Aizu! aldizkaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aizu! aldizkaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/04/14

"Irabazi" antzezlanerako bi sarrera zozketatuko ditugu

Apirilaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Usurbe antzokian Antzerki Garaiari amaiera emango zaio Jon Plazaolaren "irabazi" antzezlanarekin. Saiorako bi sarrera ditugu; eta beraz, zozketatuko ditugu! 

Sarrerak lortu nahi baldin badituzue, ondorengo galderaren erantzun zuzena behar dugu: 

Zein izan da Oarsoaldeko AEKren I. Mikroipuin Lehiaketaren irabazlea? Apirilerako AIZU! aldizkarian duzue erantzuna.

Erantzuna bidali 688746638 telefono zenbakira apirilaren 21erako



2020/06/25

Euskara ikasleen gogoetak AIZU! aldizkarian

Aizu! aldizkariaren ataletako batean euskara ikasleek euren esperientziari buruz hitz egiten dute. Azken alean, Davide Cabaleiro (A Coruña, Galizia) ikaslearen gogoetak daude elkarrizketa honetan: “Euskara barik, ezin da Euskal Herria ulertu”. Hemen irakur dezakezue. 


2020/06/19

Jurgi Ekiza AIZU! aldizkarian

Willis Drummond taldeko kide den Jurgi Ekiza musikaria elkarrizketatu dute AIZU! aldizkariko ekaineko alean. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa.




2020/06/16

AIZU! aldizkaria Facebooken

AIZU! aldizkariak Facebook kontua zabaldu du eta bertan jaso dezakezue orain aldizkariaren inguruko informazioa. Helbide honetan aurkituko duzue euren txokoa, eman 'atsegin dut' eta izan aldizkariaren edukien berri!


2020/05/27

'Beldurrak airean' ipuina


AIZU! aldizkarian, Xabier Etxaniz Rojo idazle eta AEKidearen "Beldurrak airean" ipuina argitaratu dute. Marrazkiak Zaldieroarenak dira. On egin!


2020/05/12

Maiatzeko AIZU! kalean

 

Maiatzeko AIZU! labetik atera berria dugu! Hainbat eduki aurkituko dituzu ale honetan: Ylenia Bagliettori eta  Iker Laurobari elkarrizketak, waterpoloan euskaraz, trinketaren aldarte eta erronkak, Xabier Etxanizen ipuin birikoa, itxialdian lanean aritu direnen lekukotasunak...
 
Hori guztia eta gehiago, AIZU! aldizkarian.

2020/04/29

Munduko hizkuntza gutxituen arteko elkarlana


Hizkuntza lankidetza, munduko hizkuntza gutxituen arteko auzolana. Erreportaje interesgarria Garabide elkartearen jardunaren inguruan AIZU! aldizkarian. On egin, lagun!

2020/04/02

AIZU! aldizkariaren azken aleak sarean

Etxean geratu bitartean, AIZU! aldizkariaren azken 66 aleen eduki guztiak irakur ditzakezue.
 
 
Euskara ikasten ari zaretenontzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria.Eta gainerakoentzat ere, eduki interesgarriz betea dago. 
 
Irakurri eta gozatu!

2020/04/01

Euskara ikastetik, euskara irakastera

 
Arantxa Cerezo Donostiako AEK-ko irakaslea hobeto ezagutuko dugu AIZU! aldizkariko 'Zelan euskaraz?' atalean. Euskara ikastetik, euskara irakastera.
Gora euskara ikasleak!!

2020/03/31

Tamara Delgado AIZU! aldizkarian




Tamara Delgadok ere euskara ikasi zuen AEKn. AEK- Jendea dokumentalean ezagutu genuen eta bere esperientziak AIZU! aldizkarian partekatu ditu.

2020/03/26

Ruben Sanchez Aizu! aldizkarian


Ruben Sanchez hobeto ezagutu nahi al duzue? Bertsolaria eta bertso eskolako irakaslea da, AEK-ko irakasle ohia, Konpost musika taldeko abeslaria, Hondarrak eleberriaren egilea... 

Helduaroan euskara ikastearen inguruan mintzatu da AIZU! aldizkarian. Irakurri eta gozatu!

Goya saria irabazi duen AEKren ikaslea AIZU! aldizkarian


Iñaki Madariaga Gil Meatzaldeko AEK-ko ikaslea da. Horretaz gain, Goya saria jaso zuen 'El Hoyo' filmaren efektu bereziengatik. AIZU! aldizkarian berarekin mintzatu dira. 

2020/03/25

Bea Sever martxoko AIZU! aldizkarian

Bea Severri AIZU! aldizkarian egindako elkarrizketaren pasarte pasarte batzuk dituzue azpiko bideoetan. Elkarrizketa hemen irakur dezakezue.











2020/02/12

Otsaileko AIZU! aldizkaria

Kalean da otsaileko AIZU! aldizkaria: Doctor Deseoko Francis Diezi eta Almudena Cidi elkarrizketak; Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena; Egunean behin aplikazioa; hondakinik sortu gabe bizitzeko hautua; emakumeen etxeak; artistek sortutako gune eszenikoak Gasteizen... AEK-ko ikasleek euskaltegian bertan jaso dute. Gainerakook, esku artean nahi baduzue, kioskoan erosi edo harpidetza egin dezakezue.

2020/01/22

AIZU!ren Youtube kanala

Ezagutzen al duzue AIZU!ren Youtube kanala? Bertan ikus daitezke aldizkariko elkarrizketa nagusien pasarte ugari. Azkenak Ainhoa Tirapurenak:

2020/01/09

Urteko lehen AIZU! kalean da



Urtarrileko alean Ainhoa Tirapu futbolariarekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. AFE sindikatuko Emakumezkoen Futbol Batzordearen lehendakariordea ere bada Tirapu. Eneko Axpe eta Maisha MC musikaria ere  elkarrizketatu dituzte aldizkarian.

Horretaz gain, erreportaje hauek jorratu dituzte: Garoña, egonean; Erromatarren iragan hurbila; Hazi hartatik, lore hauek; Zuberoako maskaradetan euskarari bromarik ez...

Bestalde, Ika-mika atalean, Hernani AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.

Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian!

2019/12/05

AIZU! aldizkariaren abenduko alea



Pello Reparazi (Zetak musika taldea) eta Edurne Azkarateri (aktorea) elkarrizketak; Durangoko 54. Azoka; Lopidan, Irrintzia... Askotariko gaiak eta albiste labur eta bitxiak 442. alean.

AEKren ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan. Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota gaur -abenduak 5- hasiko den Durangoko Azokan!
Durangoko Azokan eskuratuz gero... gure zozketan parte hartuko duzue. Izan ere, harpidetza egin edota ale bat erosten dutenen artean ZETAk taldearen diskoa zozkatuko dugu gure saltokian, Pello Reparazen proiektu berriaren diskoa, alegia. Reparazek berak aterako du saridunaren izena igande eguerdian, abenduaren 8an.

2019/11/22

Azaroko AIZU! aldizkaria kontuz beteta


Hilabete honetan AEKren koordinatzaile berri Alizia Iribarren ikus dezakegu AIZU!-ren azalean. Tuteran egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hasi zen; ondoren, Erriberako AEKren arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren koordinazio lanetan aritu da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. 

Arin-arin atalean, AIZU!-ko lagunak Julen Arburua artzain eta gaztagilearekin mintzatu dira. 441. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Errigoraren urrats berriak; Gasteizko Kafe Antzokia; Bilboko Arte Liburuen Azoka, BALA; zumakea, Lizarrako ondare...

Irakurketa on!

2019/10/03

Euskara ikasleak AIZU! aldizkarian

Sara Agnetti Italiatik Euskal Herrira iritsi eta euskara ikasten hasi zen. AIZU! aldizkarian berak bizi izandakoa ezagutu daiteke eta hainbat aholku ere eman ditu:“Nahiz eta ez ulertu, entzun; nahiz eta ez zaizun ateratzen, bota! Hanka sartzeko beldurrik gabe”
 
 
Irakurri elkarrizketa HEMEN. 

2019/09/16

Ikasturte berriko AIZU! kalean da

Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean! Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.

 

Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.