Hementxe duzue Korrika 19ren abestia: Urepeletik Bilbora, denok Korrikara!
2014/11/27
2014/11/26
Euskararen Egunerako erronkak
Abenduaren 3an izaten da Euskararen Nazioarteko Eguna eta ordurako bi erronka berezi ditugu euskaldunok: sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortzea eta sexu-hiztegia aberastea.
Elhuyar hiztegien eta Forvoren webguneek sortu dute #esanHitza erronka. Euskarazko ahoskerak biltzea du helburua, Interneten euskara gehiago entzun dezagun. Dagoeneko bada hainbat hitzen ahoskera Elhuyarren orrialdean baina kopurua handitzea da asmoa.
#esanHitza erronkan parte hartzeko bi modu daude: hiztegiaren webgunean kontsulta egitean zein hitz falta diren begiratuta edo, bestela, ahoskatu gabeko hitzen zerrendara jota.
'69 baietz' lelopean jarri dute martxan lehiaketa eta saski erotiko pertsonalizatua zozketatuko dute parte hartzen dutenen artean.
Gaztearen lehiaketari buruzko informazio gehiago hemen.
Izan Mintzalagun Beasainen!
Mintzalagun egitasmoa aurkeztu dugu Beasainen Goiztiri AEK-k, Beasaingo Udalak eta Udal euskaltegiak. Euskaraz ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko guneak eta solaskideak izateko aukera ematea da helburua. Egitasmo hau burutzeko egunerokoan euskaraz aritzen direnak eta, batez ere, euskaraz ikasten ari direnak edo egunerokoan erabiltzeko zailtasunak dituztenak behar dira.Mintzalagunak astean behin elkartzen dira ordubetez, eurek nahi duten ekintza (kafetxo bat hartu, paseo bat eman...) egiten duten bitartean euskaraz hitz egiteko.
Mintzalagun egitasmoan parte hartu nahi baduzu, abenduaren 19ra arteko epea duzu izena emateko. Goiztiri AEKren Beasaingo euskaltegian (Urbialde plaza 7, behea / 943 88 93 40), Udal euskaltegian edota Udaleko Euskara eta Kultura sailean eman daiteke izena.
Horretaz gain, datozen asteetan Mintzalagun izateko fitxak betetzeko mahaiak jarriko dira Beasaingo kaleetan.
Animatu eta eman izena!
2014/11/25
Natazko eta kremazko kruxpetak egiten ikasteko saioa
Badakigu zuetako asko gozozaleak zaretela eta Gabonetarako zer postre egin pentsatzen ari zaretela. Bada,kruxpetak egiten ikasteko gogoa baduzue, oraintxe duzue aukera paregabea; abenduaren 1ean egingo dugu ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara, Arriarango Intxaurpe elkartean. Nataz eta kremaz betetako kruxpetak egiten irakatsiko digu Tolosako Gozona gozotegiko Ansel IbaƱezek. Parte hartu nahi duenak hiru euro ordaindu beharko ditu eta azaroaren 27a baino lehen eman behar du izena. Animatu eta parte hartu!
2014/11/20
Euskal produktuak merkeago AEKren ikasle zarelako
AEKren ikaslea bazara, neguko irakurle kanpainaren bidez euskal kulturaz gozatzeko aukera izango duzu: liburuak, diskoak, hiztegiak, aldizkariak...Dendetan baino prezio merkeagoan eskura ditzakezu, gainera. Zuretzat izan daiteke edo Gabonetan zure ingurukoren bati oparitzeko. Interesa baduzu, azaroaren 28a baino lehen bete behar duzu eskaera orria eta baita ordainketa egin ere, ziurtagiria eta eskaera orria euskaltegian utzi behar baitituzu epea amaitu baino lehen. Animatu eta gozatu euskaraz!
2014/11/18
Jubilatuen taldea
Ordiziako jubilatuena dugu euskaltegiko talde egonkorrenetako bat. Ordiziako jubilatuen egoitzan ematen dira klaseak asteazken eta ostiraletan eta fin-fin agertzen dira ikasleak hitzordura. Klaseetara joateaz gain, hainbat ekintzetan parte hartzen dute ikasturtean zehar: Euskararen Egunean, Agata Deuna bezperako kopla kantuan, postre ikastaroetan...
Argazkikoa duzue 14/15 ikasturteko taldea. Dotore eta irribarretsu ageri dira guztiak. Talde polita da, ezta?
2014/11/17
B1eko ikasleari egokitu zaio urriko lehiaketako saria
Urriko lehiaketak badu irabazlea, Laura Nieto B1 taldeko ikaslea, hain zuzen ere. Bidaia intimoak DVDa eta Kashbad taldearen azken diskoa lortu ditu Laurak eta azpiko argazkian ageri da,ezkerrean, irakasle duen Oihanerekin batera. Bejondeizula, Laura, eta gozatu sariaz!
Gogoan izan azaroko lehiaketa ere martxan dugula. Animatu eta parte hartu!
2014/11/13
EGAren atariko proba: 10 baietz!
EGAren atariko proba gaindituko zenukeela uste al duzu? Egin atariko proban agertzen diren 10 galderez osatutako testa eta ea zenbat asmatzen dituzun! Hamarrak asmatzen dituztenen artean sari ederra zozketatuko dugu:
Kixket
okindegian 2 lagunentzako gosaria, Bi Balaren
Wasabi
diskoa eta Kenzazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa diskoa,
KORRIKA 18ko kamiseta eta diru-zorroa.
Zeure burua estu ikusi baldin baduzu, badakizu non gauden! Jarri gurekin harremanetan.
Oharra: erantzunak lehiaketa amaitutakoan argitaratuko ditugu blogean bertan.
Goxo, bero eta polit
Etxeko zapatilak egiten ikasteko saioa izan genuen Ordiziako euskaltegian joan den asteartean. Goiztiriko irakasle den Alaitz Imazek gidatu zuen saioa eta kultur ekintzan bildutako 35 lagunei azaldu zien prozesuaren nondik norakoa.
Honako pausu hauek jarraitu zituzten:
1. Txantiloia moztu eta goma-aparrean kopiatu.
2. Goma-aparra moztu eta iragazkia eta 'borregitoa' tamaina pixka bat handiagoan ebaki, josi ahal izateko.
3. Gaineko txantiloia moztu.
4. Iragazkia bakarrik jarri edo iragazkiari oihala ipini gainean.
5. Gaineko zatia eta gainerakoa josi.
6. Zapatilaren azpian masa eman, irrist ez egiteko.
7. Masa lehortzen utzi.
8. Masaren gainean lerroak marraztu.
9. Masadun gunea lisaburdinarekin pasa, puz dadin.
10. Azken ukituak eman.
Etxeko zapatila janzteko moduan dago orain! Zer iruditzen zaizkizue? Politak, ezta?
Pausuren bat ahaztu al zaigu? Kontatu zuek nola egin zenuten zuen etxeko zapatila, agian teknika sekreturen bat daukazue edo ukitu bereziren bat eman diozue... Zer diozue?
Argazki galeria hemen.
2014/11/11
Euskaltegiko taldeak ezagutzen
Ikasturtea urrian hasi genuen eta dagoeneko giro polita dugu taldeetan, ikasleen eta irakasleen artean. Ez hori bakarrik, taldeen artean ere badute harremana eta horren erakusgarri da Ordiziako goizeko A2 eta B1 taldekoek elkarrekin ateratako argazkia. Irribarretsu daude, gainera, euskaltegira gustura etortzen diren seinale!
2014/11/10
Azaroko lehiaketa
Saria: Abenduaren 12,13 eta 14an Goierrin egingo diren Liburu eta Disko Azoketako batean (Beasain, Ordizia, Ataun, Segura edo Lazkao) erabiltzeko 50 euroko bonua.
Parte hartzeko azken eguna: azaroak 30.
Lehiaketaren laguntzailea:
2014/11/06
19. Korrika: euskahaldundu, Urepeletik Bilbora!
Korrika 19ren aurkezpena burutu du gaur AEK-k Bilbon eta Baionan eta bertan eman dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren edizio berriari buruzko zertzelada nagusiak. 2015eko martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik (Nafarroa Beherea) eta martxoaren 29an amaituko da Bilbon. Korrika 19ren leloa Euskahaldundu da.
Omendua, berriz, Durangoko Azoka izango da, Korrikak eta AEK-k auzolanean eta elkarlanean lortutakoak aitortu nahi baitizkio azokari. Izan ere, Durangoko Azokak 50 urte beteko ditu 2015ean.
Nekane Munduatek erakusketa jarri du Lizarrustin
Goiztiri AEK euskaltegiko zuzendari den Nekane Munduate ataundarrak Ilintia izeneko erakusketa jarri du Ataungo Lizarrusti parketxean. Joseba Sarrionaindiaren 'Munduko zazpi herrialdetako ipuinak' liburutik hartu du Munduatek erakusketari izena eman dion kontzeptua, .
Azpiko bideoan duzue Goierri Telebistako kideek Nekane Munduateri egindako elkarrizketa.
Erakusketa azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Animatu eta joan ikustera!
2014/11/04
Etxeko zapatilak egin nahi al dituzu?
Etxeko zapatilak egiten ikasteko tailerra egingo dugu azaroaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Ordiziako euskaltegian. Saio honetan parte hartu nahi duenak lau euro ordaindu beharko ditu eta azaroaren 10a baino lehen eman behar du izena gure euskaltegietan. Norberak bere guraizeak ekarri beharko ditu saiorako.
Animatu eta parte hartu!
Azaroaren 12ra arteko epea duzue Errigorako saskia eskatzeko
Aurten ere Nafar Hegoaldeko produktuz osatutako saskia lortu ahal izango da 50 eurotan. Barazki kontserba,ardo,olio eta beste zenbait produktuz osatutako saskia erosita, eremu horretako nekazari zein euskalgintzari ematen zaio laguntza, diruaren zati bat horretara bideratzen baita.
Joan den ostegunean egin genuen aurkezpena Beasaingo Igartza jauregian Goierriko AEK, ikastolak, Zazpiak Bat eta hainbat udaletako ordezkariok.
Saskia nahi duenak azaroaren 12a baino lehen egin behar du eskaera. Goiztiri AEK euskaltegian saskia eskatzeko aukera duzue, Ordiziako (Nafarroa Beherea, 1/ 943 88 91 74) zein Beasaingo (Urbialde plaza 7, behea / 943 88 93 40) euskaltegietan.
Saskia nahi duenak azaroaren 12a baino lehen egin behar du eskaera. Goiztiri AEK euskaltegian saskia eskatzeko aukera duzue, Ordiziako (Nafarroa Beherea, 1/ 943 88 91 74) zein Beasaingo (Urbialde plaza 7, behea / 943 88 93 40) euskaltegietan.
Lantegiak
- Ampo. Batzordea.
- CAF. LAB
- Indar. LAB
- Orkli. Euskara batzordea.
- Irizar. Euskara batzordea.
- Ataun. Troskaeta taberna.
- Arama. Taberna.
- Beasain. Basakana, Arrano, Tti-tta eta Antzizar tabernak. Herri Dendan (ostiralak 17:00-19:30 eta larunbata 10:00-13:00).
- Ezkio-Itsaso. Udaletxea.
- Gabiria. Ostatua.
- Idiazabal. Xume taberna.
- Itsasondo. Kaxintane taberna.
- Lazkao. Udaletxea.
- Legazpi. Katillu taberna, Arantxa okindegia.
- Legorreta. Olaso taberna.
- Mutiloa. Ostatua.
- Olaberria. Zezilione ostatua.
- Ordizia. Koxka taberna eta Goierriko Baratza denda.
- Ormaiztegi. Udaletxea.
- Segura. Udaletxea eta Elorripe taberna.
- Urretxu. Frontoia eta Motz tabernak.
- Zaldibia. Joxepane taberna.
- Zegama. Itzala eta Haizea tabernak.
- Zerain. Mandio taberna.
- Zumarraga. Saski taberna
Informazio gehiago hemen.
Badator Korrika 19!
Ostegunean, hilak 6, aurkeztuko dugu Korrika 19! Bilboko Arriaga antzokian 11:00etan izango da eta Baionako Kalostrape ostatuan 15:00etan. Zatozte!
Gora Korrika!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)