2023/09/07

Bertako produktuen zozketaren zenbaki saritua: 1033

Dakizuen bezala, Ordiziako Euskal Jaien azokan bertako produktu sorta zozketatzen dugu urtero eta atzo ere hantxe izan gara txartelak saltzen. Mahaia produktu ederrez bete dugu, argazkian ikus daitekeen bezala: 


 Goiz osoan errifak saltzen aritu eta gero, ordu bi eta erdietan egin dugu zozketa.

 


Argazkian ikusi daitekeen moduan, 1033 zenbakia izan da saritua. Irabazleak gaur, irailak 7, 14:30ak baino lehenago deitu behar du euskaltegira saria jasotzeko (943 88 91 74). Sariduna agertzen ez bada, ordezko zenbakia ere atera dugu: 0097. Bigarren honek, irailak 8, 14:30ak baino lehenago deitu eta pasa beharko du euskaltegira.