HABEren 1.deialdiko azterketak egiteko
matrikulazioa zabalik dago apirilaren 2ra arte. Lehen, bigarren,
hirugarren edo laugarren maila egiteko lehen deialdirako matrikulazioa
da orain zabalik dagoena. Izen-ematea Internet bidez egin behar da
www.habe.euskadi.net atarian
ikasleen sarbidean klik eginda. Bertan sartzeko norberaren erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar dira.
Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren
zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza
aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da.
Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen
badu,
pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo
HABEra jo daiteke.
Ondoren, jo
Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikulazio-orria bete eta grabatu.
Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen
diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake
datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan
datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.
Matrikulari ordaintzeari buruzko informazioa eta gainerako zalantzak argitzeko
hemen koltsulta dezakezue. Azti ibili, eta ez utzi matrikula azken unera arte, badaezpada. Hartara, edozein arazo konpontzeko astia izango duzue.
Zorte on!