2011/01/31
Edergintzak Goierriko Goiztiri AEKn eman zuena irudietan.
2011/01/28
Abian, jada, KORRIKA 17ren aurkezpenak Goierrin.
Aste honetan Goierriko hainbat herritan hasi gara, jada, Korrikaren 17ren aurkezpen bileretan eta datorren astean herri hauetan izango gara:
- Urtarrilak 31, astelehena, Itsasondon,udaletxean, iluntzeko zazpietan.
- Urtarrilak 31, astelehena, Ataunen, kalustra gaineko lokalean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
- Otsailak 1, asteartea, Ordizian, Barrena Kultur Etxean, arratseko seietan.
- Otsailak 1, asteartea, Zaldibia eta Gaintza, Zaldibiako udaletxean, arratseko zazpi eta erdietan.
- Otsailak 2, asteazkena, Ormaiztegi eta Gabirian, Ormaiztegiko udaletxean, iluntzeko zazpietan.
- Otsailak 2, asteazkena, Segura, Zerain eta Mutiloa, Segurako kultur etxean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
- Otsailak 3, osteguna, Beasainen, Udaleko Batzar Aretoan, arratseko zazpietan.
2011/01/21
Korrika 17ren aurkezpena egin da gaur Goierrin Lazkaoko Beneditarren liburutegian.
- Korrika laguntzaile eginez.
- Datozen asteotan Goierriko herri orotan eratuko diren batzordeetan parte hartuz. Astelehena, urtarrilak 24, Lazkaon 19:00etan eta Olaberrian 20:00etan. Asteartea, urtarrilak 25, Legorretan gaztetxean 19:00etan. Asteazkena, urtarrilak 26, Beasainen Udaletxeko Batzar Aretoan 19:00etan eta Idiazabalen 20:30ean. Astelehena, urtarrilak 31, Ataunen 20:30ean. Otsailak 1,asteartea, Ordizian Barrena Kultur Etxean 18:00etan. Ateartea, otsailak 2, Ormaiztegin Udaletxeko Areto Nagusian 19:00etan.
- Materiala erosiz: Beasaingo Herri dendan, ostiral zein larunbatetan 18:00etatik 21:00etara (kale Nagusian) eta Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegietan.
- Kulturalean parte hartuz.
- KM erosiz.
- Enpresa edo saltegiek, korrikalaria, korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
- ...
Nola ez! Bizkarrekoa jantzi eta KORRIKA eginez!
Euskalaleta lehiaketa antolatu du Korrika 17 Kulturalak.
Korrikak, ohikoa duen legez, kultur eskaintza aberatsa eskainiko dio euskal jendarteari 17. Korrikaren atariko hilabeteetan, eta denetarik ikusteko aukera izango da: antzerkia, musika, ipuinak, pailazoak, poesia, pintura... Horren erakusle izan dira Bilborockera hurbildu diren zenbait artista eta kultur eragile, eta batzuek euren lanaren lagin bat ere erakutsi dute bertan, besteak beste, Pirritx eta Porrotxek (Ongi etorri Pupu eta Lore), Loli Astoreka, Mikel Losada eta Eduardo Gabiñak (Sekula bai antzezlana) eta Oier Guillan, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortegak (Hura ez da lekua ikuskizuna). Bertan izan dira, halaber, Mikel Martinez (L-KM Larria Kutsakorra Mendebaldekoa antzezlana), Ramon Agirre (Xentimorik gabe antzezlana), Marifeli Etxandia (Hilezinak antzezlana)...
Bestalde, Euskalaketa lehiaketa antolatu du 17. Korrika Kulturalak, bakarrizketa lehiaketa hain zuzen ere, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Asmoa, “euskalakaririk onena” aukeratzea. Edonork har dezake parte martxoan zehar jokatuko diren kanporaketetan, finala Donostian izango da Korrika amaierako festan.
Kanporaketa bakoitzean, lehiakideek bi lan burutu beharko dituzte. Alde batetik, partaide bakoitzak aurretik prestatutako gai libreko bakarrizketa aurkeztuko du, gehienez zortzi minutukoa. Bestetik, bakoitzak guztientzako berdina izango den Euskalakari gaia garatu beharko du. Bigarren honetan lehiakideak bost minutu izango ditu lana aurkezteko. Lehen saria, bi pertsonarentzako Kariberako bidaia izango da. Eta herrialdeetako sariak, berriz, bi pertsonarentzako astebukaerako egonaldiak izango dira hainbat landetxetan. Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik korrika17@gmail.com This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it helbidean. Beharrezko datuak: izen-abizenak, herrialdea, telefonoa eta posta elektronikoa. Azalpen gehiago, www.korrika.org web-gunean.