekin batera; Trebiñuko eskolako guraso elkarteak; Trebiñu Konderriko koadrila guztiak; Argantzuko Udalak eta ikastolak; merkatariak; nekazariak; dantzariak; kirolariak… Arabako Mendialdetik, Kanpezu (00:14), Maeztu (01:38) eta Azazeta (02:17) igarota, Lautadan barneratuko da Korrika 17: Dulantzi (03:22), Agurain (04:51), Zalduondo (05:48), Egino (07:11). Sakanan

2011/04/06

Literatura tertuliak Seguran.

Aspalditik da martxan Seguran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan "literatura-tertuliak" ekimena. Bertan, helburu nagusia Segurarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea, era berean, bultzatzea da. Interesa zutenenekin taldea osatu zen 2008ko urria eta 2009ko ekaina bitarteko epealdirako; 3 liburu aukeratu, berauek irakurtzeko konpromisoa hartu, azkenik, idazlea bertan zela tertulian parte hartzeko. 2010ean ere ekimenarekin jarraitzeko onartu eta 12 lagunek eman zuten izena. 2011an ere ekimena aurrera darrai. Tertuliak arratsaldean izaten dira, Seguran bertan (Txanbolinpen). Tertuliak ordu eta erdiko iraupenekoak dira. Bertan, helburua idazleak berak zerk motibatuta idatzi zuen liburua, norentzat eta hemendik aurrera berak egoki ikusitakoa aztertzea izan ohi da. Ondoren, tertulian parte hartutakoek euren sentsazioak, irudipenak, iritziak azaldu ohi dituzte dituzte eta finean, liburua aintzat hartuta horren inguruan aritu solasean. Atzorako jarria zuten Fernando Morillorekin solasean aritzeko hitzordua. 8. tertulia honetarako aukeratutako liburua “Bilbo samurai” izan da. 18:30ean elkartuko ziren Segurako Plazan dagoen Txanbolinpen.

2011/04/05

Hitz tailerra Arriarango Intxaurpe elkartean.

Goierriko Goiztiri AEK Euskaltegiak, Arriarango Intxaurpe elkartearekin elkarlanean, "Hitz tailerra" antolatu zuen. Tailerra irekia zen. Amaia Agirre bertsolariak “Koplak nola egin” irakatsi zien bertaratutako guztiei.
Bertaratutako guztiak adi entzun zituzten azalpenak.
Tailerrean azalpenak entzun eta praktikan ere jarri zuten ikasitakoa.

2011/04/01

Korrika 17ren Goierri mailako sukaldaritza lehiaketa eta afaria.

Datorren apirilaren 8an, ostirala, eskualde mailako sukaldaritza lehiaketa izango da Ordiziako plazan, ondoren, afaria. Lehiaketan, eskualdeko hainbat elkartek parte hartuko dute. Epai-mahaia hiru sukaldarik osatuko dute. 2 sari emango dira eta parte hartuko duten elkarte guztiei afarirako bina txartel. Hona hemen afrirako txartelak non erosi daitezkeen datorren apirilaren 6ra, asteazkena, bitarte:
  • Legorreta: Olason.
  • Zaldibian: Ilatin.
  • Ordizia: Herriko, AEK, Barrena eta liburudendan.
  • Beasain: AEK eta Arranon.
  • Lazkao: Albokan.
  • Ataun: Troskaetan.
  • Ormaiztegi: Arantxanen.
  • Idiazabal: Xume
  • Segura: Elorripen.

ANIMA ZAITEZTE!