2010/05/26

Dolpoa, aparteko mundu bat da. Nepaleko ipar-mendebaldeko lurraldea, Himalaiako mendi-kate altuan kokatua.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin, ikus-entzunezkoa eskainiko digu Ordiziako D'elikatuz zentroan. Joxe ramon Agirre, Márron, Ataundar goi-mendizaleak, Dolpo. "biziaren muturrean" izenburua duen ikus-entzunezkoa eskainiko digu, ekainaren 7an, astelehena, 18:30ean. Dolpoa “be-yül” bat da tibeteraz, eta lurralde ezkutua esan nahi du. Jendea bizi den munduko goi-lautadarik altuenetako bat da, altuegia euri asko egiteko. Dolpoa XIX. mendearen hasieratik Nepalen administraziopean dago, baina, kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da. Haren hedadura 5.000 eta 7.000 kilometro koadro inguru da eta bertan 5.000 biztanle inguru bizi dira, 35 herrixka eta monasteriotan banatuta. Nepaleko gobernuak itxita izan zuen leku hau 1956 arte, eta 1990 arte ez zuen utzi mendebaldeko inor han sartzerik, ordura arte toki iristen oso zaila izan zen, kanpoko ezerekin nahastu gabea. Geroztik ere, ez dira 500etik gora urtero Dolpoan sartzen direnak. Han ez dago biderik, ez telefonorik, ez telebisiorik, ezta argindarrik ere. Ez dago ospitalerik ezta medikurik ere: jaio berrien ia erdiak hil egiten dira urtea betetzerako.
Irekia da, beraz, anima zaitezte eta bertaratu!

2010/05/19

Zeraingo meategietara egindako bisita.

Goierriko Goiztiri AEKtik Zeraingo meategietara egindako irteera, bideoetan ikus eta enztun dezakegun moduan, oso interesgarria izan zen bertaratu ziren guztientzat.

2010/05/18

Zeraingo meategietara bisita.

Maiatzaren 11n, asteartea AEK-ko hamaika lagun joan ziren Zeraingo Meategiak ikustera. Arratsaldeko seiak inguruan hasi zen bisita eta zortzietan edo amaitu zen. Interpretazio zentroa ikusi zuten lehenengo eta bertan meategien historia ezagutu zuten, ondoren, meategiak ikustera joan ziren segurtasuneko kaskoak eta guzti jarrita. Oso bisita polita eta interesgarria izan zen.

2010/05/06

Txokolate-postre ikastaroa Legorretako Aldapa Handi elkartean.

12 pertsonek parte hartu zuten Goierriko Goiztiri AEk-k antolatutako txokolate-postre ikastaroan. Legorretan izan zen ikastaroa Aldapa Handi elkartean, argazkian, hainbat lagun lanean ikus ditzakegu. Gelatik kanpo euskararen erabilera, sustatzeko, jarduna hobetzeko, erabiltzeko helburuarekin antolatu zuten ikastaroa. Euskara ikasten ari direnak eta herritarrak elkarrekin aritzeko aukera ezin hobea!
Argazkian, hainbat lagun egin ostean dastaketa lanean ikus ditzakegu.

Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako musika-solasaldian jende andana atzo.

Ordiziako D´Elicatuz zentrora gerturatu ziren guztiak poz-pozik atera ziren Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako musika-solasalditik, atzo. Andoni Tolosa "Morau" kantautoreak, atzoko abestien historia ez ezik gaurko eta biharkoei ere errepasotxoa egin zien atzokoan. Euskal kantagintzaren historia berak abestutako kantuekin tartetakatuz eskaini zuen solasaldia. Amaieran, bere sormen laneko abestiak direnak ere entzuteko eta gozatzeko parada izan zuten bertaratutakoek. A zer nolako ahotsa! Bejondeizula!