Aharoa eta Daviden eskutik, Igartzako gidak dira,
Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa ezagutu
dugu: jauregia, ermita, errota, errotarien etxea, burdinola, errementariaren
etxea, zalditegiak, tolarea eta zubia.
2021/04/28
Igartza Monumentu Multzoa bisitatu dugu
2021/04/20
Orain, udako barnetegiak
Udako oporretan ikastaro trinkoren bat egiteko asmoa baldin baduzu, hauxe da zure aukera; izan ere, uztailean eta abuztuan Foru eta Arantzako barnetegietan ikastaroak izango ditugu:
2021/04/14
"Irabazi" antzezlanerako bi sarrera zozketatuko ditugu
Apirilaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Usurbe antzokian Antzerki Garaiari amaiera emango zaio Jon Plazaolaren "irabazi" antzezlanarekin. Saiorako bi sarrera ditugu; eta beraz, zozketatuko ditugu!
Sarrerak lortu nahi baldin badituzue, ondorengo galderaren erantzun zuzena behar dugu:
Zein izan da Oarsoaldeko AEKren I. Mikroipuin Lehiaketaren irabazlea? Apirilerako AIZU! aldizkarian duzue erantzuna.
Erantzuna bidali 688746638 telefono zenbakira apirilaren 21erako
2021/04/12
Zeraingo zerrategira eta meategira bisita
Aste Santuetako oporren aurretik Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak antolatutako bisitan izan gara; Zeraingo zerrategi eta meategian, hain zuzen.
Ilazki Azaldegirekin, turismo bulegoko gidarekin, lehenengo Larraondo Zerrategian izan gara; XX.mendeko zerrategi hidraulikoa da, gaur egun oraindik uraren indarra erabiliz martxan jarri daitekeena.
Ondoren Aizpeako meatze gunera joan gara, bertan Aizpitta interpretazio
zentroa eta burdin mearen eraldatze tailerra ikusi dugu: Biltegiak, labeak
eta aireko kablea.