Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kalitatea ebaluatu nahi du. Horretarako inkesta bat sortu dute eta webgunea ere prestatu da herritarren iritziak biltzeko. Inkesta betetzen dutenen artean saria zozketatuko dute, gainera. Animatu eta bete inkesta, Gipuzkoan zerbitzua euskaraz ematen laguntzeko.
2014/05/30
2014/05/29
Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Lazkao Txiki XXIII. Bertsopaper lehiaketa martxan da eta bertso sortak bidaltzeko epea irekita dago.Hauexek dira lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu beharrekoak:
-->
Animatu eta bidali zuen bertsoak!
2014/05/28
Datorren ikasturterako matrikulatzeko eskaintza berezia
2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
- 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
- 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu,
aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen
jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko
baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa:
Beasaingo euskaltegia. Urbialde 7, behea. 943 88 93 40.
E-posta: beasain@aek.org
Ordiziako euskaltegia. Nafarroa beherea,1. 943 88 91 74.
E-posta: ordizia@aek.org
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia.
Eman izena ekainaren 20a baino lehen eta ikasi eta landu euskara gure
euskaltegietan!
Hamaika barnetegi eta ikastaro udan
BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1) ARANTZA (uztaila/abuztua) eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 7tik 20ra (Matrikulatzeko azken eguna: ekainak 26)
Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra (Uztailak 10)
Abuztuaren 4tik 17ra (Uztailak 24)
Abuztuaren 18tik 31ra (Abuztuak 7)
Irailaren 1etik 14ra (Abuztuak 21)
EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 14 egun (90 ordu). 486€
Abuztuaren 18tik 31ra (Matrikulatzeko azken eguna: abuztuak 7)
Mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 7 egun (45 ordu). 243€
Irailaren 1etik 7ra (Matrikulatzeko azken eguna: abuztuak 21)
Familia barnetegia. ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 462 €. Haurrak: 274 €
Uztailaren 7tik 18ra (Matrikulatzeko azken eguna: ekainak 20) Forua - Aduna- Zugarramurdi
Uztailaren 28tik abuztuaren 8ra (Uztailak 17) Aduna - Forua - Zugarramurdi
Abuztuaren 4tik 15era (Uztailak 25) Zugarramurdi - Forua - Aduna
Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar (Urduñatik Zarautzera). 15 egun. 498€
Uztailaren 5etik 19ra (Matrikulatzeko azken eguna: ekainak 25)
Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar (Areatzatik Izabara). 15 egun. 498€
Abuztuaren 2tik 16ra (Matrikulatzeko azken eguna: uztailak 25)
DESKONTUAK (Hego Euskal Herrian)
AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean zehar 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei)
2 barnetegi egiteagatik % 10
3 barnetegi egiteagatik % 15
3 seme-alabekin, haur guztien matrikularen % 10
Aplikatutako deskontuak osotara ez dira % 15 baino gehiago izango
BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia 12 egun (70 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 610€ / langabetuentzat: 525 €
Uztailaren 21etik agorrilaren 1era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)
Agorrilaren 4tik 15era (Uztailak 25)
Euskalduntze barnetegia 24 egun (140 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 1098€ / langabetuentzat: 945 €
Uztailaren 21etik agorrilaren 15era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)
Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 7 egun (35 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€
Uztailaren 28tik agorrilaren 3ra (Izena emateko azken eguna: uztailak 18)
IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 637 200 100 // 946 464 000 eta udabarnetegiak@aek.org
IKASTARO TRINKOAK
Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Webgune honen "aurkitu zure euskaltegia" atalean, eskaintza euskaltegiz euskaltegi kontsultatu dezakezu.
ON LINE IKASTAROAK
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat, on-line ikasteko aukera ere izango da AEKn.
Euskalduntzearen mailak (B1 (1. maila), B2 (2. maila) edota C1 (3. maila)- egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
Uztailaren 1etik irailaren 26a (100 ordu). 334 €.
Hobekuntza ikastaroa. 3. maila/C1 gaindituta dutenentzat. Euskara maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean 4. maila egin nahi duten lagunentzat egokia. Uztailaren 1etik irailaren 26a (100 ordu). 334 €.
Irailean
C2 azterketa prestatzeko ikastaroa. 40 ordu. 200 €.
Hasierako mailetarako BOGA ikastaroak ere eskainiko ditugu.
Informazioa // izen emateak: e-idazkaritza@aek.org // www.egela.aek.org

Goiz pasa ederra egin dugu Igartzan
Beasaingo Igartza multzoa bisitatu dugu gaur goizean eta bertako bazterren berri jakiteko parada izan dugu. Gurutzebidea zegoen tokitik, Dolarea ondotik, abiatu gara eta, jarraian, Igartza jauregia ikusi dugu. Jauregiko patio aldera eta goiko solairura jo dugu ondoren eta azpian dagoen presa zaharraren aztarnak ikusteko aukera ere izan dugu.
Ubidearen ibilbidea jarraituz, burdinola dagoen eraikinerantz abiatu gara gero eta handik errota aldera. Amaieran, ermitan sartu gara eta bertan dagoen margolana ezagutu dugu.
2014/05/27
Liburuak eta diskoak prezio merkeagoan!
Ikasturtero bi irakurle kanpaina izaten ditugu eta udakoa martxan dugu jada. Hainbat liburu, disko eta hiztegi dauzkazue zain, deskontuarekin, gainera. Ekainaren 2an amaituko da eskaerak egiteko epea, beraz, azti ibili!
2014/05/26
III. Pintxo lehiaketa egin dugu
Pintxo lehiaketaren hirugarren edizioa egin genuen joan den asteazkenean Ordiziako plazan. Euskaltegiko bost taldek hartu zuten parte eta bakoitzak bi pintxo ezberdin prestatu zituen. Osagaiak berak ziren guztientzat eta talde bakoitzak sormena erabili zuen osagaiak aukeratu eta pintxoak egiteko. Arratsaldeko seietan hasi ziren prestaketa lanetan eta ordu eta erdi izan zuten pintxo hotzak aurkezteko.
Guztira hamar pintxo mota ezberdin izan genituen lehiaketan. Epaimahaiko kide izan ziren Carlos Jandula eta Kiran Ghimire ikasleek pintxo bakoitza dastatu zuten eta itxura, usaina, zaporea eta izenaren origiltasuna hartu zuten kontuan puntuak ematerakoan.
Arratsaldeko zortziak aldera eman zuten epaia bi ikasleek.Ordiziako goizeko A2 taldeak irabazi zuen 'AEK-ko txalupa' izeneko pintxoagatik, eta ikasleek egindako oroigarria jaso zuten.Zorionak!
2014/05/20
AISA taldekoek arratsalde pasa egin dute Oaingun
Eguerdiko AISA taldekoek otordua eta arratsalde pasa egin zuten joan den asteazkenean Oaingun. Giro ederrean egon ziren janean eta solasean, argazkietan ikus daitekeen bezala.
2014/05/19
Txiste liburuxka aurkeztu dugu prentsaurrean
Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketak ibilbide luzea du eta saritutako lan ugari izan dira. 2008tik 2013ra saritutako txisteak liburuxka batean bildu ditugu eta gaur aurkeztu dugu prentsaurrekoan.
Animatu liburuxka irakurtzen eta baita lehiaketan parte hartzen ere!
2014/05/15
Bidali euskarazko txiste eta pasadizoak!
Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa martxan dugu aurten ere, eta hogeita hirugarren aldiz prest gara umoreari heldu eta gozatzeko. Euskarazko txiste eta pasadizo originalak, barregarriak, dibertigarriak, zoroak...nahi ditugu, beraz, has zaitezte ganbarari hautsa kentzen.
Hauek dira lehiaketaren oinarriak:
- Txiste edo pasadizoak euskaraz idatzitakoak izan behar dira (batua edo euskalkia).
- Parte hartzaileek 16 urte beteak izan behar dituzte.
- Epaimahaikoa euskaltegiko ikasle eta irakasleek osatuko dute eta eurek erabakiko dute txiste sarituak zein izango diren.
- Iraingarriak izan daitezkeen txiste edo pasadizoak baztertu egingo dira.
- Sarituek ekainean egingo den sari banaketan parte hartu beharko dute eta eurek joaterik ez balute, beste norbaitek jaso beharko du saria euren izenean.
- Txiste edo pasadizoak helbide hauetakoren batera bidali behar dira maiatzaren 31a baino lehen.
Beasaingo euskaltegia Ordiziako euskaltegia
Urbialde behea 7 Nafarroa beherea 1
20.200 Beasain 20.240 Ordizia
E-posta bidez ere bidal daiteke goierri@aek.org helbidera.
E-posta bidez ere bidal daiteke goierri@aek.org helbidera.
Izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia ere bidali txistearekin batera.
- SARIAK
1. saria: Bost lagunentzako afaria Ataungo Urbitarte sagardotegian.
Animatu eta parte hartu!
2014/05/14
Eman izena pintxo lehiaketarako!
Euskaldunok janerako eta edanerako grina izan ohi dugu eta pintxozale amorratuak gara. Zaletasun hori aitzakiatzat hartuta III. Pintxo lehiaketa izango dugu maiatzaren 21ean, 18:00etan, Ordiziako plazan. Euskaltegiko ikasleek eta animatzen diren herritarrek asteartera arteko epea dute izena emateko. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta erabiliko diren osagaiak azpiko dokumentuan dituzue.
Animatu eta parte hartu!
2014/05/13
Maiatzeko lehiaketa
Hilabete honetako galdera: Goierriko zein herritan daude kartzela, zerrategia eta burdinaren mendia?
Saria: ekainaren 13an egingo dugun ikasturte amaierako afarirako bi txartel.
Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.
Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi, mesedez.
Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.
Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi, mesedez.
2014/05/08
D'elikatuzen izan gara gaur goizean
Ordiziako goizeko A1 eta EGAko taldekoak D'elikatuz Interpretazio Zentroan izan gara gaur goizean. Lehenik eta behin, sarrerako solairuan bildu gara eta Ordiziako hiribilduari eta Interpretazio Zentroaren sorrerari buruzkoak kontatu dizkigu Gemak.
Jarraian, hirugarren pisura igo eta bertan Ordiziako azokari buruzko ikus-entzunezkoa ikusi dugu eta Idiazabalgo gaztaren ingurukoen berri ere izan dugu: jatorri izendapena, nola egiten den gazta...
Ondoren, bigarren pisuan elikadurak gizakientzat duen garrantziaz jabetu gara eta elikadura piramidea ere ezagutu dugu, elikagai mota bakoitza zer maiztasunez jan behar den jakiteko.Pisatu ere egin gara eta bakoitzak egunean jan beharreko kaloria kopurua ere kalkulatu digu bertako makinak.
Azkenik, Goierriko turismoari buruzko bideoa ikusi dugu eta baita bertako ezaugarri diren hainbat elementu ikusi ere.
Bisita interesgarria izan da, benetan. Berriz ere itzuliko gara ziur asko, gehiago ikastera!
2014/05/07
Euskara batua vs. euskalkiak
Euskara batuak eta euskalkiak nola uztar daitezkeen aztertuko dute gaurko 'Tribuaren berbak' saioan. Euskalkien sorreraz, beste hizkuntzetan gai honen inguruan dauden iritziez, eta euskara batuaren sorreraz arituko dira saioan. Horretaz gain, Ordizia aldean ibili dira herritarrei hitzen inguruan galdezka, eurenak ez diren euskalkiei buruz zer dakiten jakiteko. Gaur gauean duzue ikusteko aukera, ETB1en, 22:15ean.
2014/05/06
Ezetz esanahia asmatu!
EGAko goizeko taldekoek zenbait lokuzio aukeratu dituzte Mantxut izeneko webgunetik. Testuinguruan kokatu dituzte, euren esanahia asmatu ahal izateko. Ea lortzen duzuen!
1. Tabernan nengoen lagunekin eta dantzan hasi nintzenean itzalik gabe geratu nintzen.
2. Kotxea kolpatu zidan. Hori da alukia!
3. Ordaintzera nindoala, dirurik gabe nengoela konturatu nintzen.: uhaingi!
4. Zerbitzariari: garagardoa bazin bazun baso bitzen, mesedez.
5. Kotxean zilipituan iritsi nintzen Donostiara.
6. Hainbeste ikasi dut azterketetarako ezen izugarrizko fritomasa dudan!
7. - Hawaiko Ironmana egingo dut.
- Astoaren polainak!
8. Gaua iluna zen arren, Koldo eta biok izarrak zenbatzen aritu ginen.
9. Londresen abokatu lanetan ari denetik ur handiko arraina bihurtu da.
10. Hainbeste ikasi dut azterketetarako non itsosupeteku fritomasa dudan!
Zuen erantzunen zain geratuko gara eta esango dizuegu asmatu duzuen ala ez. Animo!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)