2021/03/23

Bultza euskaltegiak! bultza euskara!

AEK-ko kideok "bultza euskaltegiak! bultza euskara!" dinamika martxan jarri dugu. Argi dago helduen euskalduntzea ezinbestekoa dela guztion eskubideak bermatzeko; beraz, euskaltegi sendoak behar ditugu. Bide onetik goaz, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere; hala eta guztiz ere, arlo horren finantzaketa ez da aski. Hori dela eta, Euskal Herriko hiru administrazioetatik bultzada estrategikoa eskatuko dugu igandean eta zuen babesa beharrezkoa dugu. 

Beraz, martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Ordiziako Barrena parkean hitzordua dugu euskaltzaleok. 

Horren harira, Segura Irratiko lagunek Aize Otaño, Gipuzkoako Artezkaritza kidea, elkarrizketatu dute. Entzun!!!

http://segurairratia.eus/2021-03-17ko-bixi-bixiaize-otano/

Ekitaldian parte hartu nahi baduzue, eman izena hemen: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdgq_XHrzqoKcez6PC576Dx_KB5ege9eAcTppw2efNFL7sRbQ/viewform?usp=sf_link


Oharra: euria egiten badu, Ordiziako plazan egingo da ekitaldia.                      

2021/03/17

Praktikatuko saria Zaldibiara!

Praktikatuko material sorta Zaldibiako Felicia Tomarentzat izango da. ZORIONAK! Espero dugu produktuak gustuko izango dituzula. 







2021/03/15

Egizu ekarpena. Babes ekonomikoa.

 

Korrika atzeratzeak zuloa eragin digu aurrekontuan, eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diogu erantzuna. Zorpetze horri ere aurre egin beharko diogu, eta herritarren sostengua nahi dugu. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den KORRIKAk babes erraldoia jasoko duelakoan gaude, benetan behar dugu-eta.
 

Diru-emaile guztiei Cultural Memories-ek AEK-KORRIKArako sortutako irudia bidaliko zaie e-postaz. 30 eurotik gorako ekarpenak eginez gero, posta arruntez ere bai.

Egizu ekarpena hemen: https://aek.eus/ekarpenak/


 

2021/03/11

Ahoz aho Doro Zobaranen eskutik

Doro Zobaran izan zen ahoz ahoko ipuin kontalaria: Eguzkia Ilargia eta Lurra izeneko istorioa kontatu zuen. Emankizuna asko gustatu zitzaigun. Ikusi nahi duzue? Hemen duzue: 





2021/03/08

Martxoaren 28an, 12:00etan, euskaltzaleon ekitaldia!


Martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Ordiziako Barrena parkean hitzordua dugu euskaltzaleok. Argi dago helduen euskalduntzea ezinbestekoa dela guztion eskubideak bermatzeko; beraz, euskaltegi sendoak behar ditugu. Bide onetik goaz, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere; hala eta guztiz ere, arlo horren finantzaketa ez da aski. Hori dela eta, Euskal Herriko hiru administrazioetatik bultzada estrategikoa eskatuko dugu igandean eta zuen babesa beharrezkoa dugu.

Ekitaldira agertu behar baduzu, klik egin hemen:   https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdgq_XHrzqoKcez6PC576Dx_KB5ege9eAcTppw2efNFL7sRbQ/viewform?usp=sf_link

 


 


2021/03/04

Egin ERRIGORAKO eskaera!

 
Martxoaren 24ra arte Nafarroa hegoaldeko

 
🫒oliba-olio birjina estra,
🥫kontserbak,
🍚arroza edo
🍝pasta

Eskatzeko aukera duzu, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Elikadura-burujabetzara bidea gure plateretik has daiteke; bestela kontsumitu, bestela ekoizteko.

ℹ️ Informazioa eta eskaerak:
https://labur.eus/errigora-ep21






2021/03/02

Praktikatuko material sorta zozketatuko dugu!

Martxoko Aizu! aldizkarian Andoni Aizpuru dugu protagonista. Bada, horren inguruko galdera dugu oraingoan: zenbat urte daramatza ETB1eko eguraldi aurkezle izaten? 

Erantzuna bidali martxoaren 18rako 688746638 telefono zenbakira. Erantzun zuzenen artean praktikatuko material sorta zozketatuko dugu. Praktikatu mintzapraktika egitasmoak kudeatzen dituen AEK-ko lan-taldea da.