2018/06/21

Banatu ditugu txiste lehiaketako sariak

XXVII. Euskarazko txiste eta pasadizoen sari banaketa egin genuen atzo Ordiziako euskaltegian. Euskaltegiko ikasleek egin dute epaimahaiko lana eta hainbat aukeraketa lanen ostean, eurek hautatu dituzte gehien gustatu zaizkienak eta puntu gehien jaso dutenak izendatu ditugu garaile. Ekitaldi honetan jakinarazi genituen irabazleen izenak eta bakoitzak bere txistea kontatu zuen.


1.SARIA

Gautxori taldeko ikasleek lortu dute saria. Urbitarte sagardotegiko otorduaz gozatzeko aukera izango dute 'Loroaren mingain luzea' txisteari esker. Taldeko ikasle den Mila Morcillok irakurri zuen txistea.




2.SARIA

Auskalo taldeko Ana Merinok bigarren postua eskuratu du berriz, iaz ere bera izan baitzen Zeraingo Oiharten afaria, gaueko egonaldia eta gosariaz gozatu zuena beste lagun batekin batera. Aurtengoan errepikatzeko aukera izango du 'Matrikula' txistea dela medio.


3.SARIA

Auskalo taldeko Gorka Gorrindok irabazi du hirugarren saria eta, beraz, tabletaren jabe egingo da. 'Baserritarraren behia' txistea izan da hirugarren bozkatuena.



Sari banaketaren ondoren, mokadutxoa egin genuen, giro goxoan. 

Hauxe izan da aurtengoak emandakoa. Datorren urtean txiste eta pasadizo gehiago eta, ahal bada, hobeak!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina