Orain arte urtean bizpahirutan biltzen zen Beasaingo irakurle taldea, Igartza beka irabazi eta urte horretan argitaratutako liburua komentatu eta idazlearekin solasaldia egiteko. Hemendik aurrera maiztasuna aldatu eta hilabetean behin elkartzea da asmoa, liburu baten inguruan berriketan aritzeko. Lehen bilera ostiralean, urriak 10, egingo dute Igartza jauregian, 19:00etan.
Irakurle taldean gidari lanak egingo dituen Irati Goikoetxeak adierazi duenez, "nahikoa da euskaraz mailatxoa izatea. Denentzako tokia dago eta ez dago euskara mailarik justifikatu beharrik. Euskara ikasleentzat ere hizkuntza lantzeko aukera polita izan daiteke. Hitz egin nahi duenak lasai hitz egin dezala eta entzutera joan nahi duena ere lasai egon dadila entzuten, presiorik gabe. Esperientzia polita eta aberasgarria izango da". Irakurriko duten lehen liburua Karmele Jaioren 'Musika airean' izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina