Jubilatuentzako ikastaroa eskaintzen dugu Beasainen, euskara ikasi, hobetu edo euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko gogoa duten adinekoentzat. Goiztiri euskaltegikook astearte eta ostegunak proposatu ditugu klase egun modura, 16:00etatik 17:30era. Ikastaroa 70 ordukoa izango da. Interesa duenak jubilatuen egoitzan eman behar du izena urriaren 4a baino lehen.
2017/09/27
2017/09/25
AEKren oinarrizko hiztegi orokorra
AEKren oinarrizko hiztegia ikusi al duzue? Hiztegi honetan hainbat alorren inguruko hitzak edota esaldiak topatuko dituzue: zenbakiak, lagunartean erabiltzekoak, merkataritza eta ostalaritza, pertsonak, lekuak...
Gainera, mugikorrean ere instala dezakezue hiztegiaren aplikazioa.
Hau guztia eta gehiago ikasi dezakezue AEKn. Eman izena hilaren 27a baino lehen!
Kike Amonarriz Goierri telebistan
Goierri Telebistako lagunek elkarrizketa egin zioten Kike Amonarrizi, asteartean Ordizian eskaini zuen 'Mis hij@s estudian en euskera. Yo no sé. ¿Cómo les puedo ayudar?' hitzaldiaren inguruan.
Hemen duzue ikusgai.
2017/09/21
Gurasoei zuzendutako ikastaroak merkeago Ordizian
12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskainiko ditugu ikasturte honetan ere Ordizian, baina berrikuntza batekin; izan ere, Ordiziako Udalari esker, gurasoek gutxiago ordaindu beharko dute, udalak ikastaroaren prezioaren %75 bere gain hartuko baitu.
GURASO TALDEAK
Iraupena: 165 ordu
Data: urriaren 9tik maiatzaren 29ra
Egunak: astean 3 egun (astelehena, asteartea eta osteguna)
Ordutegia: 09:30-11:30/ 14:00-16:00 (ordutegia molda daiteke)
Prezioa: 73,50€
Animatu eta eman izena Goiztiri AEKn!
2017/09/20
Estrategiak eta ideiak Amonarrizen eskutik
Kike Amonarriz euskaraz ez dakiten hainbat gurasorekin bildu zen atzo Ordiziako Barrena jauregian, "Mi hij@ estudia en euskera y yo no sé. ¿Cómo le puedo ayudar?" hitzaldia eskaintzeko.
Lehenik eta behin, etxerako lanak onak diren ala ez eztabaidatu zuten. Etxerako lanak dituztenen kasuan, umeek ikasketa ohitura hartzeko balio duela aipatu zuen Amonarrizek, ordutegi finkoak izateko eta abar.
Gurasoek kezka adierazi zuten etxerako lanekin lagundu ezinagatik eta tolosarra eurak lasaitzen saiatu zen. Batetik, beste belaunaldi bati, gaur egun 40 urteren bueltan dabiltzanen gurasoei, gauza bera gertatu zaiola azpimarratu zuen eta umeek ikasi dutela ikasi beharrekoa. Bestetik, umeak euren ikasketa prozesuan laguntzeko eta motibatzeko estrategiak erakutsi zizkien, guraso eta umeen arteko harremana lantzeko eta abar.
Amaieran, euskara ikastera animatu zituen gurasoak. Ikasturte honetan eskaintza ederra dugu, gainera, gurasoentzat! 165 orduko ikastaroa eskainiko dugu Ordizian 73,50 eurotan, udalaren laguntzari esker. Animatu!
2017/09/19
AEKren ikaslea izateak abantailak dauzka
AEKren ikasleek zenbait abantaila daukate: hilero, AIZU! aldizkaria
jasotzen dute doan, irakurriz ikasteko eta gozatzeko. Udako
barnetegietan deskontua izaten dute. Baita euskarazko liburu, disko eta
beste zenbait baliabidetan ere.
AEKn, euskara praktikoa eta %100 afektiboa!
Gogoratu hilaren 27ra arte duzuela matrikulatzeko epea zabalik! Azkar ibili!
ESKAINTZA
2017/09/18
Oreka mantentzen
Monoziklo ikastaroa egin genuen joan den ostegunean Beasaingo plaza azpian eta bertan bildutako ume eta helduek gurpil bakar batean gainean oreka mantentzen ikasteko parada izan zuten. Orekan bizi naiz kirol elkarteko Aritz Zeberio eta Lidia Hernandezek eskutik helduta aritu ziren saiakerak egiten, hasieran pareta erabiliz. Batek baino gehiagok monozikloari eskua hartu zion ordubeteko saioan.
2017/09/15
Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldia Ordizian
Euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu dugu Ordizian: Mi hij@ estudia en euskera y yo no sé. ¿Cómo le puedo ayudar?. Kike Amonarriz izango da hizlaria baina gurasoen parte-hartzea sustatuko du, euren galderen eta ekarpenen bidez. Saioa irailaren 19an izango da, 18:30ean, Ordiziako Barrena jauregian. Doaneko haurren zaintza ere izango da.
2017/09/13
Eskaintza katalogoa
Hementxe duzue 17/18 ikasturterako eskaintza katalogoa. Ikasi euskara Goiztiri AEKn, modu praktiko eta afektiboan! Eman izena irailaren 27a baino lehen!
2017/09/12
AEK: %100 afektiboa
Euskara ikasteko eskaintza zabala dugu Goiztiri AEKn: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, gurasoentzako taldeak, azterketak eta hizkuntza eskakizunak prestatzeko ikastaroak, mintzapraktika taldeak... Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria
AEKn euskara ikasteko eta lantzeko aukerarik hoberena izango duzu; izan ere, euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko duzu. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta bizi esperientzia aparta biziko duzu eta harreman pertsonal zein profesionalak euskaraz egitea lortuko duzu; hots, gurean euskara ikasteko modu praktikoa topatuko duzu.
Ikasi euskara Goiztiri AEKn!
Euskal hiztun berrien 10 irakaspen
Euskara ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.
Zergatik ikasi euskara eta zelan heldu euskaldun izatera?
Euskal hiztun berrien 10 irakaspen
1. Euskara ikasteak poztasuna eta harrotasuna dakartza. Euskara ikasteak sari ugari eta askotarikoak eskaini dizkie euskaldundu direnei.
2. Euskara ikasten hasteko edo berrikasteko, arrazoi eta motibazio ugari egon daitezke, eta den-denak dira baliozkoak.
3. Euskaldun aktiboa bilakatzea ez da prozesu automatikoa; bidean agertuko diren erronkei eta ardurei aurre egitea funtsezkoa izango da.
4. Garrantzitsua da ez izatea autokritikoegia norberaren gaitasunari dagokionez. Gainera, gogoan izan: hizkuntzak elkarrekin komunikatzeko dira. Komunikazioa baldin badago, helburua lortuta.
5. Euskaraz komunikatzeko orduan, eta oraindik ikasten ari garela, baliagarria izan daiteke elkarrizketetan hizkuntzak tartekatzea (erdarazko hitzak edo esaerak ere baliatzea)
6. Batua eta euskalkiak, denak dira euskara. Euskara batua oso euskara jatorra da eta, era berean, erraza da tokian tokiko euskalkien ezaugarri batzuk bereganatzea, hiztunak gustura egon daitezen erabiliko duten hizkuntzarekin.
7. Testuinguru erdaldunenetan ere, posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero.
8. Posible da ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzea, alegia, beti erdaraz besterik egin beharrean, euskaraz (ere) egiten hastea, igarotzea.
9. Euskara errepertorio linguistiko aktiboan sartzeko, lagun berriak edo jarduera berriak egiteko uneak baliatu behar dira.
10. Jarrera proaktiboa izanda, askoz euskara gehiago erabil daiteke. Era berean, kontzientzia hartzea oso-oso garrantzitsua izan da urratsa eman dutenentzat.
+++ Euskaraz hitz egiten dugun guztiok gara euskaldunak, den-denok “benetako euskaldunak”.
Jone Goirigolzarri Garaizar
Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da.
2017/09/08
Monoziklo ikastaroa egingo dugu ostegunean
Monozikloan ibiltzeko gogoz al zaude? Bada, datorren ostegunean, hilak 14, izango dugu horretarako aukera. Monoziklo ikastaroa egingo dugu Beasaingo plaza azpian, Orekan bizi naiz kirol elkartearen eskutik. 19:00etan elkartuko gara bertan eta ordubete inguru iraungo du saioak. Ikastaroa doan izango da eta kaskoa ekartzea gomendatzen da.
Animatu!
Matrikulazio epea zabalik irailaren 27ra arte
Urrian hasiko da 17/18 ikasturtea eta zabalik dugu izen-ematea. Hauxe da gure eskaintza:
- Euskara klaseak / Clases de euskera nivel A1, A2, B1,B2 eta C1.
- Hizkuntza azterketak prestatzeko ikastaroak/ Cursos para preparar exámenes de nivel B1, B2, C1 mailak.
- Mintza-taldeak. Mintza-praktika egiteko eta lantzeko saioak / Clases para practicar euskera oralmente.
- Jardun bikoa. 120 ordu aurrez aurre, 80 ordu banakako lanean, 10 ordu tutoretza / 120 horas de clases presenciales, 80 horas de trabajo individual y 10 horas de tutoría.
- Autoikaskuntza / Autoaprendizaje: lanak etxean egin, 15 egunean behin tutoretza eta astero mintzapraktika / Trabajos para hacer en casa, tutoría cada 15 días y práctica oral cada semana. 190 edo 100 ordu/ 190 o 100 horas.
- On-line: B1, B2, C1 eta C2 mailak. 190 edo 100 ordu/ 190 o 100 horas. www.egela.aek.eus helbidean egingo dira ikastaroak: lanak, tutoretzak eta mintza-saioak. El curso se impartirá en www.egela.aek.eus: trabajos, tutorías y práctica oral.
- Motibazio saioak / curso de motivación: Euslider egitasmoa.
- Euskara lan munduan / el euskera en el mundo laboral.
- Etorkinentzat ikastaroak / cursos para inmigrantes: AISA. 60 ordu/horas.
- Guraso taldeak / grupos de madres y padres.
Matrikulazio epea irailaren 27ra arte dago zabalik. Izena emateko, edo informazioa eskatzeko, Beasaingo eta Ordiziako euskaltegian aurkituko gaituzu astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. / La matriculación esta abierta hasta el 27 de septiembre. Para matricularse o pedir información nos encontrarás en el euskaltegi de Beasain o Ordizia de lunes a viernes, de 10:00 a 13:00 y de 17:00 a 19:30.
GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA
- Ordizia:
- Helbidea: Nafarroa Beherea,1.
- Telefono zenbakia: 943 88 91 74.
- E-posta helbidea: ordizia@aek.eus
- Beasain:
- Helbidea: Joxe Miel Iturriotz, 14 behea.
- Telefono zenbakia: 943 88 93 40
- E-posta helbidea: beasain@aek.eus
Etorri Goiztiri AEK euskaltegira eta ikasi euskara praktikoa, %100 afektiboa! / Ven a Goiztiri AEK y aprende euskera de modo práctico y 100% afectivo!
2017/09/06
Legorretara eraman dute bertako produktu-sorta
Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian bertako produktuz osatutako saski ederra zozketatzen aritu gara gaur. Ohiko moduan, mahaia hainbat osagaiz hornitua izan dugu: sagarrak, tomateak, mahatsa, piperrak, porruak, perretxikoak, ogia, edariak...
Eguerdiko ordu biak aldera egin dugu zozketa,txartel guztiak salduta, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 0954.
Berehala identifikatu dugu, gainera, irabazlea eta azkar hurbildu zaigu postura. Legorretako Isabel Agirreurreta gustura geratu da sariarekin. Bejondeizula eta on egin!
Mila esker errifa erosi duzuen guztioi, euskalduntze lanetan jarraitzeko bultzada emateagatik eta datorren urtera arte!
2017/09/05
Txiste lehiaketaren bigarren saritua Zerainen
Ekainean banatu genituen euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako sariak eta Ana Merino ordiziarrak eskuratu zuen bigarren postua, Behiaren belarria txisteari esker. Hori dela eta, Zeraingo Oiharte sagardotegian bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria irabazi zituen. Semearekin gozatu zuen sariaz eta argazki eder hauek bidali dizkigu, esker onez.
Ordiziako Euskal Jaietako azokan izango gara
Urteroko ohiturari jarraituz, Ordiziako Euskal Jaien Azoka berezian postua
jarriko dugu. Bertako produktuz betetako saskia
zozkatzeko txartelak salduko ditugu euro baten truke. Hainbat elikagaiz
hornitutako produktu-sorta irabazteko aukera izango duzu errifa erosiz gero:
tomatea, porruak, perrexila, ardoa, arrautzak, ogia, patatak,
tipulak, gazta...Gainera, bide batez, euskalduntze lanean jarraitzeko laguntza emango diozu AEKri.
Txartelik erosteko asmorik baduzu, Barrena parean aurkituko gaituzu, Jakes etxearen aurrealdean, Pias tabernatik gertu, hain zuzen ere.
Animatu eta hurbildu!
2017/09/04
Matrikulazioa zabalik!
Bihartik aurrera, hilak 5, matrikulazioa zabalik izango dugu Goiztiri AEK euskaltegian. Beasaingo eta Ordiziako euskaltegietan topatuko gaituzue behar duzuen informazioa emateko. Hauxe izango da bulego ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-19:30.
Eman izena eta ikasi euskara, %100 afektiboa!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)