2018/09/26

AEK Jendea 2

Ikasi euskara eta izan AEK jendea!



Eskaintza hemen.

2018/09/25

Familia hiztegia

AEKren familia hiztegia duzue hemen, hainbat gairen inguruko hitzekin osatua: etxea, esamoldeak, asteko egunak, urtaroak, gorputz-atalak, zenbakiak...

2018/09/21

AEK Jendea

Tamarak eta Leirek euskara ikasi dute AEKn. Izan zeu ere AEK jendea!


2018/09/20

AEKren hiztegi orokorra

AEKren hiztegi orokorra duzue honakoa, hainbat gairen ingurukoa: pertsonak, lagunarteko hitzak, denda edo jatetxea, garraioa...Mugikorreko aplikazioan ere baduzue hiztegi hau eskuragarri.

2018/09/19

AIZU! aldizkaria eskura

AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Eurez gain, harpidedunek ere jasoko dute etxean.


Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite Maiora mendi lasterkariari eta Joseba Usabiaga aktoreari elkarrizketak, Japonia eta musika, etxebizitza kooperatiboa, Tretatxuren biografia, literatura irratsaioa...

Albiste laburrak, denbora-pasak... eta gehiago, AIZU! aldizkarian.

2018/09/14

HABEren azterketetara aurkezteko matrikula aldia zabalik dago

HABEren bigarren deialdia aurkezteko bilaketarekin bat datozen irudiak


Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2018ko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 14etik 25era bitartean, biak barne. 

Informazio gehiago HEMEN

DEIALDI IREKIA

B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekian parte hartzeko izena emateko epea ere zabalik dago: irailaren 14etik 25era bitartean, biak barne. Deialdi honetara aurkezteko aukera izango dute euskaltegietako ikasle ez direnek ere, edozein herritarrek.

Informazio gehiago HEMEN.

AEKren ikaslea izateak abantailak ditu



AEKren ikasleek zenbait abantaila dauzkate. Hilero, AIZU! aldizkaria jasotzen dute doan, irakurriz ikasteko eta gozatzeko. Horretaz gain, udako barnetegietan deskontua izaten dute eta baita euskarazko liburu, disko eta beste zenbait baliabidetan ere. Hori gutxi balitz, beste deskontu eta aukera batzuk ere izaten dira.

Enpresek, berriz, hobaria jasotzeko aukera daukate, FUNDAEren bitartez.

Zu hemen zaude, AEK ere bai!

2018/09/12

Gurasoak euskara ikasten




Euskara ikasi nahi al duzu bideoan agertzen diren gurasoen moduan? Umeak eskolan dauden ordutegian izango duzu aukera. Euskara praktikoa ikasiko duzu, seme-alabekin hitz egiteko balioko dizuna eta baita etxeko lanetan laguntzeko ere.


Ordiziarren kasuan, gainera, eskaintza berezia dugu Ordiziako udalari esker. Hauek dira xehetasunak:
  • 165 ordu, urritik maiatzera.
  • Astelehena, asteartea eta osteguna. 09:30-11:30 edo 14:30-16:30.
  • Udalak matrikularen %75a hartuko du bere gain, beraz, ikasleak %25a besterik ez du ordainduko. 
  • Prezioa: 73,5 €
Animatu eta eman izena!

2018/09/11

Euskaraldia girotzeko jaia egingo dugu ostiralean

Euskaraldia girotzen hasteko jaia antolatu dugu ostiralerako, hilak 14, Beasaingo Zumibuzu plazan, 18:30ean. Puzgarriak, aurpegi-margotzea, dantza eta beste zenbait kontu izango dira Irrizblai aisialdi taldearen eskutik. 


Gerturatu ekitaldira, ederki pasatuko dugu eta!

2018/09/10

Zu hemen zaude, AEK ere bai




Matrikulatu irailaren 28a baino lehen! Eskaintzari buruzko informazioa HEMEN

Izena emateko edota informazioa jasotzeko, jarri gurekin harremanetan.

Zu hemen zaude, AEK ere bai

2018/09/07

Hernanira iritsi da bertako produktuen saskia

Asteazkenean bertako produktuen zozketa egin genuen txartela erosi zuten herritarren artean Ordiziako Euskal Jaietan. Irabazlea 311 zenbakiduna izan zen baina hura ez da agertu eta, ondorioz, ordezkoak eskuratu du saria, 904 txartel-zenbakiaren jabeak. Hernaniko Mikel Pascual Maizak eraman du saskia etxera eta produktuez gozatzeko aukera izango du bertako AEKn ikasle den bikotekidearekin batera. On egin!

2018/09/06

Matrikulazioa zabalik hilaren 28ra arte



18/19 ikasturterako matrikulatzeko epea irekita dugu  hilaren 28ra arte. Eskaintza zabala dugu: maila guztiak (A1,A2,B1,B1,C1 eta C2) eta titulu guztiak eskuratzeko aukera, eta ordutegi zabala. Hainbat ikastaro mota ditugu: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, konbinatua, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA, erabilera jarduerak, mintza-praktikak...

Hilaren 19a baino lehen matrikulatuz gero, hiru epetan ordaintzeko aukera izango duzu. Goierriko udalek diruz lagundu ohi dute ikaslea. Horretaz gain, maila egiaztatuz gero, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza lor daiteke.




Matrikulatu edo informazioa eskatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

BEASAINGO GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA
J.M. Iturriotz kalea,14
20200 Beasain
Telefonoa: 943 88 93 40
beasain@aek.eus

ORDIZIAKO GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA
Nafarroa Beherea,1.
20240 Ordizia
Telefonoa: 943 88 91 74
ordizia@aek.eus

Matrikulatzeko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era

ZU HEMEN ZAUDE, AEK ERE BAI

2018/09/05

Bertako produktuen zozketan 0311 zenbakia izan da sariduna

Bertako produktuz osatutako saskia zozkatu dugu gaur Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian txartela erosi duten herritarren artean.  Ohiko moduan, mahaia hainbat osagaiz hornitua izan dugu: sagarrak, tomateak, piperrak, porruak, perretxikoak,edariak...


Eguerdiko ordu biak aldera egin dugu zozketa,txartel guztiak salduta, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 0311. Irabazleak bihar, hilak 6, arteko epea izango du agertzeko, 14:30era arte. Ordurako azaltzen ez bada, ordezko zenbakiarena igaroko da: 0904. Honek ere 24 ordu izango ditu saria jasotzeko, hau da, ostiraleko - hilak 7- 14:30era arte.




Ea sariduna lehenbailehen agertzen den, produktu sorta ederra du zain eta!

Mila esker txartela erosi duzuen guztioi, euskalduntze lanetan jarraitzeko bultzada emateagatik eta datorren urtera arte.

2018/09/04

Ordiziako Euskal Jaietako azokan izango gara

Ordiziako Euskal Jaien Azoka berezian postua jarriko dugu urteroko ohiturari jarraituz. Bertako produktuz betetako saskia zozkatzeko txartelak salduko ditugu euro baten truke. Hainbat elikagaiz hornitutako produktu-sorta irabazteko aukera izango duzu txartela erosiz gero. Gainera, bide batez, euskalduntze lanean jarraitzeko laguntza emango diozu AEKri.  


Txartelik erosteko asmorik baduzu, Barrena parean aurkituko gaituzu, Jakes etxearen aurrealdean, Pias tabernatik gertu, hain zuzen ere.
 
Hurbildu eta erosi zozketarako txartela!