2021/12/21

Euskal beldarrak garaile!

Altsasu antzerkirako bi sarrera lortu dituzte Euskal Beldarrak taldeko ikasleek; beraz, Usurbe Antzokian abenduaren 28an, asteartea, arratsaldeko 20:30ean Altsasu antzezlana ikusteko aukera izango dute. ZORIONAK!!! 




2021/12/18

Urtarrilean KORRIKA batzordeak martxan

Badator Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia! Badator 22. KORRIKA!!! 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Oraingoan Amurriotik Donostiara. 




Goierrira ere helduko da eta guk, goierritarrok, betiko legez, gure ekarpena egingo diogu KORRIKAri helduen euskalduntzea babesteko. Horretarako, Goierrin herriz herri batzordeak antolatuko ditugu eta mezu honen bidez batzordetan parte hartzeko gonbita egiten dizugu.  Urtarrilean hasiko gara buru belarri lanean; beraz, adi egon datak laster zabalduko ditugu eta. 

22.KORRIKAren nondik norakoak ezagutuko dituzu eta horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu. 

KORRIKAk hasiera-hasieratik aldarrikatu duen bezala, KORRIKAren helburuak bete daitezen, guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezkoak. Denon parte-hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Amurriotik Donostiara. 

Bide batez ere, 22. KORRIKAko abestia eta bideoklipa entzun eta ikusteko aukera duzu ondorengo estekan. Espero dugu guri bezainbeste gustatzea: https://youtu.be/nNAsgjgmHIk

Ondo izan,

Aitor Aguado Garmendia

Goierriko KORRIKAko koordinatzailea.


OHARRA: Eskertuko genizuke zure inguruan mezua zabaltzea.

2021/12/14

Altsasu antzerkirako bi sarrera

 

Usurbe Antzokian abenduaren 28an, asteartea, arratsaldeko 20:30ean Altsasu antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Ekitaldirako bi sarrera lortu nahi badituzu erantzun ondorengo galdera: 

AIZU! Aldizkariak zenbat urte bete ditu? 

Erantzuna bidali 688746638 telefono zenbakira abenduaren 21a baino lehen.

 

 

 Argazkia altsasu.jpg

2021/12/03

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izan dadila. Atzo, gaur, bihar direlako euskararen eguna.

Gure ikasleek ere egin dituzte lanketatxo batzuk, adibidez, Ordiziako guraso taldeak playlist zerrenda prestatu du beraien gustuko abestiekin eta Legorretako taldeak bertsoak sortu dituzte.



 

 




 

2021/11/30

Emakumeen presentzia Igartzan

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunaren harira, emakumeek historian izan duten garrantzia azpimarratu nahi izan dugu eta horretarako, Igartzara gerturatu gara emakumeek Igartza Jauregian izan duten presentzia ezagutzeko. Bide batez, beren bizitzak eta ekarpenak ezagutu ditugu.