2019/07/11

Oporren garaia iritsi da

iritzia: 
Ikasturte oparo eta eder honen ostean, oporrak hartzeko ordua iritsi zaigu. Ordiziako eta Beasaingo euskaltegiak itxita egongo dira irailaren 2ra arte. Bloga eta sare sozialak ere ez ditugu elikatuko. Orain atseden hartuko dugu datorren ikasturteari indartsu heltzeko.  

oporrak bilaketarekin bat datozen irudiak 
Irailaren 2an itzuliko gara euskaltegietara, eta martxan jarriko ditugu berriz bloga eta sare sozialak. Matrikulatzeko epea irailaren 2tik 27ra izango da.

Ondo pasa, opor euskahaldun on!

 

Kalean da udako Aizu!

iritzia: 
Kalean da udako AIZU! Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! 


Udako atala ere eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Esther Ferrerri egindako elkarrizketa eta Aturritik Ebrora Euskal Herria ezagutzeko aukerak. Gainera, oraindik udarako planik ez baduzue, edota lanean zaudelako oporretara joan ezin baduzue, udako Aizu! alean, uda arin pasatzeko manerak ere irakur ditzakezue.

2019/07/08

C1 maila egiaztatzeko azterketak

iritzia: 
EAEn ez da gehiago EGA azterketarik egingo, baina beste aukerak ezagutzen dituzu?Eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, zein da egoera? Hemen informazio guztia!


2019/07/04

Mertxe Mugikak koordinatzaile nagusia izateari utziko dio urrian

iritzia: 

13 urteko ibilbide oparoa egin du AEKren koordinazio nagusian, eta, hemendik aurrera, beste zeregin batzuetan ariko da AEKren barruan. Nafarroako AEKren koordinatzaileak ordeztuko du Mertxe Mugika, aurtengo Batzar Nagusiak oniritzia eman ondoren. Irailaren 3an, Gasteizen, biek hartuko dute parte 2019-2020 ikasturteko aurkezpen-agerraldian,eta, adierazi bezala, urriaren 1etik aurrera, Alizia Iribarren hasiko da AEKren koordinazio nagusian.

Mertxe Mugikak “asko sinesten dut elkarlanean, uste osoa daukat indarrak batu behar direla, bakoitza bere kabuz ibilita, bidea askoz ere luzeagoa eta neketsuagoa izango litzatekeelako” adierazi du. Horrez gain, AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian ikusten dituela esan du, ikasleen gorakada izaten ari da azken urteotan: herritar gehiagok jo du euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetan ere, antzekoa da egoera. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.

Irakurri albistea Berria egunkarian.

2019/06/26

Euskara irakasle izateko ikastaroa irailean

iritzia: 
Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroaren hurrengo edizioa irailaren 6an hasiko da eta urriaren 25era bitartean burutuko da. Era konbinatuko ikastaroa izango da, beraz, aurrez aurreko bost eskola eta on-line jardueraz osatuta egongo da. Aurrez aurreko eskolak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egiteko aukera egongo da eta 09:00etatik 13:30era izango dira.


Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da eta uztailaren 3ra arte izena emateko aukera egongo da. Horretarako zein informazio gehiagorako, hurrengo helbidera idatzi beharra dago: e-idazkaritza@aek.eus