2015/12/23

Urte euskahaldun on!

Oporrak hartuko ditugu gaur eta urtarrilaren 11n itzuliko gara kontu berriekin. Bien bitartean, ondo pasa Gabonak eta garai hau ere euskaraz gozatu. Urte euskahaldun on!


Euskaltegira ere iritsi zaigu oparia



Olentzero laster iritsiko da geure etxeetara baina geuk aurreratutako oparia jaso dugu euskaltegian. Beasaingo ikasle den Gorkak liburu azokan erabiltzeko 50 euroko bonua eskuratu zuen azaroko lehiaketan. Berarentzat bi liburu erosi zituen eta baita euskaltegirako jokoa ere. 


Euskal Herriaren historia ederki ikasiko dugu eta, hori gutxi balitz, guztiok batera gozatuko dugu. Mila esker, Gorka!

Carlos Madrazo ikasleak lortu du abenduko saria



Errigoraren kaxa zozketatu dugu abenduko lehiaketan eta Ordiziako ikasle den Carlos Madrazo izan da irabazlea. Hilero parte hartu ohi du lehiaketan, fin-fin, eta aritzen denak lortu egiten du azkenean! Bejondeizula, Carlos, eta gozatu sariaz!

Eguzkia eta jendea lagun Beasaingo liburu eta disko azokan



Beasaingo 26. Euskal liburu eta disko azoka egin genuen asteburuan Gernika pasealekuan. Eguzkia lagun izan genuen asteburu osoan eta jendea  gerturatu zen azokara ostiraletik igandera. Liburu eta diskoen salmentaz gain, hainbat ekitaldi izan ziren azoka gunean. 


Ostiral goizean Gabonetako kartel lehiaketaren sari banaketa egin zen. Ander Kortaberriak irabazi zuen eta Maddi Urteaga, Irene Dominguez eta Amets Zurutuza ere saritu zituzten.


Arratsaldean, Irakurle taldeko kideak bildu ziren Uxue Alberdiren 'Aulki-jokoa' liburuari buruz hitz egiteko. 


Jarraian, Maddi Noguera ataundarraren musika emanaldia izan genuen. Gozatu ederra hartu zuten bertaratutako guztiek.


Larunbat goizean, berriz, Olentzero eta Mari Domingi izan genituen bisitan. Umeek musuak, besarkadak eta gozokiak jaso zituzten.


Arratsaldean, Largabistaren tailerra izan genuen eta umeek euren marrazkiez apaindu zuten ekitaldietarako karpa txikia. 


Ondoren, Maider Agirrek Bihotzero liburua aurkeztu zuen Irati Goikoetxearen gidaritzapean. Liburuko ilustrazioen egile den Idoia Beratarbide ere marrazten aritu zen aurkezpenean bertan.


Igande goizean Beasainen 400.urteurreneko bideo grabaketa egin zuten Igartzan. Arratsaldean, berriz, Kantujira taldekoak aritu ziren kantuan eta gerturatu ziren herritarrak gustura aritu ziren entzuten eta txalo jotzen. 19:00etan amaiera eman genion 26. Euskal liburu eta disko azokari.


Mila esker azokan erosketak egin edota ekintzetan parte hartu zenutenoi. Datorren urtean berriz izango gara elkarrekin eta, bien bitartean, jarraitu musikaz eta literaturaz gozatzen!

Ospakizun giroa urteko azken eskoletan

Urteko azkeneko klase egunak izan ditugu egunotan eta ospakizun giroa sumatu da eskoletan: jan-edana, jolasak...Horren adibide dira Legorretako eta Idiazabalgo taldekoen argazki hauek. Bejondeizuela eta jarraitu horrela datorren urtean ere!


Ataungo ikasleak eskolako irratian izan dira


Ataungo AISA taldeko irakaslea eta pare bat ikasle Ataungo eskolako Otsoa irratian izan ziren euren esperientziari buruz hizketan. 4.mailako ikasleek egin zuten saioaren gidaritza. Azpian duzue irratsaioa osorik; tartean, Josu Aldasoro artzainari egindako elkarrizketa. Entzun eta gozatu!



Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa egin dugu


Euskal Gabonen postal lehiaketa antolatu ohi dugu urtero Ordiziako udalaren laguntzaz eta Jakintza eta Urdaneta ikastetxeko 3,4,5 eta 6.mailako ikasleek parte hartu ohi dute.

Astelehenean egin genuen sari banaketa Ordiziako Barrena jauregian eta hauek izan dira aurtengo sarituak:

  • 3.maila: Unax Santos
  • 4.maila: Garazi Zubiaurre
  • 5.maila: Garazi Etxeberria
  • 6.maila: Aitana Cabido
Ikasleen lanekin osatutako erakusketa zabalik egongo da Barrena jauregian  urtarrilaren 4ra arte.

2015/12/21

Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa gaur

Urtero bezala postal-lehiaketa antolatu du Goiztiri AEK-k Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Jakintza eta Urdaneta ikastetxetako 3, 4, 5 eta 6.mailako ikasleek hartu dute parte lehiaketan eta sari banaketa gaur izango da, 18:30ean, Barrenan. Animatu eta hurbildu!

Iazko irabazleak

2015/12/16

Asteburuan izango dugu Beasaingo liburu eta disko azoka


Beasaingo 26. liburu eta disko azoka izango dugu asteburuan Goiztiri AEK euskaltegikook antolatuta. Azoka Gernika pasealekuan, frontoi estaliaren ondoan, jarriko den karpan izango da.

EGITARAUA

Ekitaldiz beteta datorkigu aurtengo azoka ere: irakurle taldearen saioa, musika, liburu aurkezpena...



Azoka ordutegi honetan izango da zabalik:
  • Ostirala, abenduak 18: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Larunbata, abenduak 19: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
  • Igandea, abenduak 20: 11:00-14:00 / 17:00-19:00
Hurbildu azokara eta gozatu!

Azaroko saria euskaltegiko ikaslearentzat

 

Azaroko lehiaketan Goierriko bost herrietako batean egingo diren liburu eta disko azoketako batean erabiltzeko 50 euroko bonua zozketatu genuen.  Saria Beasaingo goizeko taldeko ikasle den Gorka Gorrindori egokitu zaio. Zorionak, Gorka! Gozatu!

Argentinako euskaltzaleak


2015/12/11

Abenduko AIZU aldizkaria

Euskahaldunok, kalean da AIZU!. Euskal kulturak beti izaten du bere txokoa AIZU! hilabetekarian, baina, abenduko alean, protagonismo berezia izango du. Izan ere, hilabete honetan, Durangoko euskal liburu eta disko Azokan egongo diren nobedade eta ekitaldien berri eman digute. Azokaren urteurrenari arreta berezia eskainiko diote. Izan ere, mende erdiko historia ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!

 
Elkarrizketa nagusia Goizalde Landabasori egin diote. Idazle eta kazetariak Babeserako kopia (Elkar) poesia liburua kaleratu berri du, bizitzan pilaturiko gomuten segurtasun kopia poetikoa egiteko asmoz. Gainera, poema horietan oinarrituta, ikuskizuna osatuko du Galder Perez eta Ane Zabalarekin.

Horretaz gain, AIZU!-kideek Durangotik harago jo dute eta bestelako gaiak izan dituzte hizpide, erreportaje eta albisteetan.

Abenduko 402. alea berezia da AIZU!rentzat; hilabete honetan, AEKren aldizkariak 34 urte bete baititu. ZORIONAK AIZU!!

2015/12/09

Beasaingo liburu eta disko azoka nobedadez beteta


Gaur goizean aurkeztu ditugu Ordizia, Segura, Beasain, Lazkao eta Ataungo liburu azoketako egitarauak 'Azokak batzen gaitu' lelopean. Beasainen 26. Liburu eta disko azoka antolatuko dugu Goiztiri AEK euskaltegikook. Ezin ahaztu, noski, Beasaingo Udalaren, Mirentxu liburu-dendaren eta herriko beste zenbait eragileren laguntza, ezinbesteko baitugu ekitaldia burutu ahal izateko.

Aurtengo edizioan bi aldaketa nabarmen ditugu: alde batetik, data eta, bestetik, tokia. Azoka abenduaren 18an, 19an eta 20an izango da eta Gernika pasealekuan, pilotalekuaren ondoan, jarriko dugun karpan bilduko ditugu aurtengo nobedade nagusiak. Urteroko ohiturari jarraituz, produktu guztiek %15eko deskontua izango dute, Beasaingo Udalari esker. 

EGITARAUA
Ekitaldiz beteta datorkigu aurtengo azoka ere: irakurle taldearen saioa, musika, liburu aurkezpena...



Azoka ordutegi honetan izango da zabalik:
  • Ostirala, abenduak 18: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Larunbata, abenduak 19: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
  • Igandea, abenduak 20: 11:00-14:00 / 17:00-19:00

 TXANDETARAKO BOLUNTARIOAK
Azokan jendea artatzeko txandak egin ohi ditugu baina itxita dagoen ordu-tarte batzuetan ere zaintza lana egin beharko dugu. Horretarako, elkarteetako kide zein herritarrei eskatu nahi genieke laguntza. Inor prest balego, bidal dezala e-posta beasain@aek.eus helbidera edota 943 88 93 40 telefono zenbakira deitu ahalik eta azkarren.


Animatu eta hurbildu azokara! Azokak batzen gaitu!

2015/12/04

Abenduko lehiaketa




Hilabete honetako galdera: Nora bideratuko da Errigorarekin lortutako diruaren zati bat?

Saria: Errigorako kaxa.


Parte hartzeko azken eguna: abenduak 20.

Bidali zure erantzuna:
  • E-posta: goierri@aek.org
  • Whatsapp mezua: 607 635 687 
Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.
 
 
 
Lehiaketaren laguntzailea:


                                 
 

Beasaingo liburu eta disko azoka nobedadez beteta


Durangoko azoka izango dugu asteburu honetan eta Goierrikoak ere ate-joka ditugu. Beasainen 26. Liburu eta disko azoka antolatuko dugu Goiztiri AEK euskaltegikook. Ezin ahaztu, noski, Beasaingo Udalaren, Mirentxu liburu-dendaren eta herriko beste zenbait eragileren laguntza, ezinbesteko baitugu ekitaldia burutu ahal izateko.


Aurtengo edizioan bi aldaketa nabarmen ditugu: alde batetik, data eta, bestetik, tokia. Azoka abenduaren 18, 19 eta 20an izango da eta Gernika pasealekuan jarriko dugun karpan bilduko ditugu aurtengo nobedade nagusiak. Urteroko ohiturari jarraituz, produktu guztiek %15eko deskontua izango dute, Beasaingo Udalari esker.

Aurkezpena datorren astean

Egitarauaren barruan, Irakurle taldearen saioa, musika, liburu aurkezpena, Irrien Lagunak eta beste hainbat kontu izango ditugu. Xehetasun guztiak abenduaren 9an, 11:00etan, emango ditugu Ordiziako Barrena jauregian. Goierriko bost azokak elkarlanean dihardugu aspalditik, 'Azokak batzen gaitu lelopean', eta datorren astean agerraldia egingo dugu azoka bakoitzaren berri emateko.

Herritarren laguntza zaintzarako

Azokan, jendea artatzeko txandak egin ohi ditugu baina itxita dagoen ordu-tarteetan ere zaintza lana egin beharko dugu. Horretarako, elkarteetako kide zein herritarrei eskatu nahi genieke laguntza. Inor prest balego, bidal dezala e-posta beasain@aek.eus helbidera edota 943 88 93 40 telefono zenbakira deitu abenduaren 11 baino lehen.


Azokak batzen gaitu!

Zunba, muralak....denetarik baina euskaraz!

Euskararen eguna izan genuen atzo eta Goierriko herrietan hainbat ekitaldi izan ziren. Guk Beasain, Ordizia eta Lazkaokoak ditugu iruditan.



Ordizian zunba egin zuten goizean eta jende ugari bildu zen plazan nagusian. Garagartza plazan haur txikiak aritu ziren dantzan.


Arratsaldean, beste hainbeste kontu izan ziren Ordizian: argazki erraldoia, lasterketa herrikoia...


Beasainen AEK eta Udal euskaltegiko ikasleak bildu ziren plaza parean eta euskararen aldeko esaldiz, argazkiz, marrazkiz...apaindu zituzten panelak. AEK-ren ikasleak fin-fin aritu ziren lanean eta testu eder hau sortu zuten:


Iluntzean ere gauza bera egin zuten herritarrek. Amaitzeko, argazkia atera zuten.


Ospatzea ederra izan ohi da baina gogoratu euskarak 365 egun dituela!

2015/12/03

Gaur, bihar, etzi...euskara praktikoa!


Elgoibarren ere euskaratik eta euskaraz



Ederra, ezta?

Eta gogoratu, 365 egun euskaraz. Datorren urtean 366!

365 egun euskaraz bilaketarekin bat datozen irudiak

2015/12/02

Euskararen eguneko ekitaldiak Ordizian eta Beasainen

Goierriko herrietan hainbat ekintza antolatu dituzte Euskararen egunerako. Beasaingo eta Ordiziakoen berri duzue hemen:

ORDIZIA

Ordizian aste guztian izango dira ekitaldiak. Abenduaren 3rako hau antolatu dute:

  • Zunba saioa. 10:45etatik aurrera Ordiziako ikasle guztiak bilduko dira euskaraz bizi nahi dut zunba saioa dantzatzeko. Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleak Plaza Nagusian bilduko dira eta haur hezkuntzako ikasleak Barandiaran plazan.
  • Argazki erraldoia: 18:15ean Ordiziako kirolariak bildu nahi dira argazki erraldoia egiteko. Ahal bada, taldeko ekipazioarekin.   
  • EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lasterketa herrikoia: 18:30etatik aurrera, eta azkeneko urteetan bezala, lasterketa herrikoia antolatu da hiru maila desberdinetan. Lasterketa ez lehiakorra denez, euskara izango da irabazle bakarra. Bukaeran hainbat sari zozketatuko dira. 

     

    Informazio gehiago hemen

    BEASAIN
    Muralak edo sare panelak jarriko dira Beasaingo plaza azpian eta bertan euskararekin lotutako esaldiak, leloak, marrazkiak, argazkiak jarriko dituzte herriko taldeetako kideek zein bestelako herritarrek. Goizean euskaltegietako ikasleek jantziko dituzte muralak. Herriko ikastetxeek ere izango dute aukera gelan landutako mezuan bertan txertatzeko. 

    Arratsaldean, 18:00etatik 19:30era, herriko elkarte eta bestelako herritarren txanda izango da. Kantujirako taldeak girotuko du ekitaldia eta Iñaki Mozok esatari lanak egingo ditu. 19:30ean parte hartzaile guztiekin argazkia aterako da.

    Horretaz gain, merkatari eta ostalariei Nirekin euskaraz txapak banatu zaizkie herritarrek eurekin euskaraz egin dezaten.

    Euskaraz bizi nahi dugu!

2015/12/01

Geuk be ondarrutarrez

Ondarrutarrek bideo dotorea egin dute Euskararen egunerako. A zer nolako ereduak! Gora Ondarru eta ondarrutarrak, noski!


Euskarari buruzko bideo-erreportajea Hitzan

Euskararen egunaren harira, Lea-Artibaiko Hitzak bideo erreportajea egin du. Bertan, Itxaso Beitiak (Lea Artibaiko AEK-ko irakasle eta zuzendaria), Victoria Calvok eta Desi Fernandezek (AEK-ko ikasleak) eta June Lauzirikak (Lea-ArtiBAI Euskarari) parte hartu dute.

Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte: Lea-Artibai euskararen arnasgune izateak dituen onurak, Berbalagun egitasmoa, EGA... 



Ikusi eta eman iritzia!