2022/06/27

Kixketeko gosariaren irabazlea

 

Zozketatu dugu parte hartzaileen artean Kixket kafetegiko gosaria eta irabazlea: Marian Rodriguez izanda! 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta Marian, gozatu gosariaz!

 

 


2022/06/20

Hurrengo ikasturtera arte!

2021-22 ikasturtea laster amaituko dugu, eta ikastaroari bukaera emateko ukendu tailerra egin dugu Igartza Jauregian. Gure arbasoek erabiltzen zituzten sendabelar ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu eta ukendua nola egiten den ere ikasi dugu. Ukendu tailerra ez ezik, beste txango bat ere egin dugu Hitzaro euskara elkartearekin batera; Zumaira joan gara. 

Hementxe dituzue ikusgai argazki batzuk: 

 















 


 

2022/06/13

Kixket kafetegiko gosaria zozketatuko dugu bi lagunentzat


Ekaineko Aizu! aldizkariko 'zokomiran' atalean galdera interesgarri bat dago:

Hondamendi nukearra gertatuko balitz eta bizirik irtengo bagina, zer jango genuke? 

AIZU! aldizkaria

Erantzuna baldin badakizu, bidali mezua 688746638 telefono zenbakira ekainaren 22rako baino lehen. Parte hartzaileen artean bi laguntzetako Ordiziako Kixket kafetegiko gosaria zozketatuko dugu. 

Zorte on!




2022/06/06

Goierriko Goiztiri AEK-n aurre-izena ematea zabalik!

Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.

Webgune HONETAN nahiz Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietan egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (online ikastaroen aurrematrikula hemen)!!

Aurrematrikula ekainaren 24a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- %5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2021/22- prezioetan aplikatzen da).
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.