2020/02/28

Borrokalariak taldeko ikasleak Urdaneta telebistan

 

Borrokalariak taldeko ikasleek bisita berezia izan dute aste honetan, Urdaneta ikastetxeko Kuku Miku telebistarako elkarrizketa egin baitiete ikastetxeko haur batzuek.

Galdera-sorta batekin agertu ziren ikastetxeko hirugarren zikloko haurrak eta euskara ikasleak fin aritu ziren euren esperientzia kontatzen. Euren burua aurkeztu zuten, zer gustatzen zaien, Ordizia zer iruditzen zaien kontatu zuten eta abar.




2020/02/27

Kirola eta Natura: Zumaiako geoparkea


Delikako zirkua, Altubeko paisajeak... euskaraz ezagutu eta gero, oraingoan Zumaiako geoparkera antolatu dugu txangoa. Edonorentzat egokia den 8,5 kilometroko ibilbidea da. Iraupenari dagokionez, 3 ordu gutxi-asko.

Parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, fitxa hau bete behar da, martxoaren 11 baino lehen. Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.

Kirola eta Naturaren argazkiak hemen.

2020/02/26

AEKren kanala Telegramen

aek telegram bilaketarekin bat datozen irudiak
 
Telegram erabiltzen al duzu? Korrikaren, AEKren eta euskalgintzaren inguruko albisteak jaso nahi dituzu?

Oso erraza da! Honako pauso hauek baino ez dituzu eman behar!
  • Deskargatu/ireki Telegram aplikazioa.
  • Bilatu @AEKeus kanala, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu: telegram.me/AEKeus
  • Batu kanalera
Gainera, AIZU! aldizkariaren Galde debalde? atalaren edukiak ere asteazkenero argitaratzen dira AEKren Telegram kanalean.

2020/02/25

Sagardotegira irteera egingo dugu martxoaren 13an

txotx bilaketarekin bat datozen irudiak

Urteroko ohiturari jarraituz, sagardotegira irteera egingo dugu martxoaren 13an, Hitzaro euskara elkarteko kideekin eta Mintzalagunekin batera. Ordiziako Tximista sagardotegian egingo dugu afaria eta 32 euroko kostua izango du.

Izena emateko azken eguna otsailaren 27a izango da. Animatu, giro ederra izango da eta!

2020/02/24

Otsaileko lehiaketa: erantzuna

 

Erantzuna: Juan Jose Agirre.  
Saria: lagun batentzako afaria martxoaren 13an Hitzaro elkarteko kide eta Mintzalagunekin batera, Ordiziako Tximista sagardotegira egingo den irteeran.
Lehiaketaren laguntzaileak:
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/02/21

Taloak eta transmisioa


Talogintza tailerra jendetsua eta arrakastatsua izan da aurten ere. 100 lagunetik gora bildu ginen Arriarango Intxaurpe elkartean taloak egiten ikasteko eta egindakoak dastatzeko asmoz. Giro alaia eta gozoa, adin ezberdinetako jendea, eta hizkuntza eta bestelako ezagutzaren transmisiorako grina batu ziren, urteroko moduan.


2020/02/19

Ikasleei elkarrizketa


Jakintza ikastolako DBH3ko bi gaztek elkarrizketa egin diete Mundu bakarra taldekoei, argazkietan ikus daitekeen bezala.

2020/02/18

Asmakizunak

animaliak bilaketarekin bat datozen irudiak
Mundu bakarra taldekoek bi asmakizun sortu dituzte. Ea asmatzen duzuen zer animalia diren!
  1. Ile asko dauka. Begi handiak ditu. Lau hanka dauzka. Atzapar zorrotzak dauzka. Belarri motzak dauzka. Bibotea dauka. Zer da?
  2. Ile gutxi dauka. Mutur motza dauka.. Animalia handia da. Denetik jaten du. Lau hanka dauzka. Buztana motza dauka. Zer da?

2020/02/17

Otsaileko lehiaketa: 3.pista

 
3.pista
Montserrateko abadian, bibliotekonomia ikasketak egin zituen.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/02/14

Selfie lehiaketa

Inauteriak gertu ditugula eta, selfie lehiaketa antolatu dugu euskaltegian. Ikasle-taldeek mozorroa aukeratu dute eta argazkia atera diote euren buruari. Orain, taldeetan, 1etik 5era arteko puntuazioa emango diozue argazki bakoitzari eta irabazlea puntu gehien lortu dituena izango da. Hementxe dituzue jasotako argazkiak (argazkietan klikatu handiago ikusteko):






       1. TXINDOKI







                   2.
GRAMATIKAREN       LAGUNAK










              
      3. AUSKALO











 4. BETI DEMANDAN







5. ETORKIZUNEKO EUSKALDUNAK






 6.BORROKALARIAK







           7. ORIA







8. MUNDU BAKARRA







       9. HOBERENAK







11. EUSKARA ZAINDU








        12. ZAZPI







13. EMANEURRE







 14. TXAPELDUNAK








15. BAREAK ETA BESTEAK










           16. JATORRAK










17. BABELGO DORREA









    23. IGARTUBEITI







ARRATSALDEKO
MINTZA-SAIOA

2020/02/13

Udako barnetegiak merkeago martxoaren 6ra arte

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 6a baino lehen izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.


Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere,  bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu.

Barnetegietako datak hemen.

*AEK-ko ikasleentzat soilik (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2019/2020 ikasturtean,  AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean).

2020/02/12

Korrikaren ahizpa ugari izango dira martxan aurten

Euskararen aldeko ekimenaren 22. edizioa 2021. urtean izango bada ere, Europako hainbat tokitan Korrika oinarri hartuta sortu diren zenbait ekimenen txanda izango da aurten.

Egutegian, lehendabiziko hitzordua LA PASSEM da, okzitanieraren aldekoa. Apirilaren 30ean abiatuko da haren bigarren edizioa, eta maiatzaren 3an Angelura iritsiko da, Bokaletik Euskal Herrira sartu ostean.

ar redadeg 2020 bilaketarekin bat datozen irudiak

Maiatzean, halaber, KORRIKAren “ahizpa” garrantzitsuena etorriko da: AR REDADEG, bretoieraren alde. Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da, lekuko, mezu sekretu eta guzti. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Maiatzaren 23an bukatuko da
Guingamp hirian, eta, ohi bezala, Euskal Herriko ordezkaritza ere han izango da. Izan ere, hainbat tokitan autobusak antolatzen dituzte hara joateko.

Geroxeago, maiatzeko azken igandean, SPROCHRENNER! ekimenaren ordua izango da, Alsazian. KORRIKAren ahizpa berri hau —aurtengoa lehen edizioa da— maiatzaren 31n abiatuko da, eta 340 kilometro egingo ditu: Alsazia hegoaldetik iparraldera zeharkatuko du, Bale herritik Wissembourgera.

Egutegian zehaztuta ez badago ere, galestarrek iragarri zuten aurten RAS YR IAITH ekitaldiaren hirugarren edizioa egingo dutela. Beraz, galesaren alde ere aterako dira errepidera.

Amaitzeko, 2018ko maiatzaren 5ean zabaldu zen Kemperreko adierazpena gogoratu nahi dugu, zeinetan EUROKORRIKA osatu zen, hizkuntzen aldeko lasterketen sare europarra, alegia. Hauexek sinatu zuten: KORRIKA (euskara), Euskal Herria: Correlingua (galiziera), Galizia; Correllengua (katalana), Katalunia; Course Lingua (okzitaniera), Aran Harana; La Pasem (okzitaniera), Biarno; Redadeg (bretoiera), Bretainia; Ras yr Iaith (galesa), Gales; Rith (irlandera), Irlanda; eta Sprochrenner (alemana), Alsazia.

Otsaileko AIZU! aldizkaria

Kalean da otsaileko AIZU! aldizkaria: Doctor Deseoko Francis Diezi eta Almudena Cidi elkarrizketak; Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena; Egunean behin aplikazioa; hondakinik sortu gabe bizitzeko hautua; emakumeen etxeak; artistek sortutako gune eszenikoak Gasteizen... AEK-ko ikasleek euskaltegian bertan jaso dute. Gainerakook, esku artean nahi baduzue, kioskoan erosi edo harpidetza egin dezakezue.

2020/02/11

Mintzodromo birtuala

Otsailaren 28an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta hirutan egingo dugu aurten.

 

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan (online, aurrez aurre, konbinatu, auto-ikaskuntza) euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

 

Partaideak

Lau-seinaka bildu interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan; bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute; partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Izendatutako dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.

 

Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira 

Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik,  euskararen aldeko ekimenen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.

 

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a, astelehena, izango da. Izena emateko sakatu hemen.

2020/02/10

Otsaileko lehiaketa: 2.pista

 
2.pista
 
13 urte zituenean ikasten hasi zen eta 1955.urtean, Baionan apaiz egin zen.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/02/07

Euskaltegiko ikasleak Bixi-Bixin

Aurten ere euskaltegiko zenbait ikaslek Segura Irratiko Bixi-bixi saioan parte hartuko dute. Joan den astean, autoikaskuntzan dabilen Igor Izurieta izan zen saioan. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa, 02:50 minututik aurrera.


2020/02/06

Agate Deuna bezperan kantuan

Arratsaldean, euskara ikasten ari diren Ordiziako jubilatu taldeko kide batzuk kantuan atera ziren Agate Deuna bezperako kopla kantuan, herriko beste eragile batzuekin batera. 

Iluntzean,berriz,Beasaingo Kantujira taldekoak herrian atera ziren kantuan eta euskaltegiko zenbait ikasle eta irakasle ere eurekin elkartu ziren. 



2020/02/04

Urtarrileko lehiaketaren zozketa



Urtarrileko lehiaketaren zozketa egin dugu eta irabazlearen izena eskuartean dugu: Txapeldunak taldea. Bejondeizuela! Moko zorrotza antzezlana ikusteko bi sarrera irabazi dituzte. Antzezlana otsailaren 21ean izango da, 20:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian. Gozatu!

2020/02/03

Agate Deuna bezperarako entseguan


Agate Deuna bezperan kantuan aterako dira Beasainen Kantujira taldekoak eta euskaltegiko zenbait ikasle eta irakasle ere beraiekin batera irtengo dira. Hori dela eta, joan den asteartean egindako entsegura hurbildu ziren, kantuak behar bezala ikasteko.

Otsaileko lehiaketa: 1.pista

 
1.pista
 
Goierritar honek, 2020ko ekainaren 7an, 90 urte beteko ditu.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak