2019/12/20

Urte berri on!

Oporrak hartuko ditugu gaur eta, beraz, euskaltegiko ateak itxiko ditugu urtarrilaren 7ra arte. Atseden hartu, indarberritu eta urte berrian ere, egunero bezala, euskaraz bizitzeko bide horretan pausuak ematen jarraituko dugu. Zu hemen, AEK  ere bai. Ondo pasa egun hauetan eta urte berri on!
 

2019/12/19

Taldeak ezagutzen: Igartubeiti taldea

Ezkioko Igartubeiti taldeko ikasleek ere euren burua aurkeztu nahi izan digute, hain zuzen ere, aurkezpenak nola egin ikasten aritu baitira. Bideoan duzue emaitza. 


Zer iruditu zaizue?

Azokan erosketak egiten


Ordiziako Borrokalariak taldeko kideak erosketen inguruko lexikoa, esaldiak eta abar lantzen aritu dira ikasgelan, eta ikasitakoa praktikan jartzea erabaki zuten asteazken goizean. Azokara joan eta etxerako behar zituzten produktuak erosten aritu ziren. Bejondeizuela, hori da bidea!


Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 18an Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna izaten da eta Ordizian ere aintzat hartu zuten egun hori. Hiri Hezitzailea egitasmoaren barruan eta Ordizia Kolorek antolatuta, elkarretaratzea egin zen eta testu irakurketa ere bai, migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko. Euskaltegiko ikasle batzuk ere bertan izan ziren eta testua irakurri zuten. 

Banatu ditugu postal lehiaketako sariak

Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa egin genuen atzo Ordiziako Barrena jauregian eta giro ederra sortu zen bertan. Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 3 eta 4.mailako ikasleek postal dotoreak egin dituzte, originalak eta landuak, eta euskal Gabonak irudikatzea izan dute helburu aurtengoan ere. Maila bakoitzean bakoitzean hiru saritu izan dira eta hori erabakitzeko ardura euskaltegiko ikasleena izan da. Hauxe izan da euren epaia:

LH3

1. SARIA: Maialen Martinez 

2. SARIA: Saioa Barandiaran 

3. SARIA: Irene Salamanca


LH4

1. SARIA: June Arzelus

2. SARIA: Ibtizan Ghani
   
3. SARIA: Mattin Gantxegi

Irabazleek Ordiziako Larratxa liburu-dendan erabiltzeko bonuak eskuratu dituzte. Gozatu, sariaz, eta zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik!


Parte-hartzaileen postal guztiekin osatutako erakusketa irekita egongo da Ordiziako Barrena jauregian, urtarrilaren 4ra arte. Gerturatu eta gozatu artista hauen lanaz!  


2019/12/18

Beneditarren artxiboa ezagutzen


Euskaltegiko ikasle zein irakasleetako batzuk Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren artxibo oparoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute aste honetan.Bisita gidatua egin zuten Juan Joxe Agirre eta Miren Barandiaranen eskutik.


Euskal Herriko historia politikoa eta kulturalarekin zerikusia duen materiala biltzen, katalogatzen eta gordetzen dute Lazkaoko Beneditarren Fundazioan, 1973tik, Juan Joxe Agirre beneditarraren lanari esker. Erakundeen eta norbanakoen artxiboak jasotzen dituzte. Besteak beste, 70.000 kartel baino gehiago, 8.000 aldizkari titulu baino gehiago, 100dik gora bilduma dokumental, 50 artxibo… jaso dituzte. Miren Barandiaran dokumentazio zentroko arduradunaren esanetan, «arreta berezia eskaini zion erbestean eta klandestinitatean ateratzen zen guztiari».



Materialaren artean Korrikako pegatinak zein AEKren kartelak topa zitezkeen eta baita AIZU! aldizkari zaharrak ere.







Valentina Zeychenko ikasleak artxibategian zegoen ukranierazko liburua ere irakurri zien gainerako kideei. 


Altxor ederrak ezagutzeko aukera izan zuten eta poz-pozik atera ziren denak bisitatik.  


Bejondeiola Juan Joxeri, horrelako artxibategia osatzeagatik eta Fundazioari arduratzeagatik. 

2019/12/17

Emaneurre taldeak irabazi du abenduko lehiaketa

Abenduko lehiaketaren zozketa egin  genuen atzo euskaltegian, puntu bana lortu zuten taldeen artean, eta Emaneurre taldeko kideak izan dira irabazleak.


Arratsaldean eskuratu zuten saria: Errigorako kaxa beltza. Zorionak eta on egin!


2019/12/16

Azaroko irabazlea sariarekin

Azaroko lehiaketan arratsaldeko mintza-saiokoak izan ziren irabazle eta bertako kide den Mikel Mendizabalek erabili du 50 euroko bonua Beasaingo Liburu eta Disko Azokan. Hiru liburu erosi zituen Mikelek: Joan Mari Irigoienen Derbia, Patxi Zubizarretaren Julien Vinsonen hegaldia, eta Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan.


Gozatu irakurketaz, Mikel!

2019/12/13

Taldeak ezagutzen: aurkezpenak

Euskaltegiko talde askok euren argazkiak bidali dizkigute eta aurkezpenak iristen hasi dira. Borrokalariak eta Etorkizuneko euskaldunak taldeetako ikasleen bideoak dituzue azpian.



2019/12/12

Kafe-makinaren aurrean

Etorkizuneko euskaldunak taldeko ikasleak kafe-makinaren aurrean izaten ditugun elkarrizketak lantzen aritu dira.Bideoetan ikus dezakezue emaitza:







Zer iruditu zaizue?

Postalak aukeratzen

Gabonak ate-joka ditugu eta, urteroko legez, Euskal Gabonen postal lehiaketa antolatu dugu Ordizian. Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako 3 eta 4.mailako ikasleek postalak egin dituzte eta aste honetan Ordiziako euskaltegiko ikasleek aukeraketa egin dute, irabazleak izendatzeko. 


Datorren asteazkenean, hilak 18, izango da sari-banaketa, 18:30ean, Barrena jauregian. Erakusketa ere jarriko da parte hartu dutenen lanekin. 

 

2019/12/11

Abenduko lehiaketa: erantzuna

 
 
Erantzuna: Intzako Dorrea.  
 
Saria: Errigorako kaxa.
Puntuazio gehien lortu duten parte-hartzaileen artean zozkatuko da saria.
 
Lehiaketaren laguntzaileak:
 
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/12/10

Eman izena euskaltegian abenduaren 20a baino lehen!

Euskara ikasi nahi al duzu? Oraindik garaiz zabiltza! Urte berriarekin batera, buruan ditugun helburu horiek betetzeko grina sortzen zaigu. Bada, orain matrikula zaitezke, urtarrilean euskara ikasten hasteko. 

Aurrez aurreko klaseak ditugu, A1etik C1era arte, eta baita autoikaskuntza edota online eskaintza ere. 



Interesa baduzu, abenduaren 20ra arte matrikula zaitezke. Horretarako, jarri gurekin harremanetan.

Bingoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko


Dakizuen modura, Ordizian bada jubilatu talde bat euskara ikasten ari dena. Euskararen Egunaren harira, bingo jolasa antolatu ohi dute jubilatu elkartean eta aurten ere han izan dira Hoberena taldeko kideak gainerako jubilatuekin jolasean. A zer bizipoza duten, ezta?


Azaroko lehiaketaren irabazleak

Azaroko lehiaketan asmatu beharreko hitz ezkutua Amets Arzallus bertsolaria izan zen eta mintza-saioetako arratsaldeko taldekoek zuzen erantzun zuten lehen pistarekin. Mikel Mendizabal, argazkiaren eskuinaldean ageri dena, izan zen pertsonaia ezkutua igarri zuena eta, hori dela eta, ikaskideek erabaki dute 50 euroko bonua berak erabiltzea asteburu honetan Beasaingo Liburu eta Disko Azokan. Gozatu bertan erosiko duzunarekin, Mikel!

2019/12/09

Abenduko lehiaketa: 3.pista

 
3.pista
 
1.431 metroko garaiera du tontorrak eta Gipuzkoatik oso gertu dago.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak
 

2019/12/05

AIZU! aldizkariaren abenduko alea



Pello Reparazi (Zetak musika taldea) eta Edurne Azkarateri (aktorea) elkarrizketak; Durangoko 54. Azoka; Lopidan, Irrintzia... Askotariko gaiak eta albiste labur eta bitxiak 442. alean.

AEKren ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan. Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota gaur -abenduak 5- hasiko den Durangoko Azokan!
Durangoko Azokan eskuratuz gero... gure zozketan parte hartuko duzue. Izan ere, harpidetza egin edota ale bat erosten dutenen artean ZETAk taldearen diskoa zozkatuko dugu gure saltokian, Pello Reparazen proiektu berriaren diskoa, alegia. Reparazek berak aterako du saridunaren izena igande eguerdian, abenduaren 8an.

Taldeak ezagutzen: Auskalo taldea

Ordiziako Auskalo taldekoek ere bidali digute argazkia azkenean!Formal-formal eta irribarretsu daude, arbelaren ondoan jarrita. Ikasle finak izango dira hauek, ezta?


Asmakizunak: animaliak

Segurako Klika taldeak eta Ordiziako Etorkizuneko euskaldunak taldeak asmakizunak prestatu dituzte. Lehenengo biak Klika taldekoek eginak dira eta besteak Etorkizuneko euskaldunek.



Idatzi zuen erantzunak iruzkinetan eta eurek esango dute zuzenak diren ala ez.

2019/12/04

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hainbat ekitaldi antolatzen dira herrietan. Euskaltegiko ikasle eta irakasleek egun berezi honetan ikasgelan hainbat jarduera egiteaz gain, ekitaldietan ere parte hartu dute.


Ordizian hainbat ekintza izan ziren egunean zehar eta arratsaldekoarekin eman zioten errematea. 'Ahobizi eta belarriprestak kalera' izeneko ekitaldian hainbat jarduera izan ziren: euskararen eguneko manifestuaren irakurketa, euskararekiko bizipenen eta desioen sareratzea, Goierriko Bertsozale elkarteari omenaldia eta Urdaneta eta Amets Bide dantza taldekoen emanaldia. Txaranga ere aritu zen giroa berotzen, tartean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Maite zaitut' abestia jo zuten.






Beasainen, berriz, Loinazko San Martin plazaren azpian izan zen ospakizuna. 2018ko Euskaraldiko datuen berri eman zuten eta 2020ko Euskaraldiaren ezaugarriak eta zentzua azaldu ziren. Horretaz gain, herritar eta erakundeei 2020ko Euskaraldian parte hartzeko gonbita egin zitzaien. Jarraian, Euskal Herri osorako Topaguneak prestatutako Kike Amonarrizen idatzia irakurri zuten. Azkenik, Aurtzaka dantza taldekoek soka-dantza egin zuten eta bertaratu zirenek, eskutik helduta sarea osatu zuten dantzan.


Ekitaldia amaitu ondoren, Beasaingo euskaltegiko Txapeldunak taldeko kide batzuk oholtza gainera igo eta abestera animatu ziren. 'Behin betiko' abestia kantatu zuten han bilduta zeudenen aurrean. Hasiera mailako ikasleak dira, gainera, urrian euskara ikasten hasitakoak. Ausartak, ezta? 

Abenduko lehiaketa: 2.pista

 

2.pista
Beste izen batez deitzen diote sarri, baina ez da zuzena, toki hori 100 metro urrutirago baitago.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak
 

2019/12/03

Gaur, bihar, etzi eta beti!

Gaur, bihar, etzi eta beti... Euskararen eguna! Egunero esateko nahi dugun guztia, atzo, gaur, bihar...egun guztiak direlako euskararen eguna!!


2019/12/02

Abenduko lehiaketa: 1.pista


1.pista

7 metroko erpin geodesiko batek eman zion izena 1861ean.


  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak
 

2019/11/29

Euskararen eguna: Whatsapp eta Telegram lehiaketa

Euskararen Egunaren harira, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak martxan jarritako lehiaketa baten berri eman dute Zuzeu gunean. Geure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa izango da eta, horren barruan, osasuna eta euskara lotzen dituzten mezuak.

Helburua Watxap eta Telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sormena nahiz sarea miatzeko trebezia gako izango dira horretan. Bi talde egingo dira: mezu orokorrak eta osasunarekin lotutako mezuak.

Beraz, Watxapetik edo Telegrametik bidal daitezkeen mezuak, irudiak, bideoak, memeak… bidali eta bi multzo hauetako onenak Zuberoako Ikastolen aldeko Ahüzki saskia jasoko du. Banaka edo taldeka aurkeztu daiteke.


Animatzen bazarete, 656 30 37 67 telefono zenbakira nahiz oee@oeegunea.eus helbidera  bidali behar dituzue eta zuen izen-abizenak zein diren esan. Hauek dira epeak eta parte hartzeko bideak:

  • Azaroaren 26tik abenduaren 8ra. Edukiak bidaltzeko epea, tartean Euskararen Egunean noski.
  • Abenduaren 9tik 15era. Bozketa irekia www.oeegunea.eus atarian. Jasotako eduki guztiak sarean eskegiko ditugu eta bertan edozeinek bozkatu ahalko du.
  • Abenduaren 16an. Irabazleen izen-abizenak argitaratu eta sariak bidali.

2019/11/28

Iruñean bizi den marseillarra, Aljeriako amona usurbildarrarekin euskaraz


Yasmine Khris Maansri 23 urteko marseillarra Iruñean bizi da maiatzaz geroztik. Besteak beste,AEKn euskara ikasten ari da eta lehenbizikoz euskaraz hitz egiteko aukera izan du Aljerian bizi den amona Mari Karmenekin. Bost hamarkadatik gora daramatza Yasminen amona usurbildarrak Aljerian bizitzen. Hango eginda erabat, alabaren alabarekin euskaraz hitz egiteko modua du, bilobak eman duelako euskara ikasteko pausoa. Amonaren esana betez, euskara sakontzen jarraitzekotan da biloba gaztea, oraingoz, Iruñea aldean. Eskerrik asko euskaraz bizitzearen aldeko hautua egiteagatik!

Entzun Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan egindako elkarrizketa.