Aizu! aldizkariaren ataletako batean euskara ikasleek euren esperientziari buruz hitz egiten dute. Azken alean, Davide Cabaleiro (A Coruña, Galizia) ikaslearen gogoetak daude elkarrizketa honetan: “Euskara barik, ezin da Euskal Herria ulertu”. Hemen irakur dezakezue.
Koronabirusa dela eta, programatuta zeuden azken lau txangoak udako oporren ostean egingo ditu AEK-k. Izen-ematea irailaren lehen astean zabalduko dugu eta kopuru mugatua egongo da.
Irailaren 27an, euskal kostaldeko geoparkea.
Urriaren 25ean, Entziako baso sorgindua.
Azaroaren 22an, Monfefuerteko parkean orientazioa.
Abenduaren 13an, Araotzeko haitzuloak.
Honen inguruko informazioa Praktikatu egitasmoaren orrialdean jasoko duzue.