Oraingo honetan Poliki-poliki taldea izan da hitz ezkutua asmatzen lehena. Pista bakarra nahikoa izan dute hitza etorkizuna dela asmatzeko. Zuek bai azkarrak! Sari gisa, praktikatu produktu sorta hau zuentzat:
2024/05/30
Maiatzeko hitz ezkutua: irabazlea
2024/05/13
Hemen doa maiatzeko hitz ezkutuaren hirugarren pista:
1.pista: Askorentzat kezka iturri izan ohi da.
2.pista: Gehiegizko kezkak momentuaz gozatzea eragotz dezake.
3.pista: Batzuek uste dute iragarri daitekeela.
- Jokoaren arauak:
Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria. - Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua
Irteera Arrikrutz kobetara
Egon al zara inoiz Araotz eta Arantzazu artean dauden Arrikrutzeko kobetan? Orain duzu, bada, lurpeko mundu zoragarria ezagutzeko aukera. Animatu eta eman izena!
Maiatzeko hitz ezkutua: bigarren pista
Hemen doa maiatzeko hitz ezkutuaren bigaren pista:
1.pista: Askorentzat kezka iturri izan ohi da.
2.pista: Gehiegizko kezkak momentuaz gozatzea eragotz dezake.
- Jokoaren arauak:
Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria. - Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua
2024/05/07
Maiatzeko hitz ezkutua
Hemen doa maiatzeko hitz ezkutuaren lehenengo pista:
1.pista: Askorentzat kezka iturri izan ohi da.
- Jokoaren arauak:
Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria. - Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua
2024/05/03
Apirileko hitz ezkutua: irabazlea
Askok asmatu duzue apirileko hitz ezkutua txanpona dela, baina gehienek hirugarren pistarekin bota duzue erantzun zuzena. Betikoak taldeak, berriz, pista bakarra behar izan du erantzuna bete-betean asmatzeko. Zorionak, Betikoak! Intuizio ona duzue! Orain, zuen artean zozketatu bi lagunentzako gosaria.
Astelehenean publikatuko dugu maiatzeko hitz ezkutuaren lehen pista. Adi egon!