2024/10/21

Urriko hitz-ezkutua: hirugarren pista

 

Hona hemen hilabete honetako hitz-ezkutua lehiaketako hirugarren pista. Orain bai, ezta?


1. pista: Bakar batek ez du askorako balio; asko elkartuz gero, ordea, altxor bat da.

2. pista: Bi lagunek antz handia dutela adierazteko halako bi bezalakoak direla esaten da. 

3. pista: Azken egunotan milaka erori dira gure inguruan.




Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

2024/10/14

Urriko hitz-ezkutua: bigarren pista

Ba al dakizue zein den hitz-ezkutua? Ea bigarren pistarekin asmatzen duzuen! Hemen doa:


1. pista: Bakar batek ez du askorako balio; asko elkartuz gero, ordea, altxor bat da.

2. pista: Bi lagunek antz handia dutela adierazteko halako bi bezalakoak direla esaten da.




Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

2024/10/08

Urriko kultura-ekintzak

Ikasturte honetan hiru kultura-ekintza egingo ditugu; hiruhileko bakoitzeko bat. Lehenengoak badu data: urriaren 16an, Ezkioko Igartubeiti Baserrira joango gara, eta bertako habe-dolarea martxan ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde, Hitzaro euskara elkarteak irteera antolatu du  Oreretako jantziaren zentrora. Urriaren 25ean izango da.  Animatu parte hartzera!