Euskaltegiko ikasle zein irakasleetako batzuk Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren artxibo oparoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute aste honetan.Bisita gidatua egin zuten Juan Joxe Agirre eta Miren Barandiaranen eskutik.
Euskal Herriko historia politikoa eta kulturalarekin zerikusia duen
materiala biltzen, katalogatzen eta gordetzen dute Lazkaoko Beneditarren
Fundazioan, 1973tik, Juan Joxe Agirre beneditarraren lanari esker.
Erakundeen eta norbanakoen artxiboak jasotzen dituzte. Besteak beste,
70.000 kartel baino gehiago, 8.000 aldizkari titulu baino gehiago,
100dik gora bilduma dokumental, 50 artxibo… jaso dituzte. Miren
Barandiaran dokumentazio zentroko arduradunaren esanetan, «arreta
berezia eskaini zion erbestean eta klandestinitatean ateratzen zen
guztiari».
Materialaren artean Korrikako pegatinak zein AEKren kartelak topa zitezkeen eta baita AIZU! aldizkari zaharrak ere.
Valentina Zeychenko ikasleak artxibategian zegoen ukranierazko liburua ere irakurri zien gainerako kideei.
Altxor ederrak ezagutzeko aukera izan zuten eta poz-pozik atera ziren denak bisitatik.
Bejondeiola Juan Joxeri, horrelako artxibategia osatzeagatik eta Fundazioari arduratzeagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina