2014/11/04

Azaroaren 12ra arteko epea duzue Errigorako saskia eskatzeko




Aurten ere Nafar Hegoaldeko produktuz osatutako saskia lortu ahal izango da 50 eurotan. Barazki kontserba,ardo,olio eta beste zenbait produktuz osatutako saskia erosita, eremu horretako nekazari zein euskalgintzari ematen zaio laguntza, diruaren zati bat horretara bideratzen baita. 


Joan den ostegunean egin genuen aurkezpena Beasaingo Igartza jauregian Goierriko AEK, ikastolak, Zazpiak Bat eta hainbat udaletako ordezkariok.




Saskia nahi duenak azaroaren 12a baino lehen egin behar du eskaera. Goiztiri AEK euskaltegian saskia eskatzeko aukera duzue, Ordiziako (Nafarroa Beherea, 1/ 943 88 91 74) zein Beasaingo (Urbialde plaza 7, behea / 943 88 93 40) euskaltegietan. 


Euskaltegiaz gain, honako puntu hauetan ere egin dezakezue eskaria:


Lantegiak
  • Ampo. Batzordea.
  • CAF. LAB
  • Indar. LAB
  • Orkli. Euskara batzordea.
  • Irizar. Euskara batzordea.
Herriak
  • Ataun. Troskaeta taberna.
  • Arama. Taberna.
  • Beasain. Basakana, Arrano, Tti-tta eta Antzizar tabernak. Herri Dendan (ostiralak 17:00-19:30 eta larunbata 10:00-13:00).
  • Ezkio-Itsaso. Udaletxea.
  • Gabiria. Ostatua.
  • Idiazabal. Xume taberna.
  • Itsasondo. Kaxintane taberna.
  • Lazkao. Udaletxea.
  • Legazpi. Katillu taberna, Arantxa okindegia.
  • Legorreta. Olaso taberna.
  • Mutiloa. Ostatua.
  • Olaberria. Zezilione ostatua.
  • Ordizia. Koxka taberna eta Goierriko Baratza denda.
  • Ormaiztegi. Udaletxea.
  • Segura. Udaletxea eta Elorripe taberna.
  • Urretxu. Frontoia eta Motz tabernak.
  • Zaldibia. Joxepane taberna.
  • Zegama. Itzala eta Haizea tabernak.
  • Zerain. Mandio taberna.
  • Zumarraga. Saski taberna
Animatu eta eskatu saskia! Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

Informazio gehiago hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina