Martxoko lehiaketaren irabazlea Feli Veguin izan da! KORRIKAko bi peto zuretzat! Laster izango duzu petoa jantzi eta KORRIKA egiteko aukera. ZORIONAK.
Gogoratu KORRIKAko petoak nahi badituzue gerturatu Beasaingo herri dendara.
Martxoko lehiaketaren irabazlea Feli Veguin izan da! KORRIKAko bi peto zuretzat! Laster izango duzu petoa jantzi eta KORRIKA egiteko aukera. ZORIONAK.
Gogoratu KORRIKAko petoak nahi badituzue gerturatu Beasaingo herri dendara.
Ostegunean KORRIKA abiatuko da Amurriotik, eta apirilaren 8an Goierrira iritsiko da. Oso gutxi falta da.
Gu buru-belarri gabiltza lanean eta ikasleak ere noski!
Prest zaudete? TIPITAPA TIPITAPA KORRIKA!!!
Ahoz Aho ahozkotasunaren jaialdia ospatu da Ordizian eta egitasmoari amaiera emateko, Barrena Jauregian ipuin-kontakizuna burutu da Maider Delgado narratzailearen eskutik. Gure ikasleak hortxe izan dira:
Zegamako eta Ordiziako ikasleak, Hitzaro euskara elkarteko kide batzuekin batera, Legazpi bisitatu dute. Lenbur Fundazioko Olatz Condek eta Birjinia Etxeberriak gidatuta, Txillida lantokia eta ondoren industrializazioari eskainitako fabrika, eta horretaz gain, 1950eko eskola ere ezagutu dute. Jarraian Ordiziako jubilatu taldeko Josemarik egin duen bideoa:
Ataungo 4 katu taldekoek asmakizun batzuk sortu dituzte. Euskaltegiko gainontzeko ikasleentzat sortu dituzte; beraz, ikasleok, ea erantzunak asmatzen dituzuen!!!
23 egun falta dira KORRIKAri hasiera emateko. Amurriotik abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa martxoaren 31n. Goierritik apirilaren 8an igaroko da eta guk, goierritarrok, euskararen aldeko aldarria lau haizetaara zabalduko dugu eta horretaz gain, kaleak kolorez alaituko ditugu. Horregatik, KORRIKAn petoarekin egingo dugu KORRIKA. Zuek ere animatuko zarete?
Bada, bidali galdera honen erantzuna 688746638 telefono zenbakira martxoaren 24a baino lehen, eta zozketan parte hartuko duzue:
Amurriotik Donostiara, zenbat kilometro egingo ditu 22. KORRIKAk? (Erantzuna AIZU! Aldizkarian dago)
Ostadar Dantza Taldearen eskutik inauterietako dantza batzuk ikasi ditugu. Inauterien harira argazki lehiaketa burutu ostean, lanketari amaiera emateko, dantza saioa egin dugu. Jarraian dituzue argazki eta bideo batzuk:
Zazpi jauzi
Txulalai
Zuberoako makil dantza
Baztango esku dantza
Plazer bat izan da! hurregora arte!