2021/04/12

Zeraingo zerrategira eta meategira bisita

Aste Santuetako oporren aurretik Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak antolatutako bisitan izan gara; Zeraingo zerrategi eta meategian, hain zuzen.

Ilazki Azaldegirekin, turismo bulegoko gidarekin, lehenengo Larraondo Zerrategian izan gara; XX.mendeko zerrategi hidraulikoa da, gaur egun oraindik uraren indarra erabiliz  martxan jarri daitekeena.


Ondoren Aizpeako meatze gunera joan gara, bertan Aizpitta interpretazio
zentroa eta burdin mearen eraldatze tailerra ikusi dugu: Biltegiak, labeak
eta aireko kablea. 

 










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat