Euskaltegian lanketa egin ostean, Altsasuko inauteriak bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan dugu aurten. Asteartean, hilaren 13an, momotxorroek, sorginek, akerrek eta gainerako pertsonaiek Altsasuko kaleak hartu zituzten, eta bertan izan ginen jaiaz barru-barrutik gozatzen. Odolaren erritua egin ondoren, herriko kaleetan zehar ibili ziren pertsonaia mitologikoak izua zabaltzen. Benetan jai herrikoi eta ikusgarria altsasuarrena!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina