Martxan jarri zen orain gutxi
Seguran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan "literatura-tertuliak" ekimena. Bertan, helburu nagusia Segurarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea, era berean, bultzatzea da. Interesa zutenenekin taldea osatu zen 2008ko urria eta 2009ko ekaina bitarteko epealdirako; 3 liburu aukeratu, berauek irakurtzeko konpromisoa hartu, azkenik, idazlea bertan zela tertulian parte hartu zuten. 2010ean ere ekimenarekin jarraitzeko onartu eta 12 lagunek eman zuten izena, jada, 5 saio eginak dituzte. Hasteko, etxetik bertatik hastea onena eta
Garazi Goiaren "bi hitz" eleberriarekin hasi ziren. Abenduaren 30ean izan zen hitzordua Garazi bera tartean zela. Bigarrena,
Kirmen Uriberekin , joaneko apirilaren 3an, eta"Bilbao-New York-Bilbao" liburua izan zen hizpide. Hirugarrenean, berriz,
Jon Arretxeren "Fatum" nobelarekin, uztailaren 9an. Azaroaren 24an
Anjel Lertxundi eta orain bosgarrenean, otsailaren 17an,
Karmele Jaioren "musika airean". Tertuliak arratsaldean izaten dira, Seguran bertan (Txanbolinpen). Tertuliak ordu eta erdiko iraupenekoa izatea aurreikusia dago. Bertan, helburua idazleak berak zerk motibatuta idatzi zuen liburua, helburua, norentzat eta hemendik aurrera berak egoki ikusitakoa da. Ondoren, tertulian parte hartutakoek euren sentsazioak, irudipenak, iritziak azaldu ohi dituzte dituzte eta finean, liburua aintzat hartuta horren inguruan aritu solasean
Karmele Jaiorekin.