2011/02/28

Ordiziako Gaztetxeak lipdub-a grabatu du.

Joan den larunbatean, Ordiziako Gaztetxeak 25 urte bete dituela-eta lipdub-a grabatu zuten herriko hainbat eragile eta herritarrekin. Goierriko Goiztiri AEKren hainbat ikasle eta irakaslek ere parte hartu zuten grabaketan.
Laister izango dugu berau ikusteko aukera.

Indiana Jones, euskalakari.

Hona hemen Segurako Gazte Asanbladak Korrika 17ren Euskalaklip lehiaketarako egindako lipdub-a.

2011/02/26

Mexikon ere Korrikaren lagunak!

Londres, Bartzelona, New York, Reno, Shangai, Argentina, Madril, Mexico, Eire, Bretainia… eta beste hamaika txokotara iritsi zen, duela bi urte, Korrika 16. Izan ere, hainbat euskal etxek egiten du bat euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin. Hamazazpigarren edizio honetan ere, euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen duten Diasporako korrikalari euskalariek AEK-Korrikaren laguntza izango dute Korrika 17ren mezua lau haizeetara zabaltzeko. Irudian, Mexikoko Korrikaren lagunak Munduko euskalakariak, petoa jantzi ta ibili munduan! Informazio gehiago, euskalkultura.com web-gunean.

2011/02/22

Jende ugari Zigor Lanpre DZ DJaren hitzaldi-didaktikoan.

Argazkietan ikus daitekeen moduan, jende ugari inguratu zen Ordiziako gaztetxera Zigor Lanpre DZ DJaren hitzaldi-didaktikoa ikus-entzutera. Hitzaldi-didaktikoa Goierriko Goiztiri AEK-k antolatu zuen.

2011/02/21

Goierriko Korrika 17ren berriak.

Pixkanaka, aurrera goaz Korrika 17ren antolaketa lanetan Goierrin. Hona hemen, aste honetan zehar Korrika 17ren batzordeen egutegia:
  • Otsailak 21, astelehena, Legorretan, 19:00etan, gaztetxean.
  • Otsailak 21, astelehena, Olaberrin, 20:00etan, udaletxean.
  • Otsailak 22, asteartea, Ordizian, 18:00etan, Barrenan.
  • Otsailak 22, asteartea, Lazkaon, 19:15ean, gaztelekuan.
  • Otsailak 23, asteazkena, Beasainen, 18:00etan, kultur aretoan.
  • Otsailak 23, asteazkena, Zegaman, 20:15ean, kultur etxean.
  • Otsailak 24, osteguna, Zaldibian, 19:00etan, kultur etxean.
  • Otsailak 24, osteguna, Idiazabalen, 20:00etan, udaletxean.
Bestalde, gogoan duzue, Euskalaklip lehiaketa? Bada, epea luzatu da, martxoaren 4ra. Animatu!
Gipuzkoako I mus txapelketa: korrika mus txapelketa, alegia. Apirilaren 9an izango da Donostian. Horretarako, lehenik herrietan egingo dira jokaldiak, eta bertatik ateratzen diren irabazleek jokatuko dute lehia Donostian; izen emateak, martxoaren 11n. Sariak, berriz, lehen bikotearentzat txapela eta Hondarribiko Laia erretegian afaria; bigarren bikotearentzat, aldiz, afaria Laia erretegian. KORRIKA txikia dela-eta, eskoletan korrika 17ren lanketa ere datorren astean abian izango da. Goierriko Korrika 17ren batzordeetan egitarau kulturalak, jada, istear daude. Datorren astetik hasi eta martxoan zehar KORRIKA LAGUN ekimena martxan jarriko da. Aldez aurretik, eskertu, eskualdeko dendari eta lantegi txikiak, laguntza ematen dietelako Korrikari. Korrika 17ren rropa salmentari dagokionean, gogoan izan, Beasainen HERRI DENDAn aukera zabala dagoela. Ez galdu aukera! Amaitzeko, egitarau kulturalaren barruan hauek eskualdean ditugun datorren asterako aukerak:
  • Legorretan, otsailaren 25ean, Euskalaketa lehiaketa.
  • Itsasondon, otsailak 26ean, Ijittu eguna izanik, korrika arropa salmenta eta korrika laguntzaile egiteko aukera.

2011/02/18

Ikastolen Elkarteak eta AEK-Korrikak elkarlanean sortutako unitate-didaktikoa.

Atzoko prentsaurrekoan esan bezala, datorren astean, Korrika eta Ikastolen Elkarteko web-guneetatik deskargatzeko moduan egongo da unitate-didaktikoa.
Unitate didaktikoa adin tarte guztietako ikasleei zabaldutako, haur hezkuntzatik 18 urtera arte, eta 10 egunerako prestatutako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta Ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio duen tresna. Korrika 17ren unitate-didaktikoa sinopsia

2011/02/16

Euskaran sakontzeko ikastaroa Ataunen.

Ataungo Joxemiel Barandiaran herri eskolako Agauntza guraso elkarteak, Goiztiri AEKrekin batera, euskara trebakuntza ikastaroa antolatu du. Lehendik euskaraz dakitenentzako da ikastaroa, ez baitira hutsetik hasi. Hizkuntza lantzea da helburua, bai idatzizkoa, bai ahozkoa. Euskaltzaindiaren arauak ikasteko modua dute ataundarrek trebakuntza ikastaroan; baita ohiko akatsak, erdarakadak eta zabalduen dauden okerrak zuzentzekoa ere. Guztira sei saio egingo dituzte, bakoitza ordu eta erdikoa. Joan den ostegunean hasi ziren eskolak, ostegunean, otsailak 10, eta aurrerantzean ere ostegunetan izango dira klaseak. Ordutegia 16:15etik 17:45era bitartekoa da.

2011/02/15

Taberna-promo 3

Ai ene!!! Ezta posible... ezin liteke...
Baina... bideoan erdi biluzik dagoena AEkren irakaslea da eta!
Ene! Hotzeria harrapatuko du!

2011/02/14

Txotx!!! Ataungo sagardotegira irteera.

Datorren otsailaren 25ean, ostirala, sagardotegira irteera antolatu du Hitzarok. Ordiziako mintza-lagunak, Hitzaro Kultur Elkarteko bazkideak eta Goierriko Goiztiri AEKren irakasle-ikasleak joango dira bertara. Ataungo Urbitarte sagardotegian izango da afaria, irteera, 20:30ean Ordiziako arboledan eta 20:40ean Beasaingo estatuan. Itzulia, aldiz, 00:010ean Urbitarte sagardotegitik.

2011/02/11

Eta zu... euskalakaria al zara?

Dakizuen moduan, Korrika 17k euskalakariak elkartuko ditu Trebiñutik Donostiara. Pausoz pauso eta gelditu gabe, milaka korrikalari euskalakarik elkarri pasatuko diote lekukoa, eskuz eskuz eta kilometroz kilometro. Baina, aurrera egiteko Korrikak herriaren eta herritar bakoitzaren babesa eta laguntza behar du.
Hori dela eta, zenbait euskalakari ospetsurekin bideoa osatu dugu. Lekukoa beharrean, Laguntzailea pina pasatzen diote elkarri. Juan Martinez de Irujo, Iñaki Ortiz de Villalba, Itxaro Borda, Andres Urrutia, Loli Astoreka, Igor Elortza, Porrotx, Ines Osinaga, Iñaki Perurena, Battittu Coyos, Pau anaiak, Hur Gorostiaga, Estitxu Fernandez eta beste hainbat lagun ere euskalakariak dira. Eta zu, euskalakaria zara? Orain, zuen laguntza behar dugu, euskalakarion katean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zeu ere euskalakaria eta Korrika Laguntzailea bazara zure bideoa graba dezakezu eta guri bidali euskalakari@gmail.com helbidera.

2011/02/10

Korrikak 17. ediziorako arropa eta osagarriak.

Goierrin Korrika 17. ediziorako arropa eta osagarriak erosi nahi izanez gero bada aukera zabala Goierrin: Goiztiri AEKren euskaltegietan eta Beasaingo herri dendan, Kale Nagusian, aurkituko du erosi nahi duen orok. Eta... martxotik aurrera baita Ordiziako asteazkenero egiten den ferian ere. Han izango gara! Hemendik gutxira internet bidez erosteko aukera ere egongo da Korrika 17ren orrialdean.
Beasaingo Kale Nagusian dago herri denda.

Erdi biluzik...

Jarraituko du...

2011/02/09

Zigor Lanpreren hitzaldi didaktikoa Ordiziako gaztetxean.

Goierriko Goiztiri AEk-k, Ordiziako Gaztetxean, Zigor Lanpre DZ DJaren hitzaldi didaktikoa antolatu du. Hitzaldia, datorren otsailaren 17an, osteguna, 18:30etik 20:30era izango da. Hitzaldian, Zigorrek, bi musika mugimenduen azalpena emango du:
  • Musika nahasketa mahaia nola erabili; partaideek nahasketak egin ahal izango dituzte bertan.
  • Zer da DJ-a?
  • Zer da disko batekin egiten dena?
  • Sorkuntza.
  • Scrach-a.
  • Disko batekin ematen diren jarraibideak; bolumenak...
Hitzaldia irekia da, nahi duen oro gertura daiteke bertara. Beraz, animatu eta egunean inguratu Ordiziako gaztetxera!

2011/02/08

Bagoaz pausoz pauso... aurrera Goierrin.

Aurkezpen deialdiak, jada, Goierri eskualdeko herri guztietan eman dira, Zegaman eta Idiazabalen aste honetan bideratuko badira ere. Idiazabalen, otsailak 9, asteazkena, 19:00etan eta Zegaman, egun berean, 20:15ean. Bestetik, gainontzeko herrietan batzordeak eratu dira. Beraz, edozein herritarrek beraien herriko batzordeetan lan egin nahi izanez gero hona aste honetako bilera deialdien egutegiak:otsailak 7, astelehena, Legorretan, 19:00etan, gaztetxean eta Olaberrin, 20:00etan, udaletxean. Otsailak 8, asteartea, Ordizian 18:00etan, Barrenan 7.gelan eta Lazkaon, 19:00etan udaleko gaztelekuan. Otsailak 9, asteazkena, Beasainen 18:00etan.

2011/02/07

Zeraingo Ahizpea meategietara egindako irteera AEKtik.

Goierriko Goiztiri AEKtik Zeraingo Ahizpea meategietara egindako irteera oso interesgarria izan zen bertaratu ziren guztientzat. Argazkian ikus dezakegun moduan, bertaratutako guztiak meategiaren barruan ibili ziren.

Lur azpiko galeria, interpretazio zentrua, ikus-entzunezkoa, pantaila interaktiboak, harriak, burdin kiskalia, beruna... ikusi zituzten. Hauen eta bertako langile den Amaiaren azalpenen laguntzaz, meatzariek non eta nola lan egiten zuten ikasi, baita Zeraindik Mutiloara zihoan airetikako kableak nola funtzionatzen zuen ere. Horrez gain, pantaila interaktiboen laguntzaz, landare eta animalien inguruko hiztegia ere ikasi zuten: gorostia, lizarra, hagina, hostazuria, azeria, saguzaharra, arranoa... Haginari buruzko kuriositate bat ere ikasi zuten bai bertaratutakoek: ba al dakizue zuek irakurleok zertarako erabili izan den?

Agate deunaren koplak abesten Ordiziako AEKren jubilatu taldea.

Ordiziako Goiztiri AEKn euskara-eskoletan dabiltzan jubilatu taldeak ikasitako Agate deunaren koplak abesten ikus daitezke.
Giro onean aritu ziren, bai!

2011/02/03

KORRIKA 17ren abestia.

  • Mingai zorroztuak ginen
  • Zuri, hori, berde eta gorri ginen
  • Barakaldon beterano ginen
  • Arriskua ginen, erromeria ginen
  • Su iraultzaile ginen
  • Enpresari eta sindikatu ginen
  • Lesbiana, hetero, gay ginen
  • Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen
  • Euskalakari izango gara!
  • Pausoz pauso, gelditu barik
  • Pausoz pauso, maitatu, ari...
  • Pausoz pauso, euskalakari!
  • Eserita zer itxoiten zenuen?
  • Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
  • Trena pasa da ta zu begira hemen
  • Ukabila ginen eta hitza ginen
  • Euskalakari izango gara!

2011/02/02

Pil-pilean dira inauteriak Iturenen eta Zubietan.

Gara egunkarian dioen moduan pil-pilean dira inauteriak Iturenen eta Zubietan. oierrira ere iritsiko dira bai inauteriak!

Maitatu, ikasi, ari... EUSKALAKARI. KORRIKA 17ren aurkezpenak aurrera Goierrin.

Korrika 17ren antolaketarako batzordeak osatzen ari dira pixkanaka Goierrin. Argazkian, atzo, Ordizian, aurkezpenaera inguratu ziren herritarrak ikus ditzakegu. Aste honetan zehar aurkezpen, batzorde, gehiago ere izango dira. Ez galdu aukera eta parte hartu zeure herrian!