Ordiziako Gautxori taldekoek eskuratu dute ekaineko lehiaketako saria. Irakurketarako bi liburu eta mahai-jolasa irabazi dute. Badute udan denbora nola pasatu eta era dibertigarrian, gainera! Gozatu!
2018/06/29
2018/06/28
Tangoa noizean behin
Adarra taldeko ikasleek Miren Agur Meaberen 'Tangoa noizean behin' liburua irakurri dute eta bideoan pertsonaia bakoitzaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Itxura ona du, ezta? Irakurriko al duzue zuek ere liburua?
2018/06/27
Hernaniko AEKren albistegia
Hernaniko AEKn gertatzen denaren berri eman dute albistegi honen bidez. Ez galdu, gauza bitxiak gertatzen dira-eta euskaltegi inguru horretan!
2018/06/26
Udako taldea
Urrian hasitako ikastaroak amaitu dira baina udakoa dugu martxan orain. C1 maila prestatzeko elkartu da ikasle taldea Ordizian, eta izena ere jarri diote euren buruari: Xapobixi. Orain hasi eta uztailera bitarte buru-belarri arituko dira hizkuntza lanketan. Asko ikasi!
2018/06/25
Ikasturtea agurtzeko otorduak
Egunotan ari dira amaitzen urri aldean hasitako ikastaroak eta agurrak tristeak izan daitezkeen arren batzuetan, lortutakoa eta elkarrekin bizitakoa ospatzeko garaia ere izaten da.
Batzuek hamaiketakoa egin dute, gosaria beste batzuek eta bazkaria ere bai zenbaitzuk, argazkietan ikus daitekeen moduan. Goazen eta Auskalo taldekoak dira mahaiaren bueltan, berriketaldi gozoan, elkartu direnetako batzuk.
Ondo pasa udan eta ez ahaztu: ahal duzuen guztietan euskaraz! Praktikatu ikasitakoa! Uda euskahaldun on!
2018/06/21
Banatu ditugu txiste lehiaketako sariak
XXVII. Euskarazko txiste eta pasadizoen sari banaketa egin genuen atzo Ordiziako euskaltegian. Euskaltegiko ikasleek egin dute epaimahaiko lana eta hainbat aukeraketa lanen ostean, eurek hautatu dituzte gehien gustatu zaizkienak eta puntu gehien jaso dutenak izendatu ditugu garaile. Ekitaldi honetan jakinarazi genituen irabazleen izenak eta bakoitzak bere txistea kontatu zuen.
1.SARIA
Gautxori taldeko ikasleek lortu dute saria. Urbitarte sagardotegiko otorduaz gozatzeko aukera izango dute 'Loroaren mingain luzea' txisteari esker. Taldeko ikasle den Mila Morcillok irakurri zuen txistea.
2.SARIA
Auskalo taldeko Ana Merinok bigarren postua eskuratu du berriz, iaz ere bera izan baitzen Zeraingo Oiharten afaria, gaueko egonaldia eta gosariaz gozatu zuena beste lagun batekin batera. Aurtengoan errepikatzeko aukera izango du 'Matrikula' txistea dela medio.
3.SARIA
Auskalo taldeko Gorka Gorrindok irabazi du hirugarren saria eta, beraz, tabletaren jabe egingo da. 'Baserritarraren behia' txistea izan da hirugarren bozkatuena.
Sari banaketaren ondoren, mokadutxoa egin genuen, giro goxoan.
Hauxe izan da aurtengoak emandakoa. Datorren urtean txiste eta pasadizo gehiago eta, ahal bada, hobeak!
2018/06/18
Ikasturte amaierako irteera
Ikasturteari agur esateko txangoa egitea ohikoa izaten dugu azken urteetan, eta aurtengoan ere ez dugu hutsik egin. Legazpiko Mirandaola burdinolan izan ginen joan den ostiralean, bertako gunea hobeto ezagutzeko asmoz.
Hasteko, museoan izan ginen eta bertako burdinolaren bilakaera azaldu ziguten eta baita txondorraren nondik norakoak ere.
Jarraian, burdinolara jo genuen eta bi olagizonek egin ziguten harrera. Bertako prozesua azaldu ziguten: ura nola etortzen den, hauspoek egiten duten lana, sortzen den sua, mailua...
Azaltzeaz gain, erakutsi ere egin ziguten bi olagizonek, makinaria martxan jarri eta gori-gori ateratako piezari forma eman baitzioten.
Gero, burdinola ondoko kaperan izan ginen eta Mirandaolako mirariaren berri eman zigun gidak.
Amaitzeko, mirari txiki bat izan genuen burdinolan: bertan bildu ginenontzako pintxoa eta baso bat sagardo.Ondoren, Ordizian afaldu genuen lagunarteko giroan eta nahi izan zutenek zertxobait luzatu zuten gaua.
Irteera ederra izan zen eta ziur gaude datorren urtekoan ere ederki pasatuko dugula!

Etzi izango da txiste lehiaketaren sari banaketa
Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako sari banaketa etzi, hilak 20, egingo dugu Ordiziako euskaltegian, 18:00etan.
- 18:00 Txiste eta pasadizoen sari banaketa
- Otamena
2018/06/15
Euskal kantugintza ezagutzen: Esne Beltza
Adarra taldekoek Euskal kantugintzan murgiltzen jarraitzen dute eta oraingoan Esne Beltzaren txanda izan da. Taldearen berri izateaz gain, Gogoak abestiaren letra osatu eta aztertu dute. Gustuko al duzue abestia?
Udako eskaintza euskaltegian
Datorren astean amaituko dugu ikasturtea baina udan ere izango da euskara lantzeko aukera Goiztiri AEK euskaltegian. B2 eta C1/EGA mailak zein Osakidetza eta Hezkuntzako euskara frogak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditugu. Parada ederra da, beraz, urrian izango diren HABEren B2 edo C1 mailen egiaztatze azterketetarako zein oposizioetarako prestatzeko.
Ikastaro trinkoak izango dira, 80 ordukoak, uztailean edota irailean. Egunean 4 orduko saioak izango dira astelehenetik ostiralera.
Ez galdu aukera eta eman izena ekainaren 21a baino lehen!
2018/06/13
Aurrematrikula egiteko epea asteartean amaituko da
Datorren ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero, hainbat abantaila izango dituzue eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten duzuenok -AEKren ikasle zein ikasle berriok- honako onura hauek izango dituzue:
- %5eko deskontua 18-19 ikasturteko matrikularen prezioan.
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa
(lehenengo ordainketa):
- 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
- 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenute,
aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen
jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak
aplikatuko dira.
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia.
Eman izena ekainaren 19a, asteartea, baino lehen, eta ikasi eta landu euskara gurekin!
2018/06/12
Doakotasunaren alde
Goiztiri AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleok ere euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu dugu Ordiziako plazan. Kontseiluak
2017an abiarazi zuen kanpainarekin bat egin dugu; Euskal
Herrian, euskara ikasi nahi duten guztiek, ikasketa hori doan
izan behar dutela eskatu dugu.
Kontseiluaren kanpaina
2018/06/07
Pintxoak: goxoak eta dotore aurkeztuak
VII.Pintxo lehiaketa egin genuen atzo Ordiziako plazan eta ikasleak fin-fin aritu ziren sukalde lanetan. Euskaltegiko lau taldek parte hartu zuten, 30 bat lagunek gutxi gorabehera.
Osagaiekin jolastu zuten ikasleek eta itxura ederreko pintxoak sortu zituzten.Pintxo hotzak izanik, frutak protagonismoa hartu zuen aurtengoan. Gainera, aurkezpenari ere garrantzia handia eman zioten, irudietan ikus daitekeen moduan.
Sarituen berri jakiteko unea iritsi zen ondoren eta hauxe izan zen epaia:
- 1. pintxoa: Auskalo mokadua - Auskalo taldea
- 2.pintxoa: Zisnearen kanta - Gautxori taldea
- 3.pintxoa: Aho bizi - Gautxori taldea
Azkenik, pintxoak dastatu zituzten partaideek, giro alaian. Aurtengoa bukatu da baina datorren urtean elkartuko gara berriro pintxoaren festan!
2018/06/05
Pintxo lehiaketa egingo dugu bihar
VII. Pintxo lehiaketa egingo dugu bihar, hilak 6, Ordiziako plaza nagusian. 18:00etan elkartuko gara azoka-plazan eta ikasleek, taldeka,
eurek aurrez pentsatu eta diseinatutako bi pintxo hotzak prestatuko dituzte.
Euskaltegiak jarriko ditu osagaiak eta ordubete izango dute pintxo
hotzak egiteko. Mota bakoitzeko pintxo dezente prestatuko dituzte,
epaimahaikoek eta gainerako parte-hartzaileek ere dasta ditzaten.
Zazpiak aldera, epaimahaikoak euren lanarekin hasiko dira,
ikasleek burututako pintxoak probatzen. Pintxo bakoitzari puntuazioa
emango diote eta euren ustez hiru onenak zein diren jakinaraziko dute.
Lehen postuan geratzen den taldeak oroigarria lortuko du, gainera,
euskaltegiko ikasle batzuek egina. Amaitzeko, pintxoak jango ditugu,
giro ederrean.
Ekaineko lehiaketa
Hilabete honetako galdera: Noiz izaten da Mirandaola eguna?
Saria: mahai-jolasa, Zisnea eta uhartea liburua eta Pinky pailazoa.
Parte hartzeko azken eguna: ekainak 18.
Bidali zure erantzuna:
E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 607 635 687
Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.
Lehiaketaren laguntzaileak:

2018/06/04
Klasean betetzeko 10 agindu
Izar Berriak taldeko kideek klasean betetzeko 10 agindu adostu dituzte. Honako hauek dira:
- Puntual etorri klasera
- Dena euskaraz hitz egin
- Kultur ekintzetan parte hartu
- Jarri arreta irakasleari
- Taldean lan egin
- Entzumena egitean ez hitz egin
- Animatu eta ikasi euskara
- Ez erabili sakelakorik
- Pastak ekarri maiz
- Apunteak etxean berrikusi
Ordiziako toponimia eta historia ezagutzen
Ordiziako ikasleek herria hobeto ezagutzeko aukera izan dute Belen Maizaren eskutik. Herriko hainbat txokoren izenaren jatorria ezagutu dute eta baita historia ere, bide batez.
Joan den asteartean, goizeko taldeetako ikasleak izan ziren Maizarekin herriko ibilbidea egiten. Bilorditik, Oreja parketik, abiatu ziren eta Barrenara doan aldapan ere geldialdia egin zuten Txakurtxulori buruz hitz egiteko. Barrenara jo zuten jarraian, eta bertan Barrenakoen historia kontatu zien Maizak. Ondoren, D'Elikatuzeko etxera egin zuten bisita eta handik sindikatua dagoen tokira joan ziren, Txerrikale deiturikoa. Garai batean, han garaje handi bat omen zen eta kotxe bat izaten omen zen, emakumezko batena. Oso aurreratua zen emakume hura bere garairako: kotxearen konponketak berak egiten zituen eta udan Urbiara joaten zen artzainei laguntzera. Hau dela eta, 'La dama de Urbia' deitzen zioten.
Hurrengo geldialdia Pratxuelan egin zuten, Garagartza plazara bidean. Bertan, herriko harraska-lekua zegoen. Arropak garbitzeko tokia zuten hura baina,horretaz gain, funtzio soziala ere betetzen zuen, emakumeek euren kontuak kontatzeko aprobetxatzen baitzuten bilgune hura. Garagartza plazan, ganadu plazan, upeltegia izan zela kontatu zien Maizak. Plaza hartan, arotzak lan egiten zuten tokiak omen zeuden, eta beste hainbat gremiotakoak ere bai. Goialdean, mendialdean, ikastetxeak zeudela ere aipatu zuen Maizak.
Hurrena, azoka-plazan izan ziren ikasle eta irakasleak. Noiz eraiki zen plaza kontatu zuen Belen Maizak. Oilo-kaletik Dorreara jo zuten gero. Dorreako etxearen jabea Torre-Tagleko markesa izan zen eta bere etxea herriari utzi zion baina baldintza batekin: hezkuntzari lotutako kontuetarako erabiltzea. Orduz geroztik, hor izan dira arte eta ofizio eskola, hizkuntza eskolak, lehenengo musika eskola...Dorreako etxean, lehen euskaltegia genuen tokian, amaitu zuten ibilbidea.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)