2014/10/01

Gaur hasi dugu ikasturtea!



Urriaren lehendabiziko eguna berrikuntza garaia izaten da euskaltegian. Izan ere, ikasturte berriari hasiera eman diogu eta aurpegi ezagunak eta berriak azaldu zaizkigu ikasgeletan. Urduritasuna, ilusioa, kezka, adorea...Hainbat sentipenen uztarketa antzematen da euren begiradetan baina guztiaren gainetik irribarreak dira nagusi.

Bihartik aurrera guztia finkatzen hasiko da: lagunartea, ezagutza, gozamena... Euskaraz bizitzeko abentura honetan kide izango gara guztiok hemendik aurrera!

Ongi etorri guztioi Goiztiri AEKren familia honetara!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina