2019/11/29

Euskararen eguna: Whatsapp eta Telegram lehiaketa

Euskararen Egunaren harira, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak martxan jarritako lehiaketa baten berri eman dute Zuzeu gunean. Geure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa izango da eta, horren barruan, osasuna eta euskara lotzen dituzten mezuak.

Helburua Watxap eta Telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sormena nahiz sarea miatzeko trebezia gako izango dira horretan. Bi talde egingo dira: mezu orokorrak eta osasunarekin lotutako mezuak.

Beraz, Watxapetik edo Telegrametik bidal daitezkeen mezuak, irudiak, bideoak, memeak… bidali eta bi multzo hauetako onenak Zuberoako Ikastolen aldeko Ahüzki saskia jasoko du. Banaka edo taldeka aurkeztu daiteke.


Animatzen bazarete, 656 30 37 67 telefono zenbakira nahiz oee@oeegunea.eus helbidera  bidali behar dituzue eta zuen izen-abizenak zein diren esan. Hauek dira epeak eta parte hartzeko bideak:

  • Azaroaren 26tik abenduaren 8ra. Edukiak bidaltzeko epea, tartean Euskararen Egunean noski.
  • Abenduaren 9tik 15era. Bozketa irekia www.oeegunea.eus atarian. Jasotako eduki guztiak sarean eskegiko ditugu eta bertan edozeinek bozkatu ahalko du.
  • Abenduaren 16an. Irabazleen izen-abizenak argitaratu eta sariak bidali.

2019/11/28

Iruñean bizi den marseillarra, Aljeriako amona usurbildarrarekin euskaraz


Yasmine Khris Maansri 23 urteko marseillarra Iruñean bizi da maiatzaz geroztik. Besteak beste,AEKn euskara ikasten ari da eta lehenbizikoz euskaraz hitz egiteko aukera izan du Aljerian bizi den amona Mari Karmenekin. Bost hamarkadatik gora daramatza Yasminen amona usurbildarrak Aljerian bizitzen. Hango eginda erabat, alabaren alabarekin euskaraz hitz egiteko modua du, bilobak eman duelako euskara ikasteko pausoa. Amonaren esana betez, euskara sakontzen jarraitzekotan da biloba gaztea, oraingoz, Iruñea aldean. Eskerrik asko euskaraz bizitzearen aldeko hautua egiteagatik!

Entzun Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan egindako elkarrizketa. 

2019/11/27

AEKn euskara irakasle izan nahi al duzu?


AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago: urtarrilaren 13tik ekainaren 7ra izango da, erabat online.
Ikastaroaren prezioa 458 eurokoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko e-idazkaritza@aek.eus helbidera idatzi. Izena emateko azken eguna: abenduaren 18a.

Emakumeen aurkako indarkeria salatzen


Astelehenean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izan zen eta hainbat ekitaldi izan ziren Goierriko herrietan. Euskaltegiko ikasle zein irakasleek Ordiziako giza-katean zein plaza nagusiko ekitaldian eta Beasaingo elkarretaratzean parte hartu zuten, Goierriko Hitzaren irudietan ikus daitekeen moduan. 




Albistea Goierriko Hitzan.

2019/11/25

Azaroko lehiaketa: erantzuna

 
Erantzuna: Amets Arzallus. 
Saria: abenduaren 13tik 15era egingo den Beasaingo liburu eta disko azokan erabiltzeko 50 euroko bonua.
Puntuazio gehien lortu duten parte-hartzaileen artean zozkatuko da saria.
 
Lehiaketaren laguntzaileak:
 
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/11/22

Euskal esamoldeen lehiaketa

Ongi etorri euskal esamoldeen unibertsoaren Instagram erronkara!

2019ko azaroaren 4tik 25era bitartean martxan da euskal esamoldeen inguruko lehiaketa Labayru fundazioaren eskutik. Esamoldea aukeratu, bideo originala sortu eta Instagramera igotzen ari dira bideoak, #botaba traolarekin. 

Lehiaketaren webgunean esamolde zerrenda bat argitaratu dute bideoetan erabili ahal izateko. Dagoeneko, hainbat bideo igo dituzte sarera eta guztiak ikusgai daude euren web orrian

Bi sari egongo dira: sari nagusia eta esamolderik originalarena. Europan barrena bidaiatzeko Interraileko lau txartel eskuratuko dituzte irabazle nagusiek. Bigarren saria irabazten dutenek,berriz, 4 lagunentzako abentura-esperientzia biziko dute. Taldeak hainbat ekintzaren artean aukeratu ahal izango du: espeleologia, arroilen jaitsiera, zubi-saltoa (puenting–a), coastering–a, eskalada, surfa, tirolina etab. Horretaz gain, parte-hartzaileen artean Mr. Euskaldunen produktu pertsonalizatuak eta 2020ko BBK LIVE eta Donostia Festibalerako sarrerak zozkatuko dira. Sari banaketa Durangoko Azokan egingo dute.

Azaroko AIZU! aldizkaria kontuz beteta


Hilabete honetan AEKren koordinatzaile berri Alizia Iribarren ikus dezakegu AIZU!-ren azalean. Tuteran egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hasi zen; ondoren, Erriberako AEKren arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren koordinazio lanetan aritu da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. 

Arin-arin atalean, AIZU!-ko lagunak Julen Arburua artzain eta gaztagilearekin mintzatu dira. 441. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Errigoraren urrats berriak; Gasteizko Kafe Antzokia; Bilboko Arte Liburuen Azoka, BALA; zumakea, Lizarrako ondare...

Irakurketa on!

2019/11/21

Irakurle kanpainarako eskaerak egiteko azken egunak


Neguko irakurle kanpaina martxan dugu  eta, horri esker, AEKren ikasleek liburuak eta bestelako material batzuk merkeago eskuratzeko aukera duzue. Eskaerak azaroaren 26a baino lehen egin behar dira: eskaera orria bete, ordainketa egin eta ordain-agiria eta eskaera orria irakasleari eman behar dizkiozue. 


Beasaingo Aittu euskara elkartearen aurkezpen festa




Iazko Euskaraldiaren ondotik, bertan emandako hauspotik eta ilusiotik, Beasainen Aittu euskara elkartea sortu da. Bihar, hilak 22, aurkezpen-festa egingo dute Loinazko San Martin plazaren azpian, 20:00etan. Muxutruk musika taldeak eta Ana eta Elena aktoreek girotuko dute aurkezpena.Horretaz gain, gaztaina erreak eta sagardoa ere izango dira. Saioaren amaieran,bazkide txartelak betetzeko aukera izango dute beasaindarrek.


Informazioa osoa Goierriko Hitzan.

2019/11/18

Azaroko lehiaketa: 3.pista

 

Amets egitea libre denez, gure pertsonaiak bere ametsa bete zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuenean.
  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/11/15

Asmakizunak

Ordiziako Txindoki eta Zazpi taldeetako ikasleek asmakizunak egin dituzte. Ea asmatzen duzuen zein animalia diren!

2019/11/14

Euskal jantziak eta berdintasunaren mataza


Iluntzeko taldeetako batzuk Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan izan ziren joan den asteazkenean. Euskal jantzien erakusketa jarri dute bertan Asmube emakumeen elkartekoek eta bertan erakusgai ziren jantziak ikusi zituzten.




Horretaz gain, azaroaren 25aren harira, Asmubekoak berdintasunaren matazak egiten ari dira eta euskaltegikoek bertatik bertara ikusi zuten egiten ari diren lana.

2019/11/13

Taldeak ezagutzen: Borrokalariak


Ordiziako Urdaneta eskolan badira guraso taldeak eta horietako bat da argazkian ageri dena. Borrokalariak aukeratu dute izentzat, eta ez da harritzekoa ala? Izan ere, euskara ikasle guztiak dira halakoak. Animo eta segi euskara ikasteko borrokan!

2019/11/12

Taldeak ezagutzen: Euskara zaindu



Ordiziako Orkli enpresan pare bat talde ditugu eta horietako bat da hau: Euskara zaindu. Gogotsu ikasten jarraitu!

2019/11/11

Azaroko lehiaketa: 2.pista


2.pista

Hendaiarra da, eta euskarazko astekari ezagun batean eta Euskadi Irratian kolaborazioak egin ditu.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/11/07

Taldeak ezagutzen: Mundu bakarra


Ordiziako beste talde bat daukagu gaurkoan, Mundu bakarra. Zer esan nahi ote dute? Hainbat tokitakoak direla baina mundu bakarreko kide? Ea argitzen diguten...Asko ikasi zuek ere!

2019/11/06

Taldeak ezagutzen: Igartubeiti


Ezkioko taldea ere gerturatu zaigu txoko honetara. Hasiera mailako ikasleak dira eta gogotsu hasi dira ikasten. Belarriprest dira oraingoz, baina Ahobizi izan nahi dute. Eutsi horri!


2019/11/05

Taldeak ezagutzen: Gramatikazaleak


Ordiziako beste talde baten argazkia iritsi zaigu. Ez omen daude denak argazkian baina argazkikoak taldeko kide dira behintzat. Gramatika zaleak omen dira, gainera. Bada, gramatika asko ikasi eta praktikan jarri! Animo, kuadrilla!

2019/11/04

Azaroko lehiaketa: 1.pista


1.pista


Kazetaria da, baina bere zaletasunak egin du ezagun gizon gazte hau.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak