Kontseiluak eta Donostiako Zinemaldiak 'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute. Lehiaketaren helburua euskaraz bizi
nahi dut ideia <>, adierazi du Bilbaok. Lehiaketara aurkezten diren lanek
helburu hori bete beharko dute, beraz.
Gaiari dagokionez, film laburrek euskaraz bizitzeko nahiari buruz hitz
egin beharko dute: motibazioak, oztopoak, pozak, etsipenak,
konplizitateak... Euskaraz bizi nahi dugunean izaten
ditugun sentipenak, azken finean. "Hori guztia, hizkuntza zinematografikoaren bidez,
era bizi eta freskoagoan kontatzen lagunduko diguten laburrak nahi
ditugu", adierazi du Kontseiluko ordezkariak.
Aurtengo edizioan
sari hobeak eskaintzeko ahalegin berezia egin dute eta bi atal bereizi
dira, bat profesionalentzat eta bestea amateurrentzat. Hori bai,
egileak berak erabakiko du zein ataletara aurkeztu nahi duen bere lana. Profesionalen atalean 3.500 euro arteko sariak
izango dira eta amateurren atalean 1.750 euro artekoak.
Animatu eta parte hartu!
Informazio gehiago hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina