2015/12/09

Beasaingo liburu eta disko azoka nobedadez beteta


Gaur goizean aurkeztu ditugu Ordizia, Segura, Beasain, Lazkao eta Ataungo liburu azoketako egitarauak 'Azokak batzen gaitu' lelopean. Beasainen 26. Liburu eta disko azoka antolatuko dugu Goiztiri AEK euskaltegikook. Ezin ahaztu, noski, Beasaingo Udalaren, Mirentxu liburu-dendaren eta herriko beste zenbait eragileren laguntza, ezinbesteko baitugu ekitaldia burutu ahal izateko.

Aurtengo edizioan bi aldaketa nabarmen ditugu: alde batetik, data eta, bestetik, tokia. Azoka abenduaren 18an, 19an eta 20an izango da eta Gernika pasealekuan, pilotalekuaren ondoan, jarriko dugun karpan bilduko ditugu aurtengo nobedade nagusiak. Urteroko ohiturari jarraituz, produktu guztiek %15eko deskontua izango dute, Beasaingo Udalari esker. 

EGITARAUA
Ekitaldiz beteta datorkigu aurtengo azoka ere: irakurle taldearen saioa, musika, liburu aurkezpena...



Azoka ordutegi honetan izango da zabalik:
  • Ostirala, abenduak 18: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Larunbata, abenduak 19: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
  • Igandea, abenduak 20: 11:00-14:00 / 17:00-19:00

 TXANDETARAKO BOLUNTARIOAK
Azokan jendea artatzeko txandak egin ohi ditugu baina itxita dagoen ordu-tarte batzuetan ere zaintza lana egin beharko dugu. Horretarako, elkarteetako kide zein herritarrei eskatu nahi genieke laguntza. Inor prest balego, bidal dezala e-posta beasain@aek.eus helbidera edota 943 88 93 40 telefono zenbakira deitu ahalik eta azkarren.


Animatu eta hurbildu azokara! Azokak batzen gaitu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina