19. Korrika Urepelen hasi zen martxoaren 19an eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Bilbon amaituko da hilaren 29an. Bilboko Areatzan amaituko du Korrikak 2.500 kilometroko ibilbidea, Nabarra kalea igaro eta Areatzako zubia gurutzatuta.
Korrika helmugara iritsi eta gero izango den ekitaldiaz gain, adin eta gustu guztientzako moduko egitaraua izango da hainbat gunetan banatuta: kontzertuak, haurrentzako ikuskizunak, jana eta edana, erraldoiak, euskal jokoak, dantza...
GOIERRITIK AUTOBUSA
Korrikaren amaieraz gozatzeko asmotan gara goierritar asko eta, hori dela eta, autobusa antolatu dugu. Bihar, martxoak 27, goiza izango da izena emateko azken eguna. Ibilbide hau egingo du autobusak:
Joan den ostegunean Urepeletik abiatu zen eta igande gauean iritsi zen 19.Korrika Goierrira. Legorretan sartu zen eta Itsasondo, Arama,Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Segura, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso zeharkatu zituen.Eguraldiak lagundu ez zuen arren, ehunka lagun atera ziren kalera Korrikarekin bat egiteko.
19. Korrika Urepelen abiatu zen atzo eta giro ederra izan zen Nafarroa Beherako herrixka honetan. Goizetik iluntzera arteko egitaraua izan zen bertan: Korrika Txikia, umeentzako ikusgarriak eta ekitaldi nagusia. Arratsaldeko bostetan abiatu zen euskararen aldeko lasterketa.
Goierrira igandetik astelehenerako gauean iritsiko da eta hainbat herri zeharkatuko ditu:
Korrikak hiru lehiaketa izan ditu martxan eta lanak jasotzeko epea pasa ondoren, epaia jakinarazi berri da. Hauexek izan dira abesti bertsioaren, bideo-koplaren eta bideo lehiaketaren irabazleak.
Abesti bertsioa
Bideo-kopla
Bideo lehiaketa
Zer iruditu zaizkizue? Utzi zuen iritziak iruzkinetan!
Uste baino lehen iritsi zaigu martxoaren 19a! Bihar arratsaldean irtengo da 19.Korrika Urepeletik eta hainbat ekitaldi izango dira bertan goizeko hamaikak aldera hasita: umeentzako ikusgarriak, tailerrak, karrika animazioa, bazkari herrikoia, kantariak...Ekitaldi nagusia 16:40an izango da eta 17:00etan abiatuko da Korrika. Ondoren, musika izango da eta gauean Baigorrin kontzertuak.
Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean
19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru
ezberdinetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez,
euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola,
zergatik... Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita
ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.
Ahalduntzea ez ezik, ahuleziak ere badituzte
mintzagai, izan ere ahuleziak ere aztertu behar dira norbanako zein
kolektibo gisa euskahalduntzera heltzeko.
Durangoko Azokak ere badu bere tartea
ikus-entzunezkoan, noski, eta, hala, Jose Luis Lizundia eta Jon Irazabal
Azokako zuzendari ohi eta Gerediaga elkarteko kideak ere agertzen dira,
Azoka bera eta euskahalduntzea lotuz.
Peru Magdalenak aurkeztuta, 38 minutuz
euskararen eta euskalgintzaren iraganaz, geroaz eta berreskurapenaz
dihardute Jose Angel Iribar Athleticeko jokalari ohiak, Kirmen Uribe
idazleak, Maite Arroitajauregi “Mursego” musikariak edo Mertxe Mugika
AEKren koordinatzaile nagusiak, besteak beste.
ELKARRIZKETATUAK
Dioni Agerre (errugbi jokalari ohia) Katixa Agirre (idazlea) Maite Arroitajauregi 'Mursego' (musikaria) Amets Arzallus (bertsolaria) Eñaut Elorrieta (musikaria) Reyes Ilintxeta (Euskalerria irratiko kazetaria) Paxkal Indo (Seaskako presidentea eta musika-ekoizlea) Jon Irazabal (Durangoko Azokako zuzendari ohia) Jose Anjel Iribar (Athleticeko jokalari ohia) Iraia Iturregi (Athleticeko jokalaria) Jose Luis Lizundia (Euskaltzaina eta Durangoko Azokako zuzendari ohia) Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista) Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea) Anaje Narbaiza (Elay enpresako euskara-planaren idazkaria) Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria) Iñaki Perurena (harri-jasotzaile ohia eta aktorea) Maider Unda (borrokalari olinpikoa) Kirmen Uribe (idazlea) Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
JATORRIZKO IDEIA: di-da ZUZENDARITZA ETA GIDOIA: Peru Magdalena ERREALIZAZIOA: IKB, Xabier Iñarrairegi, Karlos Eriz IRUDIA ETA SOINUA: Bideografik, David Maeztu, Eukeni Arriortua, Carlos Iglesias, Xabier Zabala A., Peio Salaberria LAGUNTZA TEKNIKOA: Abar produkzioak EDIZIOA: IKB, Xabier Iñarrairegi, Karlos Eriz DISEINU GRAFIKOA: di-da INFOGRAFIA ETA 3D: Logela Multimedia, Imanol Garaizabal MUSIKA:
Peter John Ross “Copeland”, Alexander Boyes “Februum”, Celestial Aegon
Project “Treshold”, Tryad “Our lives change” (Creative Commons) KORRIKAKO ARTXIBO-IRUDIAK: ETB, Jokin Agirregoikoa, Naiara Uranga, Ander Gartzia, Janire Diaz, Ugaitz Alegria, Iñako Gurrutxaga PRODUKZIOA: AEK, di-da, IKB ESKERRIK ASKO:
Gerediaga Elkartea, Epi Garcia, Bilbao Ekintza (grabatzeko leku ederra
uzteagatik), grabaketa-egunetan musu-truk eta eder ibili zineten guztiak
eta bideoan parte hartu duzuen euskahaldun guztiak, prefosta!!!
19. Korrika ate joka dugu, igandetik astelehenera bitarteko gauean pasako baita Goierritik. Hainbat ekintza izan ditugu aurreko asteetan eta aste honetan ere izango ditugu ekitaldiak eskualdean: talo jana, afariak, flash moba, triki-poteoa, magia ikuskizuna...
19. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora. Bi egun hauetan jai giroa izango da nagusi eta baita egitarau oparoa ere. Hori dela-eta, autobusak antolatuko dira Goierritik, bai Urepelera eta bai Bilbora joateko. Urepelekoari dagokionez, autobusa 09:00etan abiatuko da Ordiziako tren geltokitik, Beasaingo tren geltokiaren aurrean egingo du geldialdia 09:10ean, eta 19:00etan itzuliko da Urepeletik.
Autobusaren kostua 10 €-koa izango da helduentzat eta 4 €-koa 14 urte artekoentzat. Honako toki hauetan eman dezakezue, besteak beste, izena martxoaren 16ra arte:
Martxoaren 19an arratsaldeko bostetan aterako Korrika Urepeletik baina goizeko hamaiketatik hasita, hainbat ekintza izango dira bertan: kale animazioa, bazkari herrikoia, kantaldia, ekitaldia, haurrentzako ikusgarriak eta kontzertuak.
19. Korrika martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Goierritik eta hainbat ekitaldi izango dira datozen egunetan Goierriko Korrika Kulturalaren barruan. Herrietako ekintzez gain, eskualde mailako hitzordu garrantzitsua dugu datorren hilaren 18an: Korrika afaria.
Afariaren aurretik eskualdeko zenbait elkarte gastronomikoren arteko sukaldaritza lehiaketa izango da. Elkarte bakoitzak aurrez prestatutako baratxuri-zopa eta biribilkia saltsan ekarriko ditu Ordiziako plaza nagusira. Bertan, epaimahaikideek dastatu egingo dituzte banan-banan eta puntuazioa emango diote plater bakoitzari.
Ondoren, afaria izango dugu, 21:00etan, plazan bertan, elkarteek prestatutako jakiekin; postrerako, berriz, ijito besoa eta kafea. Afalondoren, sukaldaritza lehiaketaren sari banaketa egingo dugu. Horretaz gain, Zesura taldearen kontzertua izango da, Ordiziarocken laguntzari esker, eta Amets Bidekoekin dantzaldia.
Afarira joateko asmoa duzuenok martxoaren 16rako erosi behar dituzue txartelak. Helduek 12 € ordaindu beharko dute eta 14 urte artekoek 5 €. Toki hauetan erosi ahalko dituzue txartelak:
Korrika Kulturalaren barruan, euskal kantagintzaren historiari buruzko saioa antolatu dugu martxoaren 11n, 10:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Andoni Tolosa 'Morau' musikaria izango dugu gidari eta 1964tik 1990era arte euskal musikak egindako ibilbideari buruz solastuko da. Saio dinamikoa izango da, audioak, bideoak eta zuzeneko musika uztartuta.
Ez al duzu oraindik 19.Korrikaren arropa erosi? Zeren zain zaude? Izan ere, martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Korrika Goierritik! Korrika arropa Beasaingo Herri Dendan (San Inazio kalean, udaletxetik gora) eros dezakezu; ostiraletan, 17:00etatik 19:30era eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Datozen asteburuetan Goierriko herrietan ere 19.Korrikaren arropa erosteko aukera izango da.
Korrika 19ren aldeko diru bilketa egingo da datozen egunetan Euskal Herrian. Hauxek izango dira kuestaziorako egunak: martxoak 5,6,7,8,12,13,14 eta 15.
Goierrin ere asteburu honetan eta hurrengoan egingo da kuestazioa. Hauxek dira, oraingoz, diru-bilketarako aurreikusita dauden hitzorduak:
Martxoak 6: Lazkao.
Martxoak 7: Legorreta.
Martxoak 8: Itsasondo.
Martxoak 12-13: Idiazabal eta Zegama.
Martxoak 14: Gabiria eta Segura.
Martxoak 15: Ataun, Segura eta Zaldibia.
Egin zure diru-ekarpena Euskal Herria euskahalduntzen laguntzeko!
19. Korrika aurkeztu dugu gaur prentsaurrekoan. Hainbat kontu aipatu ditu Alaitz Imaz Korrikaren Goierriko koordinatzaileak: Korrika 19ren mezua, Korrika kilometroen salmenta eta Korrika Lagun, Urepelera eta Bilbora joateko autobusak eta Goierriko Korrika Kulturala. Hain zuzen ere, herrietako batzordeek hainbat ekintza antolatu dituzte Korrika girotzeko. Azpiko bideoan eta dokumentuan duzue informazio osoa.
Errigoraren oliba olioa salduko dute Beasaingo Herri dendan (San Inazio kalean, udaletxetik gora) martxoaren 20tik aurrera. Ostiraletan 17:00etatik 19:30era egoten da denda zabalik eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Bi motako olioak daude: konbentzionala eta ekologikoa. Oliba olio birjina estra konbentzionalak 20 euro balio ditu eta oliba olio birjina estra ekologikoak 28 euro. Bertako produktuak dira, Nafarroa hegoaldekoak, eta ekoizlearen jatorrizko prezioan saltzen dira.
19.Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta herriz herri ibiliko da martxoaren 29an Bilbora iritsi arte. Lekukoa eskutik eskura pasatuko da, euskahaldunen artean. Urte hauetan guztietan jende askok eraman du Korrikaren lekukoa eta argazkietan jasota geratu dira. Argazki horiek hartu eta erakusketa jarri dugu Beasaingo Usurbe aretoan. Erakusketa martxoaren 8ra arte egongo da zabalik, 19:00etatik 21:00etara, eta 8.ediziotik 14.era arteko argazkiak topatuko dituzue bertan.
Gerturatu eta ikusi erakusketa! Ahal baduzue, amaieran utzi zuen mezua lekukoaren barruan!
Goiztiri AEKren ikasle eta irakasleok urtero egiten dugu Ataungo Urbitarte sagardotegira irteera Hitzaro euskara elkarteko bazkide eta Ordiziako Mintzalagunekin batera. Joan den ostiralean, otsailak 28, egin genuen irteera eta ederki pasa genuen.
Bapo afaldu eta edateaz gain, trikitiaren konpainian aritu ginen kantuan. Beste batzuetan baino dantza gutxiago egin genuen baina euskaraz solasean aritu ginen, umoretsu eta giro ederrean.
Urtarrileko lehiaketan Korrika 19ren kamiseta zozketatu genuen honako galdera hau zuzen erantzun zutenen artean: zer hiru lehiaketa jarri ditu martxan Korrika Kulturalak? Parte hartzaile guztiok zuzen erantzun zenuten galdera eta hauexek dira hiru lehiaketak: bideo lehiaketa, abesti bertsioa eta bideo-kopla lehiaketa.
Ohitura duzun bezala, euskaltegiko taldeetako batek zozketako potean eskua sartu eta irabazlea atera zuen: Ane Arrieta segurarra. Bejondeizula eta gozatu sariaz, Ane!