Martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Ordiziako Barrena parkean
      hitzordua dugu euskaltzaleok. Argi dago helduen euskalduntzea
      ezinbestekoa dela guztion eskubideak bermatzeko; beraz, euskaltegi
      sendoak behar ditugu. Bide onetik goaz, baita pandemiak eragindako
      ikasturte ezohiko honetan ere; hala eta guztiz ere, arlo horren
      finantzaketa ez da aski. Hori dela eta, Euskal Herriko hiru
      administrazioetatik bultzada estrategikoa eskatuko dugu igandean
      eta zuen babesa beharrezkoa dugu. 
    

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina