2014/10/31

Abel Barriola azaroko AIZUn

Abel Barriola pilotaria izango da azaroko AIZU aldizkariaren azalean agertuko den aurpegia, berari egin baitiote ale horretako elkarrizketa nagusia. Azpiko bideoan duzue aurrerapena.


2014/10/30

Gosariak



Literatura, musika, eta margoa: Joseba Sarrionaindiaren testuak, Gose taldearen musika eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen artelanak.



2014/10/29

'Euskara munduan' dokumentalaren aurrerapen bideoa

 Iñigo Asensiok atzerrian bizi diren euskal hiztunen lekukotasunak bildu ditu 'Euskara munduan' dokumentalean, pertsona horiek euskararekin zer harreman duten erakusteko. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, estreinatuko du ETB1ek.



Informazio gehiago hemen.

2014/10/28

Etxetik gaztelaniaz eta bizi euskaraz

Xabi Paya Algortako bertsolariak Zumarragan eman zuen hitzaldia iaz bere bizipenak kontatu eta bere esperientziaren bidez eskuratutako ikasgaia elkarbanatzeko. Azpiko bideoan duzue saioaren nondik norakoa.


Zer iruditu zaizue Payak kontatutakoa?

2014/10/27

'Euskaraz bizi nahi dut' film laburrak

Koldo Almandozek irabazi zuen Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa Garai berriak izeneko lanarekin. 2.000 euroko saria eskuratu zuen film original honi esker.



Bigarren saria, berriz, Patxi Basabek lortu zuen Heldu nazazu obrarengatik eta 1.000 euroko saria jaso zuen.

Heda nazazu (profesionalen 2. saria) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.


Hirugarren postua David Bernuesen Kontu txikiak lanarentzat izan zen eta 500 euroko saria jaso zuen.

Kontu txikiak kontari (profesionalen 3. saria) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

Amateurren sailean, aldiz, Uxue Arzelusek lortu zuen saria Egunero izeneko bideoari esker.

Egunero (amateurren 1. saria) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

Zer iruditu zaizkizue?

2014/10/23

Lexiko zuzentzailea aurkeztu dute




Hobelex izeneko lexiko zuzentzailea aurkeztu du UZEIk. Lexikoa eta ortografia zuzentzen ditu, akats ortografikorik gabe eta lexiko zuzen eta eguneratuarekin idatzi ahal izateko. Idatzi ahala egiten ditu hobekuntza proposamenak eta erabiltzaileak azpimarratutako hitzaren gainean klik egin behar du proposamena onartzeko. 

Hobelex etengabe eguneratzen da eta bertsio berriak deskargatu ahala eguneratutako proposamenak egiten ditu. Oraingoz PCetarako Word testu-editorean eta Microsoft Office-ko beste programetan erabil daiteke soilik baina lanean ari dira bestelako erabiltzaileengana ere iristeko.


Hobelexi buruz gehiago jakiteko edota berau eskuratzeko klikatu hemen.


2014/10/22

Berria egunkaria babesteko sinadura bilketa



Eusko Jaurlaritzak 210.000 euro gutxiagoko diru-laguntza emango dio Berria egunkariari. Hori dela eta, sinadura bilketa jarri dute martxan erabakian atzera egin eta, gutxienez, 2013ko laguntza bera jasotzea eskatzeko. Babestu Berria eta sinatu!

SINADURA BILKETA HEMEN.


2014/10/21

Hizkuntza ereduak Euskal Herrian

 

Berria egunkariak Euskal Herriko hizkuntza ereduei buruzko gehigarria kaleratu zuen igandean. Zortzi orrialdeko gehigarrian hainbat osagai zeuden: herrialde eta hiriburu bakoitzeko datuekin infografia, Nafarroako egoera, Zangozako alkateari elkarrizketa eta abar.






2014/10/20

Arrakalak

Kashbad taldea Ordizian izan dugu asteburu honetan eta hementxe duzue azken diskoko 'Arrakala' kanta. Gustuko al duzue?


2014/10/16

Android ere euskaraz


Telefono mugikorretan erabiltzen den Android 5.0 sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahal izango dugu. Sistema eragile honen erabilpena beste 15 hizkuntzatara  zabaldu da, tartean euskara. Auzolanean euskaratu dute sistema eta Android Euskaraz webgunean ikus daiteke prozesuaren eboluzioa. 


2014/10/15

Langabetuentzako doako ikastaroa Ordizian


Ordiziako Udalak doako euskara ikastaroa antolatu du herrian erroldatutako 18 urtetik gorako langabetuentzat. Ikastaroa Ordiziako gure euskaltegian (Nafarroa Beherea,1) izango da.

Data: azaroaren 10etik otsailaren 18ra.
Ordu kopurua: 165 
Egunak: astelehenetik ostegunera
Ordutegia: 14:00etatik 17:30era
Izen-emateko azken eguna: urriak 29
Baldintzak




2014/10/14

Urriko lehiaketa

 
Hilabete honetako galdera: Nor da AEKren 2014/2015 ikasturteko kanpainaren irudia?

Saria: Bidaia intimoak DVDa eta Bi bala taldearen Wasabi diskoa.

Parte hartzeko azken eguna: urriak 31.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi, mesedez.

Lehiaketaren laguntzailea:

                                 

2014/10/13

Besarkadak eta labankadak

Bi bala taldeak Wasabi izeneko diskoa kaleratu berri du eta hementxe duzue 'Besarkadak eta labankadak' abestiaren bideoklipa. Gozatu!


2014/10/09

Badator Errigora!

Ikasturte honetan ere, Errigora egitasmoa martxan jarriko dute AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sareak elkarlanean. Nafarroa Hegoaldeko produktuz osatutako saskiak urriaren 27tik azaroaren 12ra bitartean eskatu ahal izango dira. Goiztiri AEKn eskaera egiteko aukera izango duzue ordutik aurrera.


Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

2014/10/08

Hilean behin elkartuko da Beasaingo irakurle taldea



Orain arte urtean bizpahirutan biltzen zen Beasaingo irakurle taldea, Igartza beka irabazi eta urte horretan argitaratutako liburua komentatu eta idazlearekin solasaldia egiteko. Hemendik aurrera maiztasuna aldatu eta hilabetean behin elkartzea da asmoa, liburu baten inguruan berriketan aritzeko. Lehen bilera ostiralean, urriak 10, egingo dute Igartza jauregian, 19:00etan.


Irakurle taldean gidari lanak egingo dituen Irati Goikoetxeak adierazi duenez, "nahikoa da euskaraz mailatxoa izatea. Denentzako tokia dago eta ez dago euskara mailarik justifikatu beharrik. Euskara ikasleentzat ere hizkuntza lantzeko aukera polita izan daiteke.  Hitz egin nahi duenak lasai hitz egin dezala eta entzutera joan nahi duena ere lasai egon dadila entzuten, presiorik gabe. Esperientzia polita eta aberasgarria izango da". Irakurriko duten lehen liburua Karmele Jaioren 'Musika airean' izango da.



Animatu eta hartu parte irakurle taldean! Gozatu euskaraz irakurriz!

2014/10/07

Dantzari finak ditugu Goiztirin

Goierriko Hitzaren 10.urteurreneko jaialdian Irrien Lagunak taldeko Ane Pirata eta konpainiarekin batera igo ginen oholtzara 'A yami yami' abestia dantzatzeko. Argi geratu zen dantzari trebeak ditugula Goiztiri AEKn. Ez duzula sinesten? Ikusi bideoa laugarren minututik aurrera!


Zer diozu? Ez dago gure pareko dantzaririk, ezta?

2014/10/06

Goierriko Hitzaren urteurren jaialdian parte hartu dugu



Goierriko Hitzak 10 urte bete ditu urriaren 5ean eta, bezperan, jaialdia egin zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Irrien Lagunak hurbildu ziren pilotalekura, dantzatu eta abestera, eta Goierriko 28 talde eragiletako kideak ere oholtza gainera igo ginen. Goiztiri AEKren kideei "A yami yami" abestia egokitu zitzaigun eta dantza pausoak burutu genituen gero eta zaitasun handiagoz: aldamenekoei eskua buruan jarrita lehendabizi, sorbaldan ondoren, gero belarriari helduta, sudurra ukituz, belaunari helduta eta eskuak besteen oinetan jarrita azkenik. Barre ederrak egin genituen eta ederki pasa genuen dantzan.


Zorionak Goierriko Hitzari eta urte askotarako!

2014/10/02

AIZU aldizkariaren webgunea itxuraldatuta

 


AEKren AIZU aldizkariak webgunea berritu du eta itxura modernoz jantzi du bere txokoa. Hilabeteko aldizkariaren eduki nagusiak topatuko dituzu bertan: erreportajeak, elkarrizketak, zinema edo literaturari buruzkoak, albisteak, bideoak eta beste hainbat kontu. 

Hilabete honetako aleez gain, aurrekoak irakurtzeko aukera ere bada webgunean. Beraz, ez duzue AIZU aldizkaria ez irakurtzeko aitzakiarik. Gozatu!