2024/02/29

Kobazulo taldeak irabazi du selfie lehiaketa

Kobazulo taldeak irabazi du aurtengo selfie lehiaketa. Pertsonaia mitologikoen paperean sartuta, kobazulo bat irudikatu dute taldearen izenari keinu eginez. Sari gisa, ateratako argazkia daraman egutegia jasoko duzue. Zorionak, talde!


Gainerako taldeek jasotako puntuak ikusi nahi badituzue, hemen duzue sailkapena:  

1.- KOBAZULO: 60 PUNTU

2.- TXINDOKI: 51 PUNTU

3.- POLIKI-POLIKI: 50 PUNTU

4.- AURRERA: 46 PUNTU

5.- KUTTUNA: 40 PUNTU

6.- OIANGU: 39 PUNTU

7.- AIZKORRI: 33 PUNTU

8.- CONKER: 32 PUNTU

9- ARGIAK: 30 PUNTU

10.- BETIKOAK: 30 PUNTU

11.- ZALDIBI: 28 PUNTU

12.- EGUZKILOREAK: 27 PUNTU

13.- C1 +: 24 PUNTU

14. AKELARRE: 23 PUNTU



 

 

 

 

Otsaileko hitz ezkutua lehiaketako irabazlea

Aisia da otsaileko hitz ezkutua; denok nahiko genuke gehiago izan, hitz palindromoa da, eta, denbora librearekin berdindu izan den arren, ez da gauza bera. Askok asmatu duzue, baina ia denek hirugarren astean. Lehenengo pistarekin ez du inork asmatu, eta bigarrenarekin asmatutakoen artean egingo dugu zozketa:





Zorionak, Egle! Bi lagunentzako Ordiziako Kixket kafetegian gosaria, zuretzat! On egin!

2024/02/27

Joaldunen bisita

 

Atzo, otsailak 26, Goiztiri euskaltegiko hainbat taldek saio berezia egin genuen Beasaingo egoitzan: herriko Zanpaldunak joaldun taldeko bi kidek solasaldi atsegina eskaini ziguten.

Taldearen helburuak joaldunen ohiturak eta euskal kultura mantentzea, babestea, zabaltzea eta sustatzea dira. Jantzi berezia daramate soinean, eta zein ezaugarri dituen azaldu ziguten: alkandora zuria, ardi-larrua, koloretako zapia lepoan, azpiko gona zuria galtza urdinen gainetik, tunturroa (koloretako zinta eta lumez egindako kapela), gerrian bi joare, artilezko galtzerdiak, abarkak eta eskuineko eskuan isipua. Tradizioak dioenez, garai batean joareak erabiltzen zituzten baserritako abereak hiltzen zituzten basapiztiak zein espiritu gaiztoak uxatzeko.

Taldean zortzi joaldun izateaz gain, artzain izeneko pertsonaia bat ere badute. Honek ez du joarerik eramaten, baina makila eta adar batekin joaldun taldeari bidea ireki eta erritmoa ezartzen dio.

Gustura entzun genituen Zanpaldunak taldeko kideen azalpenak, eta saioaren amaieran ikasle batzuk joaldunez janztera ere animatu ziren! Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, guk ederki pasatu genuen euskaltegi barruan.

 




 

2024/02/19

Otsaileko hitz ezkutua: hirugarren pista


  • Jokoaren arauak: 
    Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

  • Saria:
    Bi lagunentzako gosaria zozketatuko dugu.



 

Lehenengo pista:

Segur aski, guztiok nahiko genuke gehiago izan.

 

Bigarren pista:

Hitz palindromoa da; berdin irakurtzen da ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera.

 

Hirugarren pista:

Denbora librearekin berdindu izan da, baina ez da gauza bera.