2011/02/16

Euskaran sakontzeko ikastaroa Ataunen.

Ataungo Joxemiel Barandiaran herri eskolako Agauntza guraso elkarteak, Goiztiri AEKrekin batera, euskara trebakuntza ikastaroa antolatu du. Lehendik euskaraz dakitenentzako da ikastaroa, ez baitira hutsetik hasi. Hizkuntza lantzea da helburua, bai idatzizkoa, bai ahozkoa. Euskaltzaindiaren arauak ikasteko modua dute ataundarrek trebakuntza ikastaroan; baita ohiko akatsak, erdarakadak eta zabalduen dauden okerrak zuzentzekoa ere. Guztira sei saio egingo dituzte, bakoitza ordu eta erdikoa. Joan den ostegunean hasi ziren eskolak, ostegunean, otsailak 10, eta aurrerantzean ere ostegunetan izango dira klaseak. Ordutegia 16:15etik 17:45era bitartekoa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina