2021/10/26

Barrena taldea irabazle

Hil honetan bertso-saiorako bi sarrera zozketatu ditugu, eta garailea BARRENA taldea izan da. Zorionak!!! 

Gogoratu: saioa urriaren 29an, ostirala, 22:30ean izango da!

 


 





2021/10/25

Badator berriz #EUSKARARIpuzka !!!

Saskiak eska daitezke urriaren 23tik azaroaren 11ra,  hauspoa emateko Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari. Aukeran saski beltza, zuria eta berdea duzue: 

 

 

 

Egin eskaera eta saskia euskaltegian jasoko duzue. Jakin nahi duzue orain arte zer egin den? Ikusi bideoa:



2021/10/13

Beasaingo bertso saiorako bi sarrera zozketatuko ditugu

Urriaren 29an, ostirala, bertso saioa izango dugu Beasaingo Usurbe antzokian. Bi sarrera ditugu; joan nahi duzu? Bada, erantzun galdera honi: 

Egunotan zer ospatu da Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan? 

Erantzuna baldin badakizu bidali mezua 688746638 telefono zenbakira urriaren 26a baino lehen, eta zozketan parte hartuko duzu.

 

Bertso saioa udazkena2021