2011/05/26

Oihal margoketa ikastaroa ekainaren 2 eta 9an.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak oihal margoketa ikastaroa antolatu du. Oihal margoketan dauden teknika ezberdinak eta prozedura azaldu ostean, Kirmen Uriberen KUKU olerkia landuko da. Lehenik, olerki honen irakurketa egin eta sorkuntza idatziz edo ahoz eman ordez, marrazkiz erreproduzituko dute bertaratutakoek. Beraz, lehen egunean marrazkiak zehaztu eta oihalean marraztuko dituzte. Bigarrenean, lanak bukatu eta norbera bere lana azaltzen saiatuko da.

Ikastaroa ekainaren 2 eta 9an izango da Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegian. Ordu eta erdiko saioak izango dira biak, 09:30etik 11:00etara. Ikastaroa irekia eta doakoa da. Izena emandakoek kotoizko elastiko edo zapi bat besterik ez dute ekarri behar egunean bertan. Parte hartu nahi izanez gero AEKren egoitzara joan edota deitu. Datorren ostegunean, maiatzak 31, izena emateko epea amaituko da. Irakaslea Nekane Munduate artista ataundarra izango da:

Kirmen Uriberen KUKU olerkia:
Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera horrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan zuen.

Hurrengo arratsaldean, hantxe egon zen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.

2011/05/23

Asteazkenean amaituko da txiste eta pasadizoak aurkezteko epea.

Datorren asteazkenean, maiatzak 25, amaituko da Goierriko AEK-k antolatutako XX. Txiste eta Pasadizo idatzien lehiaketara lanak aurkezteko epea.
Iaz makina bat txiste eta pasadizo aurkeztu zen. Besteak beste hauxe:
Ez galdu aukera eta parte hartu! Sariak ere ez dira txarrak gero!

2011/05/20

Haristizabal baserrian izan ziren Goierriko Goiztiri AEK-ko hainbat irakasle-ikasle eta herritar.

Haristizabal baserrian, marmeladaren prozesuaz gain, gaur egungo sagarrak nondik datozen, sagar motak, Hariztizabal baserrian egiten duten frutazaintza, …. ikusi eta ikasi zuten joan den egunean Goiztiri AEKtikbaserrira egindako bisitan. Fruta-arbolak dauden zelaiak ere (sagastiak eta kiwiak) bisitatu zituzten. Txorikumez betetako habia ere ikusi zuten. Gainera, Hariztizabal baserria Gipuzkoako arte eta arkitektura ondarearen zerrendan katalogatuta dago, eta baserri hau noiz, zergatik eta zertarako egin zuten azaldu zieten. Ekintza polita eta gomendagarria da, baita parte hartzailea ere. Bertaratutakoei asko gustatu zitzaien.

2011/05/16

Beasaingo goizeko AISA taldekoak errezetak ikasten.

Beasaingo Goiztiri AEKren euskaltegian aurten bi AISA talde dabiltza euskara ikasten. Andramendi Ikastolako Lehen Mailako haurrek goizeko taldekoei, eurek eskoletan ikasitakoa praktikara eramanez, errezetak erakutsi zizkieten. Besteak beste, limoizko moussa nola egin azaldu zieten. Azalpenak adi entzun zituzten ikasleek. Bai horixe! Praktikan jarri... Amaieran, dastatu ere egin zituzten! Goxoak dirudite, bai! Mmmmmmmmmmmm!!!

2011/05/09

Blogaren lehiaketa: hilabete honetako galdera.

Abian jarri genuen apirilean Goiztiri AEKren blogaren lehiaketa. Hilabetero galdera bat proposatuko dizuegu eta blogaren eskuinean ondorengo irudian klikatuta ikusi ahal izango duzue: Hilabete honetako galdera:
Hilabete honetako galdera:
  • Nork idatzi zuen ESAERA ZAHARRAK ETA TXISTE BERRIAK liburua?
Saria: KORRIKA 17ren elastiko bat zozketatuko da asmatzen dutenen artean.
Azken eguna: maiatzak 31.
Bidali zure erantzuna gure helbidera: goierri@aek.org

2011/05/06

Haristizabal baserrira irteera.

Maiatzaren 11n, asteazkena, 14:15etik 16:00etara, Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak irteera antolatu du Ezki-Itsason dagoen Hariztizabal baserrira. Marmelada ekologikoaren inguruko tailerra izango da. Aste honetako goiz batean ere bertan izan dira hainbat ikasle, irakasle eta herritar pasta eklogikoak nola egiten diren ikasten. Hariztizabal baserria, Gipuzkoako arte eta arkitektura ondarearen zerrendan katalogatuta dago; baserri hau noiz, zergatik eta zertarako egin zuten ere ikasiko da bertan. Pastak egiteaz gain, baserriaren eguneroko lanei buruzko informazioa eta ezagutza jasoko da. Hemengo gizartearen iragan hurbilaren eta horrek gaur egungoarekin duen lotura nabarmenak baitira.

2011/05/03

XX.txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa jokoan da jada.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegikook, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, urtero antolatzen duen Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketaren berri eman nahi dizuegu eta bertan parte hartu ahal izateko baldintzak aurkeztu.
Baldintzak:
. 16 urte edo gehiago izatea. . Txiste edota pasadizoak euskaraz (batuaz edo euskalkiaz) idatziak izatea. . Maiatzaren 25a bidaltzeko azken eguna. Oharrak: . Txiste bakoitzean norbere izena, helbidea eta telefono zenbakia jarri eta honaxe bidali. Animatu eta parte hartu!

2011/05/02

Bukatu da, bukatu da, akabo!

Ederki pasatu dugu oporretan, baina... bukatu da, bukatu da, akabo! Ekin diogu lanari, hemen gara bai berriro!