Adarra taldekoak euskal musikaren munduan ari dira sakontzen, eta oraingoan Ken 7 taldearen inguruko ezagutza aberastu dute. Ilargia abestiarekin eman diote errematea lanketari.
2018/02/28
Kafea hartu nahian
Sorginak taldeko ikasleek kafea hartu nahi izan dute euskaltegian, baina arazoa izan dute. Konponbidea bilatu diote, ordea.
Zozomikoteren ipuina
Ordiziako Gautxori taldekoek Zozomikoteren ipuina irakurri dute guretzat. Ikusi eta entzun!
Gustatu al zaizue?
Otsaileko lehiaketaren zozketa
Otsaileko lehiaketan Ordiziako inauterietako pertsonaia zein den galdetu genuen eta Zozomikote erantzun zutenen artean egin dugu zozketa. Auskalo taldeko ikasleak arduratu dira irabazlearen izena ateratzeaz. Bideoan ikus daitekeen moduan, Goazen taldekoek lortu dute ostiralean Ataungo Urbitarte sagardotegira egingo dugun irteerarako lagun batentzako afaria. On egin!
2018/02/27
Udaberriko oporretan barnetegia
Udaberriko oporretako egunotan, martxoaren 29tik apirilaren 2ra, ikastaro berria eskainiko dugu AEKn.
Barnetegi hau Arantzan izango da eta B1 eta B2 mailak eskainiko ditugu.
Prezioa: 290 euro.
Informazioa/izen-emateak: nafarroa@aek.eus // 948 22 02 13
Udaberrian ere, #euskarapraktikoa!
Asteburuko barnetegiak maiatzean
Azkeneko ikasturteetan bezala, AEK-k aurten ere asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean (Nafarroa). Hona hemen datak:
- Maiatzak 4-5-6, Arantzan, B2 eta C1 mailak
- Maiatzak 11-12-13, A2 eta B1 mailak.
- Maiatzak 19-20, Iruñean, Hiri barnetegia, B1 mailatik gora.
Ikasturte honetan berrikuntza batekin gatoz. Izan ere, udaberriko oporretan bost eguneko ikastaroa eskainiko dugu:
-Martxoaren 29tik apirilaren 2ra, Arantzan, B1 eta B2 mailak.
Foruko barnetegia, urte osoan zabalik
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.Informazio gehiago HEMEN.
Izen-emateak eta informazioa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000
AEKn, euskara praktikoa!
2018/02/21
Iparraldean dastatuko dituzte Errigorako produktuak
Urtarrileko lehiaketan Errigorako produktuz osatutako kaxa zozketatu genuen, eta irabazleak saria jaso berri du gure euskaltegian. Txomin Arizaga azkaindarrak dastatuko ditu Nafarroa hegoaldeko produktu gozoak, eta baita argazkian berarekin agertzen den Eki semeak ere. On dagizuela!
2018/02/19
Martxoaren 2an egingo dugu sagardotegira irteera
Urteroko ohiturari jarraituz, Ataungo Urbitarte sagardotegira irteera egingo dugu ikasturte honetan ere, eta martxoaren 2an izango da. Euskaltegiko hainbat ikasle eta irakaslez gain, Ordiziako Hitzaro euskara elkarteko kideak eta Mintzalaguna egitasmoko partaideak ere izango dira irteeran.
Sagardotegira joateko autobusa egongo da. Ordiziako tren geltokitik 20:30ean aterako da, eta Beasaingo Zaldizurreta kaleko biribilgunean (trena dagoen horretan) ere egingo du geldialdia 20:45ean.Itzulera 00:00etan izango da.
Irteerarako izena emateko epea ostegunean, hilak 22, amaituko da. Interesa duzuenok, euskaltegian eman behar duzue izena, eta 29 euro ordaindu behar dituzue.
Animatu!
Iazko irteeraren kronika
AEKren udako barnetegia %25 merkeago
AEKren ikaslea bazara, eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEKren ikaslea izateagatik.
Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.
Honatx barnetegietako datak:
EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 2tik 15era, uztailaren 16tik 29ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), uztailaren 30etik abuztuaren 12ra, eta abuztuaren 13tik 26ra. Irailaren 3tik 16ra
B2 / C1 (EGA) MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA: abuztuaren 13tik 26ra
FAMILIA BARNETEGIA: uztailaren 2tik 13ra, uztailaren 16tik 27ra, eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era
Aprobetxatu ikasleentzako AEKren eskaintza berezia ! Ez galdu aukera!
2018/02/14
Otsaileko AIZU! kalean
Otsaileko aldizkaria ere edukiz beteta datorkigu: Maialen Lujanbio eta Aitor Frantzesenari elkarrizketak; Barrongo urtegiaren inguruko polemika; desagertu eta sortu berri diren euskarazko aldizkariak; Booktegi sareko liburutegia; Irulegiko gaztelua...
AEK-ko ikasleek jaso duzue jada euskaltegian. Zeuk ere irakurri nahi baduzu, segi kioskora ziztu bizian edo egin harpidetza eta etxean jasoko duzu.
Ordiziako merkatariei zuzendutako autoikaskuntza ikastaroa
Ordiziako merkatariei zuzendutako autoikaskuntza ikastaroa dugu martxan. 100 orduko ikastaroak izango dira eta Ordiziako Udalari esker, merkatariek 92 euro besterik ez dute ordaindu beharko. Materiala norberaren beharrei egokitua izango da eta, gainera, tutoretzak dendan bertan egingo dira.
Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan otsailaren 15a baino lehen. Izena ematen duten lehen bost merkatarientzat izango da soilik, beraz, azkar ibili!
B2 edo C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroak
B2 edo C1 mailako azterketa prestatzeko garaiz zabiltza oraindik! Autoikaskuntza edo on-line ikastaroak ditugu zuri eskaintzeko. Xehetasunak dokumentuan dituzue jasoak.
Interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan otsailaren 15a baino lehen. Azkar ibili, bestela ez duzu azterketa prestatzeko denborarik izango eta!
Otsaileko lehiaketa
Hilabete honetako galdera: Ordiziako inauterietako zer pertsonaia da irudian agertzen dena?
Saria: martxoaren 2an Ataungo Urbitarte sagardotegira egingo dugun irteerarako lagun batentzako afaria. Autobusa ere izango da hara joateko.
Parte hartzeko azken eguna: otsailak 26.
Bidali zure erantzuna:
- E-posta: goierri@aek.eus
- Whatsapp mezua: 607 635 687
Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.
Lehiaketaren laguntzaileak:
2018/02/08
Inauteriak euskaltegian
Inauteriak heldu dira euskaltegira ere! Inauterien inguruko lanketa egiteaz gain, Ordiziako goizeko talde bakoitzak, gainerakoen aurrean egiteko zer edo zer prestatu du eta, horrela, ikuskizun borobila osatu dute.
Adarra eta Goazen taldekoek, Zozomikoteren pertsonaia ardatz hartuta, dantza egin dute eta kaldereroen errepika antzeztu dute.
Honelako erakustaldiaren ondoren, txalo-zaparrada jaso dute, noski!
Ordiziako Arrakalak taldekoek, berriz, inauterietako hainbat pertsonaiaren
deskribapenak egin dituzte, eta gainerakoek zer pertsonaia den asmatu
dute.
Azkenik, Auskalo taldekoek, Zozomikoteren sorrera nola izan zen, mitoa nola sortu zen asmatu dute, eta antzeztu.
Ikuskizun ederra osatu dute, ezta?
2018/02/06
Talo goxo-goxoak hotzari aurre egiteko
Gaurko hotzari aurre egiteko abagune ederra izan dugu Arriarango Intxaurpe elkartean egin dugun talo-tailerrean. 90 lagun inguru elkartu gara bertan, ikasle, irakasle eta herritarrak kontuan hartuta. Herritarren arten Lituania eta Esloveniatik etorritako bi lagun ere izan ditugu, gertuko euskaldun baten bidez tailerraren berri izan eta talogintzari buruz ikasteko gogoz gerturatu direnak.
Segurako talogileek orea nola egin irakatsi digute eta tailerreko
parte-hartzaileak adi-adi egon dira begira.
Jarraian, taloa bera nola zanpatu, nola eman forma, ere azaldu diete talogileek mahaietara gerturatu direnean. Gero, bakoitzak bere taloa
egin du eta sutan erretzera eraman.
Azkenik, txistorra, hirugiharra,
gazta edo txokolatea barruan sartu eta
dastatu egin dute. Horretaz gain, txotx garaia izanik, nahi izan duenak
elkarteko sagardoa ere dastatu du.
Mila esker urtero ekintza hau antolatzen laguntzen diguten Segurako
talogileei eta Intxaurpe elkarteko kideei. Eta nola ez, parte hartu duzuen guztioi. Datorren urtean ere elkartuko gara berriz!
2018/02/05
Bihotz-biriken suspertzea nola egin ikasten
Bihotz-biriken suspertzea nola egin ikasi zuten euskaltegiko hainbat ikasle eta irakaslek joan den asteazkenean Beasaingo Igartza jauregian. DYAko langileek hainbat azalpen eman zizkieten panpina baten laguntzaz.
Jarraian, entzun eta ikasitakoa praktikan jarri behar izan zuten, euren burua horrelako gertakari erreal batean imajinatuta.
Ikasle eta irakasle iaioak ditugu, ez al da hala?
2018/02/02
Inauterietarako planak
Ordiziako Adarra taldekoek inauterietako egitarauaren berri eman dute kartel koloretsu batzuen bidez. Euskaltegiko paretan jarri dituzte gainerakoek ere ikus dezaten.
Dotoreak, ezta?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)