2015/12/02

Euskararen eguneko ekitaldiak Ordizian eta Beasainen

Goierriko herrietan hainbat ekintza antolatu dituzte Euskararen egunerako. Beasaingo eta Ordiziakoen berri duzue hemen:

ORDIZIA

Ordizian aste guztian izango dira ekitaldiak. Abenduaren 3rako hau antolatu dute:

  • Zunba saioa. 10:45etatik aurrera Ordiziako ikasle guztiak bilduko dira euskaraz bizi nahi dut zunba saioa dantzatzeko. Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleak Plaza Nagusian bilduko dira eta haur hezkuntzako ikasleak Barandiaran plazan.
  • Argazki erraldoia: 18:15ean Ordiziako kirolariak bildu nahi dira argazki erraldoia egiteko. Ahal bada, taldeko ekipazioarekin.   
  • EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lasterketa herrikoia: 18:30etatik aurrera, eta azkeneko urteetan bezala, lasterketa herrikoia antolatu da hiru maila desberdinetan. Lasterketa ez lehiakorra denez, euskara izango da irabazle bakarra. Bukaeran hainbat sari zozketatuko dira. 

     

    Informazio gehiago hemen

    BEASAIN
    Muralak edo sare panelak jarriko dira Beasaingo plaza azpian eta bertan euskararekin lotutako esaldiak, leloak, marrazkiak, argazkiak jarriko dituzte herriko taldeetako kideek zein bestelako herritarrek. Goizean euskaltegietako ikasleek jantziko dituzte muralak. Herriko ikastetxeek ere izango dute aukera gelan landutako mezuan bertan txertatzeko. 

    Arratsaldean, 18:00etatik 19:30era, herriko elkarte eta bestelako herritarren txanda izango da. Kantujirako taldeak girotuko du ekitaldia eta IƱaki Mozok esatari lanak egingo ditu. 19:30ean parte hartzaile guztiekin argazkia aterako da.

    Horretaz gain, merkatari eta ostalariei Nirekin euskaraz txapak banatu zaizkie herritarrek eurekin euskaraz egin dezaten.

    Euskaraz bizi nahi dugu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina