2014/07/23

Matrikulazioa: irailaren 2tik 19ra

Oporretara goaz, beraz, Goiztiri AEK euskaltegia itxita egongo da irailaren 2ra arte. Bloga ere ez dugu ordura arte eguneratuko. Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzue, irailaren 2tik 19ra izango duzue matrikulatzeko aukera. Bien bitartean, ondo pasa uda eta gozatu euskaraz!




Oporretara goaz!


2014/07/09

AEK kideen bidaien kontakizuna

Uda garaian askok eta askok bidaiaren bat egiteko aprobetxatzen dute, errutina eten eta bazter berriak ezagutzeko. AEKn ere badira bidaiatzea gustuko dutenak eta hilabete honetako AIZU aldizkarian euren bidaia kutunaren berri eman digute. Irakurri itzazue, zuen hurrengo bidaia antolatu edota gozatzeko, besterik gabe.


kuba 


maroko 


korsika 


nepal

2014/07/08

'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketa

Kontseiluak eta Donostiako Zinemaldiak 'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute. Lehiaketaren helburua euskaraz bizi nahi dut  ideia <>, adierazi du Bilbaok. Lehiaketara aurkezten diren lanek helburu hori bete beharko dute, beraz. 


Gaiari dagokionez, film laburrek euskaraz bizitzeko nahiari buruz hitz egin beharko dute: motibazioak, oztopoak, pozak, etsipenak, konplizitateak...  Euskaraz bizi nahi dugunean izaten ditugun sentipenak, azken finean. "Hori guztia, hizkuntza zinematografikoaren bidez, era bizi eta freskoagoan kontatzen lagunduko diguten laburrak nahi ditugu", adierazi du Kontseiluko ordezkariak.

 

Aurtengo edizioan sari hobeak eskaintzeko ahalegin berezia egin dute eta bi atal bereizi dira, bat profesionalentzat eta bestea amateurrentzat. Hori bai, egileak berak erabakiko du zein ataletara aurkeztu nahi duen bere lana. Profesionalen atalean 3.500 euro arteko sariak izango dira eta amateurren atalean 1.750 euro artekoak.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago hemen

2014/07/07

Aisialdian euskaraz



Ttalaka elkarteak aisialdian euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzea du helburu. Eskola eta lanetik kanpo euskararen eta kulturaren erabilpena sustatzea da euren asmoa. Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: itzulpen zerbitzua, produktu kulturalen sustapena, euskarazko webgunea sortzea, antolatutako ekitaldien erreportajea eta kontaketa didaktikoa.


Webgunearen bidez ematen dute euren proiektu eta kontu guztien berri. Sartu bertan eta aritu berriketan euskararen eta kulturaren inguruan!

2014/07/04

Euskaldunok zergatik ez dugu euskaraz egiten?

Euskaldunok beste euskaldun batzuekin zergatik ez dugun euskaraz egiten aztertu nahi izan dute EITBren Tribuaren Berbak saioan. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste nahi izatetik hitz egitera jauzi egitea? Zergatik egiten dugu erdaraz euskaraz egin dezakegunean?


2014/07/03

Euskal festei buruzko informazioa mugikorrean

Asteburuan plana egitekotan zarete lagunartean baina ez dakizue non diren festak? Zortea lagun duzue, hortaz! Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako festa guztien datak, egitarauak, mapak eta garraioen inguruko informazioa biltzen dituen aplikazioa sortu dute: Jaiapp.


Batetik festa bakoitza noiz hasi eta noiz bukatzen den esaten digu eta, bat hautatuz gero, egun bakoitzeko programa izango dugu ikusgai. Horrekin batera, beheraxeago, garraiobide publikoen inguruko argibideak eta herriko mapa ere ageri dira.

Google Play bidez, Androiden zein Apple gailuetan jaitsi daiteke dohainik, eta euskaraz edo gaztelania hautatzeko aukera dago.

Begiratu eta egin udako planak!