2020/04/30

Euskarazko liburuak

"Liburuaren eguna" zela eta, AEK-k sare sozialetan galdetu zuen ea zein zen euskaraz irakurri duzuen azken liburua. Zerrenda polita atera zen, eta zuen esku ere utzi nahi dugu. Irudian dituzue aipatutako liburuak.




2020/04/29

Munduko hizkuntza gutxituen arteko elkarlana


Hizkuntza lankidetza, munduko hizkuntza gutxituen arteko auzolana. Erreportaje interesgarria Garabide elkartearen jardunaren inguruan AIZU! aldizkarian. On egin, lagun!

2020/04/28

Euskara praktikatzeko topaketa birtuala



PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

  • NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00etan
  • NOLA? Jitsi aplikazioan zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a

Zer da euskalduna izatea?

Zer da euskalduna izatea? Ederra Durangaldeko Berbalaguneko kideek egindako bideoa! Testua Miren Amurizak idatzia. Eskerrik asko eta BIBA ZUEK!! Praktikatu eta bizi!
 

2020/04/27

Apirileko lehiaketa: erantzuna

 

Erantzuna: Gurutze Irizar.


Lehiaketaren laguntzaileak:
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/04/22

Apirileko lehiaketa: 3.pista

 
3.pista

Sahararen okupazioa eta gerra bertatik bertara bizi izan zituen ormaiztegiar honek.
  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/04/20

Etxealditik Euskaraldira

Ezohiko egoera honetan, Euskaraldiak etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harremanetan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen digu, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra. Horrela, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia etxetik prestatzen hasiko gara.

Azalpen guztiak Kike Amonarrizen eta Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren eskutik:


Ariketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Euskaraldirako beroketa ariketak egiten, elkarrekin etxean ere euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiliz.

Animatu eta parte hartu!

Apirileko lehiaketa: 2.pista

 
2.pista
 
Hango zein hemengo herritarrak zaindu eta sendatu izan ditu, hangoa zein hemengoa bere herriak baitira.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/04/03

Oporrak hartuko ditugu

Azken asteetan aurrez aurreko klaseak bertan behera utzi, eta urrunetik mantendu dugu jarduera didaktikoa gure ikasleekin, teknologiak ematen dizkigun aukerak baliatuta. Gaur oporrak hartuko ditugu eta hilaren 20an itzuliko gara. Ahalik eta ondoen ibili bien bitartean!




Martxoko lehiaketaren zozketa

Martxoko lehiaketaren zozketa egin dugu eta Jatorrak taldea izan da irabazlea. Simplicissimus antzezlana ikusteko bi sarrera lortu dituzte. Antzezlana apirilaren 4an egitekoa zen baina, egoera dela eta, atzeratu egin behar izan dute. Data berria jakindakoan, irabazleei jakinaraziko diegu.



2020/04/02

AIZU! aldizkariaren azken aleak sarean

Etxean geratu bitartean, AIZU! aldizkariaren azken 66 aleen eduki guztiak irakur ditzakezue.
 
 
Euskara ikasten ari zaretenontzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria.Eta gainerakoentzat ere, eduki interesgarriz betea dago. 
 
Irakurri eta gozatu!

2020/04/01

Euskara ikastetik, euskara irakastera

 
Arantxa Cerezo Donostiako AEK-ko irakaslea hobeto ezagutuko dugu AIZU! aldizkariko 'Zelan euskaraz?' atalean. Euskara ikastetik, euskara irakastera.
Gora euskara ikasleak!!